Zeuk Aukeratu: sentsibilizazio eta prebentzio saioak ikastetxeetan

 
 
Edurne Pasaban alpinistak, Markel Alberdi igerilariak, Javi Martín aurkezleak eta David Zurutuza, Carlos Martínez eta Xabi Prieto futbolariek Agifesekin bat egin dute ikastetxeetan buru osasunaren inguruan sentsibilizatzeko. Zeuk Aukeratu programaren bitartez zabaltzeko bideoak grabatu ditugu haiekin.
 
Ikasturte honetan, Donostiako Zurriolan eta Andoaingo Aita Larramendin izan gara DBH4ko eta LH5eko neska-mutilekin, eta maiatzan Hondarribiko Ama Guadalupekoa eskolako DBH3, DBH4, Batxiller 1 eta LH5 mailetako ikasleekin egongo gara. Bestalde, Urnietako Salesianos ikastetxeko Lanbide Hezkun-tzako lehen mailako ikasleekin ere elkartu gara. 
 
Nerabe askok sentitzen dute “gurasoei edo helduei euren arazoak azaltzerakoan garrantzia kentzen dietela haiek. Ezinbestekoa da haur eta nerabeen arazo eta emozioak normaltasunez hartzen eta kudeatzen ikastea, eta, behar denean, laguntza eskatzea", dio Nekane Azuabarrena psikologoak.