Albisteak

2017/06/08

Agifesek bizitzari ukitu berezia ematen dioten pertsonak omentzeko ekimena jarri du martxan. Parte-hartzaileek zozketa ederretan hartuko dute parte: bazkari edo afariak Donostiako Gandarias eta Lete jatetxeetan, edo egonaldiak Espainiako landetxeetan. 

2017/06/06

Ehundik gora pertsona elkartu ziren ekainaren 3an buru osasunaren aldeko lehen Zumbathon saioan, Donostiako Pio Baroja kiroldegian. Amara Wellness zentroak eskaini zuen master class solidario hau, irabazi-asmorik gabe, eta primeran pasa genuen erritmo latinoak eta ariketa aerobikoan uztartzen dituen kirol hau praktikatzen, monitore talde bikainarekin!  
2017/05/29

 

  • Data: Ekainak 3, larunbata
  • Lekua: Donostia. Pío Baroja kiroldegia
  • Ordua: 17:00-19:00
  • Arduraduna: Amara Wellness zentroko lau monitore
 
 
2017/05/25

- Maiatzaren 30ean, 19:00etan Zarauzko Modelo zinema aretoan, 'Shine' proiektatuko da, David Helfgott pianista eta haur prodijioaren bizitzan oinarritutako filma. Sarrera doakoa izango da eserlekuak agortu arte
 
- Proiekzioaren ondoren solasaldia egongo da, elkarteko sentsibilizazio batzordeko kideen eskutik, filmaren mezuan sakondu eta zalantzak argitzeko 
 
 
2017/05/22

Nahasmendu obsesibo-konpultsiboari buruzko tailerra

  • Izenburua: TOC-a ezagutzen
  • Data: Maiatzak 31, ekainak 7 eta 14 
  • Lekua: Donostia. Ibiltzen Bentaberri zentroa
  • Ordua: 18:30 
  • Hizlaria: Rosa Lafuente, nahasmendu obsesibo-konpultsiboan aditua den psikologoa 
  • Hizkuntza: Gaztelania
 
2017/05/18

- Maiatzaren 23an, 19:00etan, nahasmendu bipolarra eta obsesibo-konpultsiboa lantzen dituen ‘El lado bueno de las cosas’ komedia dramatikoa proiektatuko da Zarauzko Modelo zinema aretoan. Sarrera doakoa izango da eserlekuak agortu arte
 
- Proiekzioaren ondoren solasaldia egongo da, elkarteko sentsibilizazio batzordeko kide baten eskutik, filmaren mezuan sakondu eta zalantzak argitzeko 
 
 
2017/05/11

- Maiatzaren 16an, 19:00etan, ‘Love & Mercy’ Beach Boys musika-taldeko Brian Wilsonen inguruko 'biopic'-a proiektatuko da Zarauzko Modelo zinema aretoan. Sarrera doakoa izango da lekuak agortu arte
 
- Proiekzioaren ondoren solasaldia egongo da, elkarteko sentsibilizazio batzordeko kide baten eskutik, filmaren mezuan sakondu eta zalantzak argitzeko 
 
 
2017/05/10

-Buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteak jakinarazi du kolektiboaren %5k soilik duela lanpostu egonkorra. Honen aurrean, Agifesek jardunaldia antolatuko du pertsona hauen laneratzean zeresana duten eragile guztiekin gogoeta egin eta enpleguaren zifrak hobetzen lagunduko duen ibilbide-orria osatzeko 
-‘Berdingabea zara’ kanpainarekin, kolektiboari ateak irekitzen dizkion pertsona orori eskerrak eman nahi dizkio Agifesek, eta konpromiso soziala ere indartu nahi du. Izan ere, “guztion erantzukizuna da pertsona hauen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzea”, adierazi du Rosalia Sánchez senideak eta elkarteko zuzendaritza-batzordeko kideak. 
-2015ean, Gipuzkoako Buru Osasun sareak 26.641 pertsona artatu zituen, eta urtero 5.500 kasu berri baino gehiago erregistratzen ditu 
 
 
2017/05/09
 
Izenburua: Bizitza ez sufritzeko artea
Data: maiatzak 17, asteazkena
Lekua: Errenteria. Erregina aretoa
Ordua: 18:30ean
Hizlaria: Nekane Azuabarrena, Agifeseko psikologoa
Hizkuntza: Gaztelania
 

 

2017/05/04

Azken bi urteetan Donostian eta Eibarren eskaini den Zinema eta Buru Osasuna zineforum ziklo arrakastatsuen ostean,  Agifesek ekimen berria antolatu du Zarautzen maiatzaren 9an, 16an, 23an eta 30ean

Orriak