Albisteak

2012/02/24

Agifeseko bazkideek egoitza berriaren instalazioak ezagutzeko aukera izan zuten atzo, otsailak 23, Donostiako Morlans pasealekuko 3. zenbakian. Elkarteko zenbait langile eta zuzendaritza batzordeko kidek 190m² inguru dituen lokalaren espazio anitzak erakutsi zizkieten gerturatu ziren lagunei. Solasaldi atsegin batez gozatu ez ezik, merienda gozoa dastatzeko aukera izan zuten bertaratuek, tarteko solairuan kokatutako erabilera anitzeko gela zabalean.
2012/02/22

Nahasmendu psikiko anitzei buruzko osasun heziketarako eskuliburuak argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Ospitaletik Kanpoko Osasun Mentaleko Zerbitzuaren eta Osakidetzako Programa Espezifikoen laguntzarekin. Dokumentu horiek gaixotasuna duten pertsonei arreta eman edo laguntzen dieten pertsonei zuzenduta daude, bai eta beren buruko osasunari kalte egiten dieten egoerak gainditzen saiatzen ari diren guztiei ere. Jorratutako gaien artean, eskizofrenia eta antsietatea daude.
2012/02/21

El instituto donostiarra de psicología y psicoterapia Izkali ha elaborado un interesante artículo que recoge los recursos y servicios disponibles en Gipuzkoa para los cuidadores de personas con diferentes tipos de dependencia. Los profesionales de Izkali aseguran que en su trabajo con personas cuidadoras y familiares han descubierto que muchas de ellas desconocen los recursos con los que cuentan para aliviar su carga y/o estrés. Es por ello que han recopilado información sobre las principales entidades que ofrecen servicio a cuidadores de personas con enfermedad mental, discapacidad intelectual, física, autismo, esclerosis múltiple, etc. En dicho artículo, que han publicado en su blog, incluyen también a nuestra asociación.

Más información
2012/02/21

Ruth Encinasek urte erdia darama Agifeseko kudeatzaile gisa lanean eta elkartearen berregituraketa bultzatzen ari da bazkideei zerbitzu hobea emateko helburuarekin. Elkarrizketa honetan momentura arte egindako aldaketen berri ematen du eta 2012rako zein datozen urteetarako erronka nagusiak aipatzen ditu.
2012/02/20

Elkarteko bulego nagusiak Donostiako Morlans Pasealekuan daude, 3. zenbakian. Bertan egiten da urtarrilaren hasieratik administrazio jarduera eta arreta soziosanitarioa. Datorren ostegunean, otsailak 23, ate irekien jardunaldia egingo dugu, instalazioak ezagutu nahi dituzten bazkide guztientzat. Ekitaldia 17:30 etik 19:30era izango da.
2012/02/20

25. urteurreneko sentsibilizazio kanpainari esker, 2011n 18.000 bistaratze baino gehiago izan zituzten bideoek Youtuben, 12.400 bisita izan genituen gure webgunean, 2010ean baino %150 gehiago, eta 350 albiste argitaratu zituzten komunikabideek.
2012/02/17

Agifesek sare sozialetan duen presentzia areagotzeko apustuari jarraiki, kontu berria sortu dugu Twitterren, eta horren bitartez elkartearen berri emango dugu eta buruko osasunarekin loturiko albiste interesgarriak ere hedatuko ditugu. Jarrai gaitzazu!
2012/02/14

Bihar, otsailak 15, Agifeseko erabiltzaile talde batek Katmandu filma ikusteko aukera izango du, Why not? fundazioaren eskutik. Entitate hori 2010ean sortu zen buruko gaitza duten pertsonei eta senideei laguntzeko. Loiolako eta Benta Berriko eguneko zentroetako zein Aisialdi eta Denbora Libreko partaideek Nepalen girotutako pelikula horretaz gozatzeko aukera izango dute. Asiako herrialde horretara, tokiko eskola bateko boluntario gisa, bidaiatzen duen eta esperientzia eraldatzailea bizi duen Kataluniako irakasle baten istorioa kontatzen du luzemetraiak. Proiekzioa 15:00etan izango da, Principe zinemetan erreserbatutako areto batean.
2012/01/30

Aisialdi eta Denbora Libreko taldeak Pilateseko ikastaro batean parte hartuko dute hiru hilabetez. Ekimena %100ean ordainduko du buruko gaitza duten pertsonei eta familiei laguntzeko lan egiten duen Why not? fundazioak.
2012/01/27

Buruko gaixotasuna duten pertsonak eta senideak biltzen dituen Gipuzkoako elkarteak (Agifes) ‘Solo’ dokumentalaren inguruko bideoforuma eskainiko du Trintxerpeko Alkateordetzako areto nagusian datorren ostegunean, otsailak 2, 18:30ean. Film hori Gipuzkoako udalerri ugaritan ikusi dute ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako proiekzio zikloaren barne. Eskizofreniaren ikuspegi itxaropentsua eskaintzen du Vicente Rubio zuzendari eta protagonista duen dokumental horrek, eta ezohiko arrakasta lortu du Agifesek orain arte eskainitako 12 bideoforum saioetan. Horietan ehunka pertsonak parte hartu dute, buruko gaixotasuna dutenak, senideak eta buruko osasunean interesa dutenak. Trintxerpeko saioa Agifeseko hainbat senidek eta psikologo batek zuzenduko dute. Sarrera doakoa da.

Orriak