Albisteak

2011/03/01

'Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ kanpainako lehenengo bideoak, Mikel Unanue pilotari ohia eta Agifeseko erabiltzaile Luciano García protagonista gisa dituenak, 1.000 bistaratzetik gora lortu ditu Youtuben. Fermin Muguruzaren eta Lucas Parma Calvoren arteko elkarrizketa laburbiltzen duen bideoak ere arrakasta handia izan du argitaratu eta lehenengo bi asteetan, jada 600 sarrera baino gehiago zenbatu baititu.
2011/02/25

Agifeseko zuzendaritza batzordeko kide Rosalía Sánchez eta presidenteorde Jose Mari Irazusta elkarrizketatu zituzten Onda Vasca irratian, iragan otsailaren 7an. Osasun mentalak Gipuzkoan eta Euskadin bizi duen egoera eta aurrez aurre dituen erronkak aztertu zituzten eta 'Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu' sentsibilizazio kanpainaz mintzatu ziren. Hemen duzue elkarrizketa entzungai.
2011/02/25

Insumed Medikuntza Biologikoko Goi Mailako Institutuko zuzendari Felix Irigoyen medikuak baieztatu zuen atzo, Ibiltzen Benta Berrin, “buruko gaixotasun guztiak asaldura metaboliko multzo batek eusten dituela. Disfuntzio organikoa ezagutzen ez badugu, ezin dugu nahasmendua sendatu”.
2011/02/22

‘Buruko nahasmenduak eta medikuntza biologikoa’ izenburudun hitzaldia otsailak 24an, osteguna, izango da, 18:30ean Ibiltzen Benta Berri zentroan (Bertsolari Xalbador, 4-6 behea. Donostia). INSUMED Goi Mailako Medikuntza Biologikoko Institutuko zuzendari eta mediku Felix Irigoyenek eskainiko du.
2011/02/21
Komunikabideei eskertu nahi diegu 25. urteurreneko kanpainaren lehenengo hilabete hauetan Agifesi ematen ari diren laguntza. Ilusioz eta anbizioz beteriko proiektua jarri dugu martxan eta, hilabetez hilabete, buruko gaixotasunarekin loturiko gai ezberdinak jorratuko dituen kanpaina garatuko dugu.
Agifeseko bazkideengana ere zuzentzen gara gure proiektuaren berri emateko. Horretan dihardugu lanean orain, bai eta aurten Donostian ospatuko dugun Osasun Mentalaren Munduko Egunaren antolakuntzan ere.
2011/02/17

Agifesek ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ gizarte sentsibilizazio kanpainaren bigarren bideoa aurkeztu du. Fermin Muguruza musikariak modu desinteresatuan parte hartu du, Lucas Parma Calvo Agifeseko erabiltzailearekin batera, gazteek heziketaren arloan eta gizartean sufritzen duten estigmari aurre egiteko asmoa duen bideo honetan.
2011/02/16

Kanpainaren hasiera aprobetxatu nahi izan dugu webgune berria aurkezteko. Optimizatu egin dugu eta diseinu erakargarriagoa eman diogu, bai eta gure mezua zabaldu nahi dutenentzako materiala jasotzen duen atal berria sortu ere.
2011/02/14
Telebistako platoan izan ziren Ramon Beltza Segi Hiruko sustatzaile eta Agifesek Hernanin duen lan zentroko arduraduna eta Jeronimo Beratarbide elkarteko kidea. Bideoan ikus daitekeen moduan, elkarteko ordezkariak entitatearen historiari eta martxan dagoen kanpainari buruz mintzatzen dira.
2011/02/03
Entzungai daukagu hemen Onda Vasca irratiak, iragan urtarrilaren 27an, Piedad Calvo Sentsibilizazio batzordeko kideari eta Pilar Aramendi elkarteko lehendakari ordeari egindako elkarrizketa. Agifeseko ordezkariak osasun mentalaren egungo errealitateaz eta elkarteak dituen erronkez mintzatu ziren, baita 25. urteurreneko sentsibilizazio kanpainaz ere. Pilar Quera Colomina irakasle, hezitzaile, eta hezkuntzaren zein garapen pertsonalaren arloko aholkulariak Agifesen kanpainaren barne eskainitako 'Barneko egonkortasuna eta ongizatea' hitzaldiaren aurretik egin zuten solasaldia.
2011/02/03

Elkarteak protagonismoa bereganatu zuen ETB2 kateak otsailaren 2an emititutako saioan. Agifeseko aisialdiko tailerretan parte hartzen duten 32 pertsona izan ziren platoan publiko gisa eta, hori aitzakiatzat hartuta, Euskadiko osasun mentalaren egoeraz hitz egin zuten mahaikideek.

Orriak