Albisteak

2011/06/03

Vicente Rubiok zuzendu eta egindako dokumentala Gipuzkoako hainbat udalerritan proiektatuko da ekainean eta uztailean. Lehenengoa Elgoibarren egingo da datorren asteazkenean, ekainaren 8an. Zuzendariak, eskizofrenia paranoidea bidelagun duela, maitasunaren bila egindako bidaia existentziala kontatzen du.
2011/06/03

Vicente Rubio. Director, guionista y montador de “Solo”

Diario Catilla la Mancha entrevistó el año pasado a Vicente Rubio, con motivo del estreno de su documental sobre la esquizofrenia, dolencia que él mismo padece. Rubio narra en este trabajo su viaje en busca del amor, de su media naranja, y su viaje a través del túnel de la enfermedad mental, desde un punto de vista esperanzador, positivo; porque hay salida, asegura. Recogemos aquí esta interesante entrevista, ya que la próxima semana iniciaremos un ciclo de proyecciones de este film por diversos puntos de Gipuzkoa.
2011/05/24

Agifeseko bi bazkide elkarrizketatu dituzte Euskadi Irratiko Ilargipean saioan: Begoña Meana elkarteko erabiltzailea eta bere ama Begoña Biritxinaga. Buruko gaixotasunek eguneroko bizitzan eta familian duten eraginaz, eta senideen, lagunen eta gertukoen laguntzaren garantziaz mintzatzen dira. Alaba diagnostikatu zutenetik egun arte izan duen garapenaz ere hitz egiten dute.
2011/05/19

Luis Urbieta, Agifeseko sentsibilizazio batzordeko arduraduna, iragan maiatzaren 2an elkarrizketatu zuten Irungo Cadena Ser irratian. Besteak beste, 2011ko sentsibilizazio kanpainaz eta Agifes Sarien banaketaz hitz egin zuten saioan. Izan ere, Irungo Udala saritua izan zen, beste entitate batzuekin batera, urtetan egindako elkarlanagatik.
2011/05/17

ETB2ko Teleberrian emititutako erreportajea, 2011ko apirilaren 19an. Agifesen sentsibilizazio kanpainari buruz hitz egiten dute eta momentura arte egindako lau bideoen irudiak jartzen dituzte. Gainera, ikus-entzunezko horietako partaideen esperientzia pertsonalei erreferentzia egin eta protagonistek horiek jendaurrean azaltzearen garrantzia azpimarratzen dute.
2011/05/12

Vaya Semanitako Javier Antón aktoreak parte hartu du ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainako azken ikus-entzunezkoan. ‘El Jonan’ pertsonaiarengatik ezaguna den Antónek Martín Combeau gaztea elkarrizketatzen du; eskizofrenia paranoidea dauka eta barne oreka lortu du medikazioari eta familiarteko bizitza lasaiari esker.
2011/05/06

Aitor Ubarretxena Agifeseko komunikazio arduradunari elkarrizketa egin diote Kanal Barcelona irratiko Lunética saioan, buruko osasunari buruzkoa. Hizpide izan zituzten Agifesen sentsibilizazio kanpaina, 2011ko apirilean egindako sari-banaketa eta elkartearen 25 urteak. Gainera, aurkezleak iragarri zuen Katalunian ere buruko gaixotasunen inguruko estigmaren aurkako kanpaina jarriko dutela martxan.
2011/04/16

AGIFESEN 25. URTEURRENEKO SARIAK
Elkarteak saria eskaini dio Gipuzkoako Foru Aldundiari, Arartekoaren instituzioari, Kutxaren Gizartekintzari eta Donostiako, Irungo, Elgoibarko, Oiartzungo eta Zumarragako udalei, Agifesei egin dioten “ezinbesteko” ekarpenagatik. Era berean, buruko gaixotasuna duten pertsonak eta horien senideak biltzen dituen Gipuzkoako elkarteak aintzat hartu ditu hainbat profesionalek eta familiarrek kolektiboaren alde egin dituzten esfortzu nabarmenak. Ekitaldian Agifesen historiaren errepasoa egin eta azken mende laurdenean Osasun Mentalaren arloan emandako aurrerapausoen balantzea egin dute
2011/04/14

ETB2ko aurkezle ezaguna da ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainako laugarren bideoko protagonista famatua. Baetak Iñigo Montoya gaztea elkarrizketatzen du. Nahasmendu bipolarra diagnostikatu diote duela gutxi eta gaitasun handia dauka idazteko eta musika konposatzeko.
2011/04/11

Azken mende laurden honetan izandako lorpenak ez genituzke eskuratuko Agifesekin estuki elkarlanean aritu diren pertsonen eta entitateen laguntzarik gabe. Gure eskerrik zintzoena adieraztearren, sari banaketa ekitaldi bat antolatu dugu datorren larunbaterako, apirilak 16, Donostiako Amara Plaza hotelean. 11etatik aurrera egingo da ekitaldia eta Agifeseko bazkide eta gertuko pertsona guztiak gonbidatuta daude bertan parte hartzera.

Orriak