Agifesek familien laguntza-beharrak aztertuko ditu Donostian egingo den buru osasunari eskainitako jardunaldian
- Ekitaldia: Familia eta buru osasuna. Zer egin dezakegu?
- Data: 24 URR 2022
- Tokia: Donostiako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan
- Ordua: 18:00
- Jardunaldiaren izenburua: ‘Familia eta buru osasuna. Zer egin dezakegu?’
- Data: Urriak 24, astelehena
- Lekua: Donostiako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan
- Ordua: 18:00h
- Hizlariak:
- Xabier Lertxundi, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko psikiatra
- Verónica Pazos, Agifeseko gizarte-langilea.
- Teresa Pérez Rubio, Agifeseko Zuzendaritza Batzordeko kidea eta buru osasuneko arazoa duen pertsona baten ama.
- Jon Abruza, Agifeseko erabiltzailea.
Agifesek buru osasuneko arazoak dituzten pertsonen senideen laguntza-beharrak aztertzeko jardunaldia eskainiko du datorren urriaren 24an, ‘Familia eta buru osasuna. Zer egin dezakegu?’ izenburupean. Donostiako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan egingo da 18:00etatik aurrera, gizarte- eta osasun-arloetako profesionalen parte-hartzearekin eta lehen pertsonan eskainitako testigantzekin.
Saioaren helburu nagusia izango da senitartekoek beren sostengu lana egin ahal izateko eta euren ongizatea hobetzeko dituzten laguntza- eta zaintza-beharrak jorratzea.
Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko psikiatra Xabier Lertxundi familiek buru osasun zentroetan jasotzen duten arretari buruz arituko da, baita nahasmenduren bat duten pertsonei eta beren senideei errekuperatze-prozesuan laguntzeko egiten duen lana zehaztu ere.
Bestalde, Agifesek familiei eskaintzen dizkien zerbitzuen berri emango du Verónica Pazos gizarte-langileak. Bertan, laguntza jasotzeaz gain, ahaleginak egiten dira familiek tresna jakin batzuk eskura ditzaten nahasmendua duen pertsonari laguntzeko, eta kide bakoitzak familia-nukleoaren barruan jokatzen duen rola ezagutzeko.
Teresa Perezek, buru nahasmendua duen pertsona baten amak, bere esperientzia pertsonala, prozesuan zehar izan dituen zailtasunak eta aurrera ateratzeko jasotako laguntza azalduko ditu.
Azkenik, Jon Abruzak bere bizipenak partekatuko eta egun arte bere errekuperazio-prozesua nolakoa izan den adieraziko du. Toxikoen gehiegizko kontsumoak buru gaixotasuna azaleratzen lagundu zuen eta ospitalizazio psikiatriko bat izan zuen. Abruzak ahalik eta bizimodu independenteena du gaur egun, bere barne lanari, jasotako laguntzari eta Agifesen babesari esker.