Agifesek buru osasun arazoa duten pertsonak babesteko neurri juridikoei buruzko hitzaldia emango du Astigarragan
- Ekitaldia: Buru osasun arazoa duten pertsonak babesteko neurri juridikoak
- Data: 26 IRA 2022
- Tokia: Astigarragako kultur etxea
- Ordua: 18:00
- Hizlaria: Pedro Pardo, Buru Osasuna Euskadi federazioko aholkulari juridikoa, eta Esther Ezponda, Agifeseko zuzendaritza-batzordeko kidea eta abokatua.
- Hitzaldia: Buru osasun arazoa duten pertsonak babesteko neurri juridikoak.
- Data: irailaren 26, astelehena
- Lekua: Astigarragako kultur etxea.
- Ordua: 18:00
- Hizlariak: Pedro Pardo, Buru Osasuna Euskadi federazioko aholkulari juridikoa, eta Esther Ezponda, Agifeseko zuzendaritza-batzordeko kidea eta abokatua.
Agifesek, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteak, hitzaldi bat antolatu du, buru osasun arazoak dituzten pertsonen babes juridikorako zer neurri har daitezkeen azaltzeko. Pedro Pardo, Buru Osasuna Euskadi federazioko aholkulari juridikoak, eta Esther Ezponda, Agifeseko zuzendaritza-batzordeko kide eta abokatuak emango dute hitzaldia, irailaren 26an, Astigarragako Kultur Etxean, 18:00etan.
Hitzaldia ekainaren 2ko 8/2021 legearen inguruan izango da. Arau horren bidez, legeria zibila eta prozesala erreformatzen da, desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa gauzatzen laguntzeko. Funtsean, arau horrek desgaitasuna duten pertsonentzako laguntza juridikoaren sistema nola aldatu duen azalduko dute adituek. “Jada ez da hitz egiten pertsonak ezgaitzeaz, baizik eta pertsona bakoitzari behar dituen laguntza espezifikoak emateaz”, azpimarratu du Esther Ezpondak. Era berean, hizlariak kolektiboarentzat eskuragarri dauden beste babes-neurri batzuk azalduko ditu, hala nola prebentzio-botereak, pertsona bati beste bat izendatzeko aukera ematen diotenak, bere borondatea adierazteko gaitasuna galduz gero bere interesak ordezkatu eta defenda ditzan.