Otsailean zehar, Agifeseko, buru osasun arazoak dituzten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteko, programa ezberdinetako 12 parte-hartzailek beren obra artistikoak aurkeztuko dituzte Loiolako kultur etxean.

Otsailaren 28ra arte, interesa dutenek Loiolako, Bentaberriko eta Buenavistako zentroetako erabiltzaileen lanak hartzen dituen erakusketa bisitatzeko aukera izango dute. Esposizioan buru osasun arazoak dituzten pertsonek egindako askotariko lan artistikoak daude ikusgai, hala nola olio-pinturak, marrazkiak, argazkiak, kakorratz- edo artisau-lanak.