Datorren urriaren 24an buru osasunari buruzko Agifesen urteko jardunaldia egingo dugu, Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna dela-eta antolatutako ekintzen barruan.

Aurten, familiak buru osasun arazoak sendatzeko duen zereginari erreparatuko diogu. Jardunaldiaren helburua senideek sostengu-lana egin ahal izateko dituzten laguntza- eta zaintza-beharrak aztertzea eta haien ongizatea hobetzea izango da.
Ekitaldian parte hartuko dute Verónica Pazos Agifeseko gizarte-langileak, buru osasun sareko psikiatra batek, senide batek eta gure elkarteko oburu osasun arazoak dituen pertsona batek.

BESTE JARDUERA BATZUK

URRIAK 10

Bestalde, Euskadiko Buru Osasunaren Federazioak (Fedeafes), 35 urte betetzen dituenak, ekitaldi instituzional bat deitu du urriaren 10erako Bilbo Rock Aretoan. Bertan, Mari Angeles Arbaizagoitia presidenteak, agintariek eta Lehen Pertsonako Batzordeko kideek parte hartuko dute, eta eguneko manifestua irakurriko dute. 50 pertsonako Agifeseko ordezkaritza bat ere bertaratuko da.
Egun horretan bertan, luncha egingo da Donostian geratzen diren erabiltzaileentzat.

URRIAK 17

16:30etan Loiolako pilotalekuan pala txapelketa bat jokatuko da eta ondoren lunch bat egingo da indarrak berritzeko.

————-

ESPAINIAK HAUR ETA GAZTEEN ARLOAN JARRI DU ARRETA

Eman like buru osasunari. Ongizatean hazteko eskubidearen alde da urriaren 10ean ospatuko den 2022ko Nazioarteko Buru Osasunaren Eguna ospatzeko aukeratu den leloa.

Eslogana bederatzigarrenez aukeratu dute herritarrek, eta Espainiako Buru Osasunaren Konfederazioak haurren eta gazteen buru osasunari buruz sentsibilizatzeko abian jarriko duen sentsibilizazio-kanpainaren ardatza izango da.