Agifesek, buru osasun arazoa duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteak, XI. Argazki Lehiaketa antolatu du
Agifesek antolatutako buru osasunari buruzko XI. argazki lehiaketan parte hartzeko azken asteak
Agifesek, buru osasun arazoa duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteak, XI. Argazki Lehiaketa antolatu du, nahasmendu horien inguruko imajinario soziala zabaltzeko helburuarekin, kolektiboa estigmatizatzen duten estereotipoetatik ihes egiteko.
‘Buru osasunaren zaindariak’ lelopean, Agifesen kanpainak senideen papera azpimarratu nahi du, eta, batik bat, egunerokotasunean buru osasuneko arazoak dituztenen ondoan daudenen zeregina goraipatu nahi du, euren senide edo lagunaren errekuperazio prozesuaren euskarri batira.
Lehiaketan parte hartzeko interesa dutenek datorren uztailaren 31ra arte bidali ditzakete euren lanak datu pertsonalekin batera info@agifes.org helbide elektronikora (izena, abizenak, NAN zenbakia, emaila eta telefonoa). Agifesen sentsibilizazio batzordea arduratuko da hiru lan irabazleak hautatzeaz. Sariei dagokienez, lehenengoak 400 euro jasoko ditu; bigarrenak 200, eta hirugarrenak 100.
Kanpainaren webgunean aurki daitezke argazki lehiaketaren oinarriak.