Hementxe dituzue VI. Buru Aske Kontakizun Laburren Lehiaketako irabazleak! Beste behin ere, jasotako lanen kalitatearekin eta kantitatearekin txundituta gaude, eta parte-hartzaileei eskerrak eman nahi dizkiegu bidalitako idazlan bikainengatik. Gaztelaniaz eta euskaraz idatzitako 500 kontakizunetik gora irakurri ditugu, buru osasunaren inguruko ikuspegi anitzekin, eta gozatzeko nahiz ikasteko aukera paregabea izan dugu. Hilabeteak behar izan ditugu lanak arretaz irakurri eta irabazleak hautatzeko. Kontakizunen kalitate altuak erabakia zaila jarri badigu ere, hemen dituzue aurtengo lehiaketako txapeldunak!
Irakurketaz gozatu!
---------------------------------------------------