Lehen pertsonan

Buru gaixotasuna duten pertsonen ekarria azpimarratu nahi dugu atal honetan: geure duintasuna, balio pertsonala eta gizarte nahiz lan munduan ekarpena egiteko gaitasuna aldarrikatu nahi ditugu.

"Abilezia dut baratzean: landareak zaintzea eta barazkiak biltzea gustuko dut"

Ixiar Iraola baratzezain trebea da. Ortua txikitatik ezagutzen du, amonak eta gurasoek lurra lantzen baitzuten, eta azken urteotan, bere jaioterria den Hernanin kokatua dagoen Karabeleko nekazaritza etxaldeko erabiltzailea da. Egunero joaten da hara, gaitasun psikosozialak hobetu eta, etorkizun laboralari begira, lana aurkitzen lagunduko dioten gaitasun praktikoak eskuratzera. >>> Ezagutu Ixiar

"Barrea oso erraz irteten zait eta ingurukoei barregura eragiten diet"

Alaitasuna da Yolanda Barreiroren ezaugarri nabarmenetarikoa. "Barrea oso erraz ateratzen zait eta ingurukoei barregura eragiten diet", ziurtatu du Donostiako auzotar honek. Hainbat urte daramatza nahasmendu bipolarra duten pertsonentzako laguntza talde batean, Agifes elkartearen barne. Esperientzia hori lagun berriak egiteko baliagarria izan zaiola dio, baita bere burua ezagutzeko erremintak eskuratu eta gaixotasuna menderatzeko ere. >>> Ezagutu Yolanda

Baratzezaintzaren zalea, arretasua eta heldua

Javi gizon apala da eta asko maite dute Karabelekoko lankideek, Hernaniko ekonekazaritza etxaldean baratzeterapian aritzen diren lagunek, alegia. “Irekia, lagunkoia, heldua eta oso behatzailea” dela diote, baita laguntzea eta besteen arazoak entzuteko tarteak aurkitzea atsegin duela ere. >>> Ezagutu Javi

“Baketsua eta sentibera naiz”

Younesi aurpegia argitzen zaio reggaeaz, bere musika gogokoenaz, hitz egiten duenean. Bob Marley eta Alpha Blondy izugarri gustatzen zaizkio, baita musika elektronikoa ere. Paseatzeko, telebista ikusteko eta lagunekin geratzeko aprobetxatzen du denbora librea. >>> Ezagutu Younes

"Eskuekin abilezia dut. Etorkizunean masaje areto bat ireki nahiko nuke"

Nuriak berezko talentua du eskuekin. Bere alaba Evelynekin marraztu eta margotzen du, eta arkatzez edo ikatz-ziriz egindako marrazki artistikoak eta eskulanak ere gauzatzen ditu. Nuriaren iritziz, eskuarekin egindako lan artistiko guztiak dira ekintza lasaiak eta atseginak. Gainera, duela aste batzuk bere alabaren seigarren urtemuga ospatzeko kartela diseinatu eta marraztu zuen. >>> Ezagutu Nuria

 

 

 

 

"Estatuko eko-herrixketatik bira bat egitea gustatuko litzaidake"

Enekok harreman berezia du naturarekin eta mundu digitalarekin. Hau da, asko atsegin du kalean jarduerak gauzatzea, baita etxean interneten nabigatzea ere. Kanpoko zein barneko zaletasunak bateratzen ditu. Izan ere, duela hiru urtetik hona, baratzezaintza egin du Enekok bere lanbide.  >>> Ezagutu Eneko