“Baketsua eta sentibera naiz”

Asteartea, 2017, Apirila 18

// Younes Hommou berdingabea da

Younesi aurpegia argitzen zaio reggaeaz, bere musika gogokoenaz, hitz egiten duenean. Bob Marley eta Alpha Blondy izugarri gustatzen zaizkio, baita musika elektronikoa ere. Paseatzeko, telebista ikusteko eta lagunekin geratzeko aprobetxatzen du denbora librea.
 
Bere buruaz gehien gustatzen zaiona bere izaera lasaia da: "Ez naiz inorekin haserretzen. Baketsua eta sentibera naiz", dio. Indartsu sentitzen denean, lan merkatura itzultzea du helburu, eta esperientzia duen gremioetako batean aritzea. Hainbat urtetan egon zen Gureak-eko lantegi batean eta obran ere lan egin du.
 
Hondarribian bizi da Younes eta Agifesera duela lau urte iritsi zen. Egunero errehabilitazio psikosozialerako Ibiltzen Buenavista zentrora doa, Donostian; eta bertan ahalmen kognitiboak eta eguneroko bizitzarako trebetasunak hobetzeko jarduera terapeutiko ugaritan parte hartzen du. Urte hauen guztien lanari esker, gaur egun "lehen baino askoz hobeto" dagoela aitortzen du. Izan ere, harro dago ez duelako toxikorik kontsumitu bere errekuperazio prozesua elkartean hasteko konpromisoa hartu zuenez gero.
 

Lagun berdingabeak

Egun, bakarrik bizi da pisu batean eta bere euskarri handienetarikoa dira lagunak. Maiz bere bizilagun batekin, Cristinarekin, geratzen da afaltzeko edo zerbait hartzeko. Hark ere buruko gaixotasuna lehen pertsonan ezagutzen du eta, beraz, ezin hobeto elkar ulertzen dute. Gainera, irribarrea azaltzen zaio Rafaz hitz egiterakoan. Irungo lagun horrekin geratzea asko gustatzen zaio, “oso jatorra” dela eta “eguna pozten" diola baitio.
 
Etorkizunera begira, lanpostu bat aurkitzeaz gain, Marokora itzultzea gustatuko litzaioke aita bisitatzera.
 

Protagonista gehiago ezagutu

Ezagutu 'Berdingabea zara' kanpaina