Julen, Auroraren medikua

Asteartea, 2017, Apirila 25

30 urte baino gehiagoz nahasmendu bipolarrarekin bizitzen ikasi duen Auroraren familia-medikua da Julen. Kontsulta bakoitzetik kondaira mitologiko berri baten jakitun ateratzen da Aurora, bere medikuak paziente guztiekin partekatzen baitu garai klasikoak esnarazten dion pasioa. Jainko eta erdijainko grekoerromatarren pasadizo, pasio eta bekatuak xehetasun handiz ezagutzen ditu Julenek. Arketipo horien pertsonalitatea gizakion psikean islatzen dela dio. Arrazoia ez zaio faltako, ziurrenik, pazienteen izaera eta motibazioak berehala hautematen baititu.

Gainera, entzuteko gaitasun berezia du eta ongi baliatzen du pazienteekin, botika baino arreta gehiago behar duten kasuetan. 
 

Kanpainaren gainontzeko protagonistak ezagutu

Ezagutu 'Berdingabea zara' kanpaina