Mikel, Andoniren bizilaguna

Asteartea, 2017, Apirila 25

Amonarengandik oinordetzan jaso zuen etxea lorategi dotore bilakatu du Mikelek. Hainbeste maite ditu loreak orduak eta orduak pasatzen dituela haiekin hizketan, familiarekin baino gehiago. Landareekin duen ukitu berezi horri esker, auzoko balkoi eder eta joriena du. Bere pisukide maiteek izen propioa dute, eta batzuetan abestu egiten die Mikelek, indartsuago hazi daitezen.

Gainera, oso sentibera da buruko osasun arazoak dituzten pertsonekin, berak aspaldian jaso baitzuen nahasmendu bipolarraren diagnostikoa. Urte luzez landutako tratamendu psikoterapeutikoari esker, egun, nahiko kontrolpean dauka gaixotasuna: bere mekanismoak ezagutzen ditu eta badaki nola moldatu mania eta depresio egoeretatik aldentzeko. Esperientziak ematen duen jakinduriari esker, gai da bere bizilagun Andoni laguntzeko, hark ere buru gaixotasuna baitauka. Atarian topo egiten duten oro hizketan hasten dira, eta motibazioari eusteko aholkuak ere ematen dizkio Mikelek, inspiratuta dagoen egunetan. Noizean behin pelikularen bat ikusteko edo zerbait hartzeko ere geratzen dira.
 

Kanpainaren gainontzeko protagonistak ezagutu

Ezagutu 'Berdingabea zara' kanpaina