Txema, Asierren laguna

Asteartea, 2017, Apirila 25

Txemaren bizitza pertsonez, jarduerez eta betebeharrez lepo dago. Denbora gutxi du bere bizitzaren norabideaz hausnartzeko, eta bere buruaz barre egiten du koadrilarekin geratzeko hitzordua urtebete lehenago antolatu behar duela esanez. Baina, egia esan, hamabostean behin gutxienez, errutina frenetiko horretatik ihes egiten du betiko lagunen batekin kafea hartzeko; Asierrekin bereziki, duela urte batzuk eskizofreniaren diagnostikoa jaso zuen lagunarekin. 

Malabarista trebe baten antzera, irribarrea galdu gabe, eginbehar guztiei erantzuteko gaitasunaz gain, umorea eta ironia ditu ezaugarri. Beti datorkio burura pasadizo edo txisteren bat, eta barregura handia eragiten dio Asierri. Talentu natural horrekin, topaketa sozial guztien protagonista bilakatzen da.
 

Kanpainaren gainontzeko protagonistak ezagutu

Ezagutu 'Berdingabea zara' kanpaina