Omenaldiak

Atal honetan, bizitzari ukitu berezia ematen dioten pertsonei egindako omenaldiak jasoko ditugu. Agian bere izaera duzu gustuko, edo bizitza ikusteko duen modua, bere gaitasunak, zurekin edo inguruko pertsonekin erlazionatzeko modua, edo buru osasunarekin duen konpromisoa

Cristina
2017/08/10
 
Nire ilobei omenaldi txiki bat egin nahi diet: Aintzaneri eta, batez ere, Olatzi, gaixo egon naizenean beti egon direlako nirekin eta laguntzeko prest. 
 
Olatz beti egon da adi. Telefonoz deitzen zidan eta, negarrez nengoela nabaritzen zuenean nahiz eta nik katarroa nuela esan, nire ahizpari esaten zion berehala nire etxera etorri zedin niri laguntzera. 
 
Ainhoa
2017/07/12
Nataliari, nire lagun handiari, omenaldia egin nahi diot. Gaur egun, nire lagunik onena da, eta nitaz gehien arduratzen den pertsona. Horregatik, omenaldi txikia egin nahi diot.
 
Araceli
2017/09/06

Nire bizitzan dagoen pertsona berezia nire alaba Patricia da. Bihotza pozez betetzen didan irribarre hori gabe ezingo nioke nire senarraren buru gaixotasunari aurre egin. 

Lander
2017/08/16
 
Mila esker K-pop musikari, edo pop korearrari, musika bizkorragoa eta dinamikoagoa izan daitekeela erakusteagatik. Bereziki Ada, Twice eta Girls Generation taldeei, ez bakarrik kanta eranskorrengatik, neskak xarmangarriak eta ederrak ere badirelako baizik. Dena positiboagagoa eta alaiagoa da beraiei esker. 
 
PD: K-pop musikaren hiru talde hauen kanta bat entzutera animatzen zaituztet. 
 
Amaia
2017/07/14
Nire txaloa eta esker ona nire aitarentzat da. Azkeneko aldiz gaixotu nintzenean, erretiratu berri zegoela eta ni gurasoen etxera bueltatzen maitasun-porrot baten ondoren, bere laguntza osoa eskaini zidan. Une zailetan lagunik gabe geratu nintzenean, nirekin egon zen egunero etxetik atera gabe gera ez nedin eta prestakuntza laborala jasotzera ere animatu ninduen. Ohar hau idazten dut orain, iktusa sufritu ondoren, ni naizenean berari laguntza ematen dioen pertsona. Eskerrik asko Jose Mari eta eutsi gogor!
 

Orriak