Sariak 2021

Agifesen X. argazki lehiaketan saritutako irudiak aurkezten dizkizuegu. Mila esker urtez urte parte hartzeagatik eta buru osasuna ikuspegi desberdinetatik ikusarazteagatik.

José Luis Méndez Fernández
2021/07/29

X. argazki lehiaketako lehen postua José Luis Méndez Fernándezen 'La esquizofrenia paranoide no es contagiosa' argazkiak eskuratu du. Lan honen bidez, autoreak buru osasuneko arazoak dituzten pertsonei eragiten dieten estereotipo eta diskriminazioak hautsi nahi ditu: "Eskizofrenia duten pertsonak ez dira bortitzak, eta ezkizofrenia ez da kutsagarria". Zorionak!

Nadia Martín García
2021/07/29

Bigarren saria Nadia Martín Garcíarentzat izan da ‘Lo social me atraviesa’ argazkiagatik. Naturan egindako autorretatu bat erabiltzen du emozioak adierazteko, eta bere hitzetan, “gizarteak zeharkatzen gaitu eta izugarrizko eragina du gure ondoez psikologikoetan”. Zorionak!

Maria Dolors Homs
2021/07/29

Hirugarren saria María Dolors Homs-entzat da, 'Sol' argazkiari esker. Bertan, itxaropena islatzen da: "Ezer geratzen ez denean, beti dago zulotik ateratzen lagun diezagukeen gauza bat, txikia izanda ere". Zorionak!