Kazetaritza eta Buru Osasuna Sariak 2021

Agifesen sentsibilizazio batzordeak hautatu ditu jada 2021eko Kazetaritza eta Buru Osasuna Sarien irabazleak. Gipuzkoarekin lotuta, urtean zehar buru osasunaren inguruan argitaratu edo igorritako lanak aztertu ditugu eta geure kolektiboaren ikuspegi zabala islatzen duten kazetaritza-lanak saritu nahi izan ditugu, sentsibilizazioa sozialaren aldeko eta gizarte estigmaren kontrako apustua egiten dutenak. Zentzu horretan, komunikabideen lan ona eskertu nahi dugu, paper erabakigarria baitute buru osasun arazoak normalizatzeko eta kolektiboaren gizarteratzea bultzatzeko garaian. Horregatik antolatu dugu ekimen hau zazpigarren urtez, jardunbide onak saritu egin behar direlakoan baikaude! Esker ona adierazi nahi diegu gure kolektiboari arreta eskaini dioten komunikabide, kazetari eta teknikari guztiei, eta, bereziki, honakoei:
 
Prentsa idatziaren kategoria
 
Kategoria honen barruan, 2021eko urriaren 9an El Diario Vasco-n argitaratutako Patricia Rodriguezen suizidioari buruzko "Para mí no tenía sentido seguir viviendo" artikulua izan da irabazlea.
 
Erreportajea gazte baten errekuperazio prozesuaren testigantzan oinarritzen da, eta gaur egun 15-29 urte arteko gazteen lehen heriotza-kausa den arazo hori ikusarazten laguntzen du. 
 
 
 
Irrati kategoria
 
Radio Euskadiko 'Ganbara de cerca' saioak Ruth Encinas Agifeseko gerenteari, Nekane Azuabarrena psikologoari eta Teresa Perezi, buru osasun arazoak dituen gazte baten amari, egindako elkarrizketa sakona nabarmendu nahi dugu.
 
Solasaldian hainbat gai nabarmentzen dira, hala nola haurren eta gazteen buru osasunari arreta ematearen garrantzia, biztanleria-talde horri zuzendutako baliabide-falta edo pandemiak herritarrengan duen eragina. Adierazpen profesionalak eta lehen pertsonan eskainitako testigantzak bateratzen dituen programa aberasgarria da. Horrez gain, Ana María Pérezek, 'Zeuk Esan' ekimeneko psikologoak ere parte-hartzen du saioan. Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Saileko haurtzarorako eta nerabezarorako laguntza-zerbitzua da 'Zeuk Esan'. 
 
 
Ikus-entzunezko kategoria
 
RTVEko Euskadiko albistegiak Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira emandako informazioa aintzat hartu dugu, buru osasuna eta kolektiboaren beharrak ikusarazteagatik eta haur eta gazteein arretari dagokienez dauden beharrak ezagutarazteagatik.