Lan sarituak 2014

III. BURU OSASUNA  FOKATU argazki lehiaketan saritutako irudiak aurkezten dizkizuegu. Eskerrak eman nahi dizkiegu parte-hartzaileei euren ikuspuntuak gurekin partekatzeagatik. Mila esker guztiei!

Jimmy Guzmán Osorio
2014/10/01

Lehenengo saria Jimmy Guzmán Osorioren 'A pesar de todo' argazkiari eman diogu. Facebooken boto gehien jaso dituen irudia izateaz gain, bere orijinaltasun, kalitate tekniko eta mezu baikorrarengatik hautatu dugu. Zorionak Jimmy!

Paco Barreda Centelles
2014/10/01

Bigarren saria Paco Barreda Centellesek jaso du,  'El tiempo del tiempo' argazkiari esker. Horrela azaltzen du egileak bere obra: "Denborak (edo denbora faltak) XXI. mendeko pertsonaren burua desorekatzen du".

Oso argazki orijinala da, eta mezu interesgarria dakar: presak eta denbora faltak gure buru osasunari eragiten dietela. 
Michelle Beckett
2014/10/01

Hirugarren saria Michelle Beckett-entzat da. 'El niño dentro' argazki ederrak aurkeztu digu, eta txikitan bizi dugunak heldu gisa osatzen gaituela transmititzen digu.

Argazkia bere sentsibilitateagatik eta transmititzen duen mezuagatik azpimarratzen dugu.