Hona hemen II. BURUA ASKE Kontakizun Laburren Lehiaketa irabazi duten idazlanak. Oso pozik gaude ekimenak lortu duen erantzunarekin eta eskerrak eman nahi dizkizuegu, bihotzez, parte-hartzaile guztiei. Lan oso interesgarriak izan ditugu esku artean, sakonak, hunkigarriak, bikainak... Imajinatuko duzuenez, ez da lan erraza izan irabazleak hautatzea.
Hain gaude pozik emaitzekin, atal honetan kontakizun azpimarragarrienetako batzuk partekatzea gustatuko litzaigukela datozen hilabeteetan. Izan ere, irakurtzea merezi duen material ugari iritsi zaigu eta pena litzateke hori guztia ez zabaltzea.
Irakurketaz goza dezazuen espero dugu!