Agifeseko sentsibilizazio batzordeak hautatu ditu jada III. BURUA ASKE Kontakizun Laburren Lehiaketako irabazleak. Beste behin ere, oso pozik gaude ekimenak lortutako harrerarekin, eta parte-hartzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu egindako ekarpen bikainengatik. Oso aberasgarria izan da idazlan guztiak irakurtzea, buru osasunaren alderdi eta ikuspegi anitz horiek guztiak ezagutzea. Hainbeste talentu eta kalitaterekin, ez da lan makala izan garaileak aukeratzea!
Gainera, atal honetan gehin gustatu zaizkigun idazlanak argitaratzen joan nahi genuke, aberastasun hori guztia zabaltzeko!
Irakurketaz gozatu!