Mintzatuz osatu (2015-2016)

 

 

 
 
Oraindik ere, buruko osasun arazoak tabua dira gure gizartean, hein handi batean. Horregatik, gaixotasun mentalen ikuspegi soziala normalizatzeko kanpaina abian jarri dugu, nahasmendu psikikoez naturaltasunez hitz egin ahal izateko eta kolektibo honek gizarteratzeko eta laneratzeko dituen oztopoak gainditzeko. 
 
Osasun mentalaz mintzatzeko beharra azpimarratzen duten nazioarteko kanpainetan inspiratuta, gizarte-sentsibilizazioko egitasmo berria aurkeztu dugu, 'Mintzatuz Osatu', "buruko osasun arazoek guztioi eragiten" digutela eta "hitz egitea, mesedegarria" dela adierazteko. 
 
Modu horretan, buruko eritasunen bat duten pertsonei babesa ematearen garrantzia jendarteratu nahi du dugu, euren egoera adierazteko aske senti daitezen eta laguntza bilatzera anima daitezen. Kanpaina buruko osasun arazoa dutenei ere zuzendua dago, baita euren gertuko senide eta lagunei ere, ahal bezain pronto laguntza eskatzea komeni dela ohartarazteko. Izan ere, detekzio goiztiarra errekuperaziorako lagungarria da.