5 MILIA 2015

Buru Osasunaren Alde korrika egin nahi duzu?

Datorren 2015ko irailaren 27an egingo da 5 MILIA Buru Osasunaren alde IV. Lasterketa Solidarioa Donostian, eta aurreko urteetan bezala ehunka korrikalarik gurekin bate egitea nahiko genuke, buru gaixotasuna duten pertsonen kolektiboari babesa eman asmoz. Aurten, bi modalitate izango ditugu: korrikalari helduak eta haurrak. Aurrekoetan bezala, ibilbidea, 8 kilometrokoa, aproposa izango da bai eskarmentu handiko kirolarientzat eta bai hasiberriak direnentzat. 
 
Irabazi-asmorik gabeko AGIFES elkarteak antolatu du lehiaketa buru osasuna zaintzearen garrantzia azpimarratzeko, buru gaixotasuna duten pertsonen eta horien senideen kolektiboa ikusarazteko eta buru gaixotasunaren inguruan dauden beldur eta aurreiritziak gainditzen laguntzeko.
 
Anima zaitez gurekin bat egitera eta gonbida itzazu zure lagunak lasterketan parte hartzera! Laguntza txikienak ere asko balio du guretzat.
 
Lasterketarekin lortutako etekinekin gaixotasun psikikoa duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzera zuzendutako ekintza eta egitasmoak gauzatuko ditugu.
 
Eskerrik asko!
 
Lasterketako webgunea: www.5millasporlasaludmental.com
Izen-emateak: www.kirolprobak.com
 
Hona hemen iazko lasterketaren laburpen bideoa: