2. saria: 'Emozioak'

Paloma Villoria Sánchez
Astelehena, 2015, Iraila 28

Bigarren saria Paloma Villoria Sánchezi egokitu zaio, emozioen inguruko lan orijinal honengatik. Argazkia, marrazkia eta akuarela uztartzen dituen irudi hau publikoaren boto gehien jaso dituena da. 

Horrela azaltzen du egileak bere lana:

"Nire asmoa irudi "atseginak" sortzea da. Negarra, beldurrak eta abar erakusterakoan, zoritxarreko irudiak ez sortzea, ikuslea eroso sentiaraziko duten irudiak baizik. Emozioen normalizazioa transmititu nahi dut eta dramatizazioa alde batera utzi. Gaixotasun psikikoen sailkapenetatik urrundu nahi dut, eta guztiok bizi ditugun eta hazteko sentitu behar ditugun emozioak azaldu, baztertu gabe"