3. saria: 'Ametsak'

Antonio Julve Martinez
Astelehena, 2015, Iraila 28

Hirugarren saria Antonio Julve Martinezen irudiak eskuratu du. Argazki multzo baten barne dagoen irudi honen protagonista Berta da. Argazki horiek bere "borroka, sentimenduak, ametsak, pertsonalitatea, barne nia... islatzen dute. Pertsona aktiboa izateko eta bizi-poza mantentzeko egunero egiten duen lana erakusten dute". Bilaketa hori adierazi nahi du Antoniok, "ahaztua izan ez dadin". "Instant hori betikotzeak zentzua ematen dio bere bizitzari, eta aingura moduan erabiltzen du ez hondoratzeko.

"Argazki bakoitza esperientzia bat da; Photoshopetik urrun, eszenografia erreala erakusten digu. Dena existitzen da, beraz, ez da argazki soila; bizipena da. Segundo baten frakzioa betikotzeko lan gogorra dago atzean. Lotura horrek errealitatera gerturatzen du Bertaren burua". 

Argazki saritua El Principito nobelan inspiratua dago eta Bertaren ametsez hitz egiten digu.