Agifesen IX. argazki lehiaketan saritutako irudiak aurkezten dizkizuegu. Publikoak gehien bozkatutako hamar irudien artean aukeratuak izan dira. Oso pozgarria da guretzat urtez urte aurkeztutako lanen kalitatea eta parte-hartze maila handia ikustea, baita sufrimendu psikikoaren ikuspuntu anitzak ezagutzea ere. Mila esker zuen ekarpenengatik eta depresioari ikusgaitasuna emateagatik!
Agifeseko IX. argazki lehiaketako lehenengo saria Germán Luqueri dagokio ‘Soledad’ argazkiarengatik. Autoreak azaltzen digun moduan, depresioaren itzalpean gaudenean hain indartsu ‘hartzen gaituen’ sentimendu hori irudikatzen du argazkiak.
Zorionak!