Ilustrazio lehiaketa 2019

Zaila egiten zaigu, askotan, buruko osasun arazo bat dugunean, ahaideei eta adiskideei nola sentitzen garen azaltzea. Depresioaren kasuan, nahasmendu hau tristurarekin edota gogo faltarekin lotzen dute askok, baina arazoa hori baino askoz konplexuagoa eta sakonagoa da.
 
Hori dela eta, depresioari buruzko Lehen Ilustrazio Lehiaketa jarri dugu abian, nahasmendua pairatzen dutenen sufrimendu psikikoa azalarazteko eta adierazteko eta, aldi berean, imajinario kolektiboa zabaltzeko helburuarekin.
 

Depresioa nola antzematen duzun ikustea gustatuko litzaiguke. Ilustratzera animatuko al zara?

 
Baliteke erronka erraza ez izatea, baina onuragarria izango da ziur, gure arazoak partekatzea eta ingurukoen laguntza jasotzea bezainbeste. 
 
Zure ekarpena ikusteko irrikan gaude!
 

Oinarriak kontsultatu