Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Zikloa (Errenteria, 2019)

Donostian, Eibarren, Zarautzen eta Bergaran eskaini diren Zinema eta Buru Osasuna zineforum ziklo arrakastatsuen ostean, Agifesek ekimen berria antolatu du Errenteriako Niessen zinemetan. Proiekzioak, eta horien ondoren egingo diren solasaldiak, maiatzaren 9an, 16an, 23an eta 30ean izango dira, 19:30eanSarrera doan da eta gonbidapenak zinemako leihatilan bertan jaso ahal izango dira, pelikula bakoitzaren proiekzioaren aurreko astean zehar. Buru osasunarekin erlazionaturiko film hauek ikusiko ditugu:
 
  • Maiatzak 9: Una mente maravillosa
  • Maiatzak 16: Gente corriente
  • Maiatzak 23: Dos días, una noche
  • Maiatzak 30: Las ventajas de ser un marginado
 
Gonbidatuak zaudete!