Senideak

 

Familiak eta zaintzaileek oso paper garrantzitsua daukate buru gaixotasuna tarteko dagoenean. Gogoan izateko datua da lau familiatik batek buru gaixotasuna duen pertsona bat daukala, eta horiek sendatze prozesuan aurrera egiteko oso garrantzitsua da etxean giro egoki eta lasaia egotea.

Horretarako laguntza behar izaten dute senideek eta oso gomendagarria da profesionalen eta gizarte zerbitzuen babesa eskatzea.

Buru gaixotasunak familia barruan eragiten dituen aldaketak

Familia barruan buru gaixotasuna agertzen denean asaldurak eragin ditzake ohiko dinamiketan; eta kezkak, amorrua, kulpa, ardura eta errealitateari uko egitera daramaten sentimenduak ere sortu ohi dira.

Familiaren bizitzan aldaketan gertatzen dira. Egoera ekonomikoan zailtasunak sor daitezke, senideen arteko tirabirak ager daitezke, baita desmoralizazioa, bizilagunak eta familiartekoak urruntzea… ere.

Gertuko senideek ere arazo psikologikoak izan ditzakete: antsietatea, estres maila altua, depresioa, frustrazioa, haserrea, tristezia…

Buru gaixotasun larriak zaintzailearengan eragin negatiboa izan dezake, fisikoki eta mentalki. Horregatik da hain garrantzitsua familiek behar duten laguntza hori lortzea, ahaideak zaintzeko beharrezkoa duten oreka izan dezaten.

Familian eman ohi diren erreakzio ohikoenak

  • Beldurrak: Sintomen sakontasun eta larritasunaren araberakoa izaten da. Jokabide ezegokiak edo bitxiak ager daitezke, sinesmen faltsuak, uzkurtasun soziala, suminkortasuna eta, batzuetan, indarkeria.
  • Arbuioa: senideek zailtasunak izan ohi dituzte oporrak edukitzeko, lo nahikoa egiteko, bizitza soziala lehen bezala mantendu ahal izateko… eta ondorioz, egoera uka dezakete.
  • Egoera saihesteko joera.
  • Aldentzeko joera.
  • Errukia.
  • Senidea gehiegi babesteko joera.

Buru nahasmendua duen pertsonak senideengandik jaso ditzakeen jarrera negatiboak

  • Mespretxuzko komentarioak.
  • Aholku etsigarriak.
  • Baztertze jarrerak.
  • Aholku praktikorik ez ematea.
  • Buru gaixotasuna duen pertsona ez ikusia sentitzea.
  • Kulpa berak duela sentiaraztea.
  • Gehiegi babestea.

Familiei laguntzeko estrategiak

  • Kulpa baztertzea.
  • Norberarentzako helmugak jartzea.
  • Norberaren eta pazientearen arteko mugak identifikatu eta ezartzea.
  • Deskonektatzeko bideak bilatzea: dibertimendurako planak, irakurketa, kirolak…
  • Autoestimua indartzen duten pertsonekin elkartzea.
  • Profesionalen laguntza bilatzea.
  • Gaixotasuna ahalik eta gehien ezagutzea: sintomak, arrisku-faktoreak, medikazioa, tratamendu psikologikoak…

Zaintzaileen behar emozionalak

  • Egunero norberarentzako denbora hartzea erlaxatzeko, eta larritasuna sentitzen hasterakoan oreka bilatzen ikastea.
  • Norbere sentimendu eta pentsamenduak egunero idaztea. Hori, sentimentu indartsuak askatzeko balio du, eta egoera ikuspegi zabalago batekin ikusteko.
  • Norbaitekin hitz egitea, egoerari eta sentimenduei zentzua emateko.
  • Norbere sinesmenak aztertzea (ez dute zertan erlijiosoak izan), bizitzari eta zaintzaile paperari zentzua emateko.
  • Depresio seinaleei adi egotea.
  • Estresaren seinaleei adi egotea: emozionalak (haserrea, kontzentratzeko ezintasuna, tristezia, negarra, umore aldaketa sarriak…) fisikoak (gorputza makurtua, tentsioak eragindako zefaleak, esku-azpietan izerdia, lepoko mina, bizkarreko min kronikoa, pisua handitzea edo jaistea, lo egiteko arazoak…), jokabideari dagozkionak (neurriz kanpoko erreakzioak, oldarkor jokatzea, alkohola eta drogak gehiegi kontsumitzea, harremanetatik aldentzea…).

Jarrera baikorrak

  • Egunero nahikoa deskantsatzea: zaintzailea gaixotuz gero, egoera okertu egingo da eta.
  • Alkohola ez erabiltzea animatzeko baliabide gisa.
  • Norbere osasuna zaintzeko ahal den guztia egitea.
  • Ez isolatzea: lagunekin geratzen jarraitzea, bilera sozialetan parte hartzea…
  • Norberari beti atsegingarriak izan zaizkion jardueretako batzuk mantentzea.
  • Barrea, maitasuna, alaitasuna… beharrezkoak dira ongizatea lortzeko eta gaixo dagoen pertsonarekin harreman ona izateko.
  • Astero norberarentzako denbora hartzea.