Harrera eta orientazioa

Harrera eta orientazio programa buru gaixotasuna duten pertsonei eta beren senide edota zaintzaileei zuzendua dago. Zerbitzu horren helburua da interesa dutenei baliabide sanitario, sozial eta ekonomikoen berri eman eta horietara gerturatzea. Gainera, senide eta zaintzaileei buru gaixotasunaren inguruan izan ditzaketen zalantzak argitu, aholkuak eman eta behar zein eskaerei erantzun nahi diegu.

Horrela, programaren xede orokorra da informazioa ematea, aholkularitza eskaintzea eta beharrei erantzutea, norberaren eskaeren arabera. Halaber, Agifesek eskaintzen dituen zerbitzuen eta inguruko zerbitzu osagarrien berri ere ematen diegu.

Agifeseko gizarte-langileak ondorengo funtzioak betetzen ditu:

  • Laguntza ematea: erabiltzaileari eta familiari laguntza eman eta zalantzak argitzea, beharrezkoa duten arreta eskaintzeko helburuarekin.
  • Prebentzioa: babesgabetasun egoerak eta gizarte bazterketak ekiditea.
  • Jarraipena egitea: denbora luzez laguntza eskaintzea eta egoerak okerrera egin ez dezan bermatzea.
  • Profesionalen arteko koordinazio funtzioa: beste profesional batzuekin elkarlanean eta koordinaturik aritzea, guztiak bide berean lan egiteko.
  • Beharrak bideratzea: helburua da erabiltzailea egokien datorkion baliabide edota erakundera zuzentzea.