Komunitatean autonomiaz moldatzeko laguntza psikosozialeko programa

Helburuak

  • Buru gaixotasuna duen pertsona ingurune komunitarioan mantentzea bizi-kalitate duinarekin. Horretarako, pertsonak bere errehabilitazio prozesuan inplikatu behar du.
  • Familiari laguntza eta babesa ematea, gaixo dagoen senideari arreta egokia eskaini diezaion.
  • Oinarrizko gaitasunak garatu edo berreskuratzen laguntzea, erabiltzailearen autonomia eta poztasuna sustatzeko.
  • Erabiltzaileak profesionalek aholkatutako tratamendu terapeutiko eta farmakologikoak jarrai ditzan lortzea, ospitalizazioak ekiditeko.
  • Gizarteko eta komunitateko baliabideetara gertura dadin bultzatu eta erraztea.
  • Erabiltzaileak osasun sare publikoaren arreta jasotzea.

Esku-hartze arloak

  • Norbere burua zaintzea: garbiketa pertsonala, arropa, elikadura, osasuna...
  • Eguneroko ohiturak: loa, deskantsua, aisialdia..
  • Eguneroko bizitzarako gaitasunak: janaria prestatzea, etxetrena elektrikoak erabiltzea, etxea txukun mantentzea.
  • Sendagaien eta mediku hitzorduen kontrola eta jarraipena.
  • Aisialdi, lan, prestakuntza eta terapia arloetako baliabide komunitarioak erabiltzea.
  • Garraiobideen erabilera.
  • Dirua eta erosketak kudeatzeko laguntza.
  • Laguntza terapeutikoa.

Hezitzaileen, psikologo-terapeuta baten eta gizarte langile baten elkarlanarekin gauzatzen da programa hau.