Tutoretzapeko etxebizitzak

Zaintzapeko bederatzi etxebizitza kudeatzen ditugu ondorengo udalerrietan:

  • Donostia
  • Oiartzun
  • Irun
  • Eibar
  • Zumarraga
  • Elgoibar
  • Legorreta

Etxebizitza duina eta egonkorra edukitzea oinarrizko beharra da edozein pertsonarentzat, eta baita, noski, minusbaliotasun psikiatrikoak dituzten pertsonentzat ere.

Horregatik, etxebizitza horien funtsezko helburua da buru gaixotasun larria daukaten pertsonen autonomia bultzatzea, euren kabuz bizitzen ikasteko. Gainera, buru nahasmenduren bat daukaten eta etxebizitzarik ez daukaten pertsonentzako irtenbidea ere badira.

Pisu horiek komunitatean barneratuta daude, auzoetan eta baliabide komuntarioetatik gertu, pertsonak modu eraginkorrean gizarteratu daitezen. Etxe horietan egoteko epea aldakorra da, pertsonaren garapenaren araberakoa. Hilabete batzuez edo mugarik gabeko denboraldi batez egon daiteke bertan erabiltzailea.

Etxebizitzak gizarte langileek gainbegiratzen dituzte. Egunean ordu batzuk igarotzen dituzte bertan etxeko lanak antolatzen eta banatzen laguntzeko: garbiketa, erosketak, sukaldea, deskantsua, lana, denbora librea...

Plaza eskuratzeko bide egokiena da norbere udalerriko gizarte zerbitzuetara edo osasun mentaleko zentrora jotzea, pisu horiek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartuak baitaude.