Zeuk Aukeratu programa

 
Zertan datza programa?
 
Buru osasun arazoak prebenitzeko eta gaiaren inguruan sentsibilizatzeko programa hau 10 eta 18 urte arteko haur eta nerabeei zuzendua dago.
 
Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, buru osasuna ongizate egoerarekin lotzen da, non pertsona gai den bere ahalmenak erabiltzeko, estresa normaltasunez gainditzeko, emankortasunez lan egiteko eta komunitateari ekarpena egiteko. Adin txikikoei dagokienez, garapenaren alderdiak azpimarratzen dira: nortasunaren zentzu positiboa izatea eta pentsamendu nahiz emozioak kudeatzeko gaitasuna edukitzea, baita gizarte-harremanak lantzeko ere. Gizartean aktiboki parte hartzeko gaitasuna emango dien trebezia bereganatzeko ahalmena ere baloratzen da.
 
Buru osasun onak haurtzaroan eta nerabezaroan izan behar ditu sustraiak. Hori dela eta, etapa horiei dagozkien beharrak landu nahi ditugu programaren bitartez, heziketa ezinbestekoa izango baita buru nahasmenduak prebenitu edota egoki kudeatzeko.
 
Helburuak
  • Buru osasuna zaintzearen garrantziari buruzko informazio eguneratua ematea, alderdikoia ez dena eta genero ikuspegia kontuan hartzen duena.
  • Hezkuntza-sistemako ordezkariek (irakasle, senide eta berdinen taldeek) adingabekoen garapen pertsonalean duten paperaren garrantziaz kontzientziatzea.
  • Osasun mentaleko arazoen seinale goiztiarrak identifikatzen jakiteababes eta arreta baliabideei buruz emandako informazioari esker.
  • Estigmaren arrastoak murrizteaburu osasun arazoen ikuspegi errealista aurkeztuz, estereotipoetatik at.
Saioak
 
Bi saiogutxienez ordubetekoak.
Metodologia: malgua izango da, talde bakoitzaren ezaugarrien arabera, eta aurkezpen, dinamika eta ikus-entzunezkoetan oinarrituko gara, baita lehen pertsonan kontatutako esperientzietan ere.