Kanpaina

Badira gure inguruan bidea samurtzen diguten pertsona arrunt bezain apartekoak, bizitzari ukitu berdingabea ematen diotenak.

 
Horregatik, kanpaina honek helburu du arlo komunitariotik zein profesionaletik sentsibilitatez eta estimuz harremantzen diren lagunei eskerrak ematea.
 
Ateak zabaltzen dizkiguten pertsonei eta, bereziki, konfiantzaz, gertutasunez eta maitasunez buru gaixotasuna dutenen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzen duten guztiei zuzendu nahi gatzaizkie. Izan ere, guztion ardura da kolektiboaren eskubideak bermatzea.
 
Mila esker senide, bizilagun, adiskide, irakasle, osasun-langile, enpresari, langile, ezagun, ezezagun eta abar horiei guztiei. Keinu txikienekin ere gure kolektiboari laguntza ematen diotenei, eskerrik asko! 
 
Eta, nola ez, buruko osasun arazoa duten pertsonen ekarria aintzat hartu nahi ditugu: duintasuna, balio pertsonala eta gizartean nahiz lan munduan ekarpen garrantzitsuak egiteko gaitasuna, alegia. 
 
Egia esan, gizarte osoari zuzendu nahi genioke mezu hau. Denok baikara berdingabeak eta denok baitugu elkarbizitza aberatsagoa eta atseginagoa eraikitzeko boterea. 
 
Keinu txiki batek asko lor dezake
 

>>>Gure kanpainaren protagonistak ezagutzera gonbidatzen zaitugu

>>> Ez galdu kolektiboko lagunei egindako elkarrizketak!