Ekitaldia maiatzaren 15ean izango da, Zelai Ariztin, 18:00etan. Proiekzioaren ondoren, filmaren mezuan sakontzeko solasaldia zuzenduko dute Agifeseko bi kidek.
Esther Ezponda, Agifeseko zuzendaritza-batzordeko kide eta abokatuak emango du hitzaldia, maiatzaren 8an, Eibarko Portalea Kultur Etxean, 18:00etan.
Agifes, Hedatzen patronalaren presidente gisa, sindikatuekin zein administrazioekin negoziatzeaz arduratu da.
Gipuzkoako elkarteko psikologo Iker Arrizabalagak orientabidea eskainiko die bertaratutakoei krisi egoerak kudeatzeko eta familiaren gainkarga arintzeko.
Ekitaldia apirilaren 16an izango da, Kulturaten, 18:00etan. Proiekzioaren ondoren, filmaren mezuan sakontzeko solasaldia zuzenduko dute agifeseko bi kidek.
Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Buru Osasuna Euskadik, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eta senitartekoen euskal elkarteak biltzen dituen federazioak, buruko nahasmendua duten emakumeek aurrez aurre topatzen dituzten hesiak eraistearren lan egiteko beharra nabarmendu du.
Agifesek topaketa bat burutuko du martxoaren 12an, 18:00etan, Reale Arenako auditorioan. Bertan, bi protagonistez aparte, Nekane Azuabarrena psikologoak parte hartuko du, eta Cristina Tapia kazetariak moderatzaile lanak egingo ditu.
Agifesek Zeuk Aukeratu prebentzio-programa zabaltzen jarraituko du Donostiako Udalaren eskutik, gipuzkoar hiriburuko nerabeen eta gazteen buru osasuna zaintzeko.
Agifesek 2024ko ‘Kazetaritza eta Buru Osasuna’ Sariak antolatu ditu, Gipuzkoan hedapena duten komunikabideen lana saritzeko. Aurreko edizioetan bezala, egitasmo honen xedea buru osasunaren inguruan kazetaritza-lanak sustatzea eta saritzea da.
Agifesek Zinema eta Buru Osasuna zineforum saioa eskainiko du datorren otsailaren 27an, 18:30ean, Andoaingo Bastero kulturgunean.