Berriak eta agenda

Agifesek Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloaren saio bat eskainiko du Elgoibarren

Agifesek Zinema eta Buru Osasuna zineforum saioa eskainiko du datorren abenduaren 12an, 19:00ean, Elgoibarko Herriko Antzokian.

Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloaren saio bat egingo da Azpeitian

Saioa azaroaren 27an izango da, Azpeitiko Soreasu antzokian, 18:30ean. Proiekzioen ondoren, filmak buru osasunaren inguruan duen mezuan sakontzeko solasaldia egingo da.

Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloaren saio berria egingo da Donostian

Agifesen zineforum ziklo ezagunak formatu ibiltaria hartu du aurten. Saio bakarrak eskaintzen ari da elkartea hainbat udalerritan, jende gehiagorengana iritsi ahal izateko Gipuzkoan barrena.

2021. urtean inoiz baino suizidio gehiago izan ziren Espainian

4.003 pertsonak, egunean 11k batez beste, euren buruaz beste egitea erabaki zuten; % 75 gizonezkoak ziren (2.982) eta % 25 emakumezkoak (1.021).

Gazteak eta buru osasuna: premiazko erronka

Agifesek ‘Gazteak eta buru osasuna: premiazko erronka’ mahai-ingurua egingo du urriaren 17an. Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekintzen barne dago jardunaldia, eta aurten ere Donostiako Udaletxean izango da.

Erronka berriei aurre egin eta elkarteko zerbitzuak hobetzeko hausnarketa eta ekintzak

Etengabe ari da eraldatzen gure gizatea, baita buru osasunarekin loturiko beharrak ere. Hori dela eta, jasotzen ari garen eskaera gero eta anitzagoei erantzuteko prest egon nahi dugu Agifesen, eta beharra duten guztiei kalitatezko arreta bermatu.

Eskualde guztietan daukagun presentzia indartzeko ekintzak

Hasietarik izan dugu helburu Gipuzkoako udalerri guztietara iristea; hau da, beharra duen pertsona orok laguntza eskuragarri izatea. Eta hori betetzeko buru-belarri aritu gara lanean.

Agifesek eta Bideginek suizidioari buruzko hitzaldia emango dute Errenterian, prebenitzen laguntzeko helburuarekin

Hitzaldiak suizidioaren inguruko mitoak apurtzeko balioko du, baita sufrimendu psikikoa jasaten ari diren eta beren buruaz beste egiteari buruz pentsa dezaketen pertsonak inguruan dituztenei jarraibideak emateko ere.

Kazetaritza eta Buru Osasuna Sariak 2023

Agifesek 2023ko ‘Kazetaritza eta Buru Osasuna’ Sariak antolatu ditu, Gipuzkoan hedapena duten komunikabideen lana saritzeko. Egitasmo honen xedea buru osasunari buruzko kazetaritza-lanak sustatzea eta aintzat hartzea da.

Datorren ekainaren 1ean Agifesen urteko batzarra egingo dugu

Agifesen urteko batzarra ekainaren 1ean izango da 17:00etatik aurrera.

Agifesen eta COEGIren arteko lankidetza, erizainak buru osasunaren arloan sentsibilizatzeko

Agifesek eta Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak hitzarmena sinatu dute erizainak osasun mentalaren arloan sentsibilizatzeko jarduerak bultzatzeko helburuarekin.

Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloaren saio bat egingo da Beasainen

Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloaren hurrengo saioa ekainaren 13an izango da, 19:00etan, Beasaingo Usurbe antzokian, ‘Palabras en las paredes del baño’ filmarekin.

Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloaren saio bat egingo da Tolosan

Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zineforum ziklo ezagunak formatu ibiltaria izango du aurten. Saio bakarrak eskainiko ditu elkarteak hainbat udalerritan, jende gehiagorengana iritsi ahal izateko Gipuzkoan barrena.

Agifesek buru osasun arazoa duten pertsonak babesteko neurri juridikoei buruzko hitzaldia emango du Irunen

Agifesek hitzaldi bat antolatu du, buru osasun arazoak dituzten pertsonen babes juridikorako zer neurri har daitezkeen azaltzeko.

Zubietako entrenamenduetan topera gabiltza

Agifeseko hainbat lagun futbol entrenamenduetan hasi dira berriro Zubietan, pandemia garaiko etenaldiaren ondoren.

2023ko helburuak: Zein erronkak ditugu hurrengo hilabeteetan?

2023ari konfiantzarekin, konpromisoarekin eta etengabe hobetzen jarraitzeko ilusioarekin ekin genion, eta honako helburu hauek ezarri genituen.

Agifeseko, Gipuzkoako osasun mentaleko elkarteko erabiltzaileek, erakusketa jarri dute Loiolako kultur etxean

Otsailean zehar, Agifeseko, buru osasun arazoak dituzten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteko, programa ezberdinetako 12 parte-hartzailek beren obra artistikoak aurkeztuko dituzte Loiolako kultur etxean. Otsailaren 28ra arte, interesa dutenek Loiolako, Bentaberriko eta Buenavistako zentroetako erabiltzaileen lanak hartzen dituen erakusketa bisitatzeko…

2023ko Hiritar Merezimenduaren Dominarekin zoriontsu

Joan den urtarrilaren 19an, 2023ko Hiritar Merezimenduaren Dominen banaketa ekitaldian parte hartu genuen. Agifesek gauzatzen duen sentsibilizazio-lana eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei eta familiei ematen dien arreta izan ziren aintzatespenaren arrazoi. Topaketan, Agifeseko presidentea den Vicente Aretak, bere esker…

Agifesek Hiritar Merezimenduaren Domina jasoko du

Agifesek Hiritar Merezimenduaren Domina jasoko du 2023an, Donostiako Udalaren eskutik, Easo abesbatzarekin, Maite Sabadell enpresaburuarekin, Gurutz Linazasoro neurologoarekin eta Lola Horcajo historialariarekin batera. Ohoreen eta Sarien Erregelamenduak ezartzen duen bezala, Hiritar Merezimenduaren Domina ematen zaie «hiriari aparteko zerbitzuak eman dizkioten…

Buru Osasuna Euskadik ohartarazi du gora egin dutela euskal elkarteetan artatutako adingabeen eta gazteen kasuek

Agifes, Asafes, Avifes eta Asasam elkarteak biltzen dituen Buru Osasuna Euskadi federazioak haurtzaroan, nerabezaroan eta gaztaroan buru osasuna eta buru nahasmenduen prebentzioa sustatzeko beharraz ohartarazi zuen, Buru Osasunaren Nazioarteko Egunean Bilbon egindako ekitaldi instituzionalean. María Ángeles Arbaizagoitiak, euskal erakundeko presidenteak, jakinarazi zuen euskal elkarteek “gero eta haur eta gazte gehiagori ematen dietela arreta”.  Lau euskal elkarteetako kideak Bilborocken…

«Senideen pentsaera zabaldu eta euren buruarekiko duten konfiantza indartzea dut xede»

Agifeseko langile beteranoenetarikoa zara… Bai, duela 25 urte, Psikologiako ikasketak burutu ostean praktiketan hasi nintzen garai hartan elkarteak Intxaurrondon kudeatzen zuen eguneko ospitalean, eta jarraian kontratua egin zidaten. Zein ibilbide egin duzu elkartean? Programa guztiak bere osotasunean ezagutzeko aukera izan dut: zentro guztietan egon naiz, baita hainbat zaintzapeko etxebizitzatan ere.…

Prest duzue Agifesen aldizkariaren ale berria!

Buletinaren 45. zenbakian, desgaitasunari buruzko legearen berrikuntzak aurkezten ditugu. Iker Arrizabalaga familien programaren koordinatzailea eta Beatriz Garcia Eibarko zentroko gizarte hezitzailea ere elkarrizketatu ditugu, Agifesen lan egiteak dituen erronkei buruz. Bestalde, Agifesen erabiltzaile den Marisol Blancak idazkerak bere bizitzako unerik…

Depresioa izango da Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zikloko azken saioaren ardatza

Agifesek antolatutako Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Zikloa datorren azaroaren 28an amaituko da ‘El rey del barrio’ filmaren proiekzioarekin, Donostiako Príncipe zinemetan, 19:30ean. Judd Apatowek zuzendutako pelikula honek Pete Davidson komediante eta aktore estatubatuarrarengana hurbildu nahi gaitu. Aita hil zenetik…

Agifesen Zinema eta Buru Osasuna Zineforumak nahasmendu bipolarra azpimarratuko du ‘Un amor intranquilo’ filmarekin

Azaroaren 21ean, 19:30ean Donostiako Príncipe zinemetan, ‘Un amor intranquilo’ drama familiar belgikarra proiektatuko da.    Pelikularen ondoren solasaldia egongo da, Agifeseko sentsibilizazio batzordearen eskutik, filmaren mezuan sakondu eta zalantzak argitzeko.   Zineforum zikloko azken saioa azaroaren 28an izango da.  Azaroaren…

Agifesen Zinema eta Buru Osasuna Zineforumak sexu-abusuak eta horien ondorioak aztertuko ditu ‘No tengas miedo’ filmarekin

Azaroaren 14an, 19:30ean Donostiako Príncipe zinemetan, Montxo Armendáriz zinemagileak zuzendutako ‘No tengas miedo’ drama psikologikoa proiektatuko da.   Pelikularen ondoren solasaldia egongo da, Agifeseko sentsibilizazio batzordearen eskutik, filmaren mezuan sakondu eta zalantzak argitzeko.   Hirugarren eta laugarren zineforum saioak azaroaren…

Minbizi-prozesuetan buru osasuna zaintzeko jarraibideak eskainiko ditu Agifesek Bergaran

Hitzaldia: Buru osasuna zaintzea minbizi-prozesuetan Data: Azaroak 16, asteazkena Lekua: Bergara. Irizar Jauregia Ordua: 18:30 Hizlaria: Itsasne Gallastegi, Agifeseko psikologoa Itsasne Gallastegik, buruko osasun arazoa duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteko psikologoak, minbiziak pertsona baten bizitzan eta familian izan dezakeen…

Buru nahasmendua duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko gakoak eskainiko ditu Agifesek Elgoibarren

Buru osasun arazoa duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteko gizarte-langile Veronica Pazosek buru nahasmendua duten pertsonen ongizatea hobetzeko jarraibideak eskainiko ditu Izenburua: Buru osasuna eta bizi kalitatea Data: Azaroak 24, osteguna Lekua: Elgoibarreko kultur etxea Ordua: 18:00 Hizlaria: Veronica Pazos,…

Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zineforumaren edizio berria hartuko du Donostiak

Saioak doan izango dira, eta azaroaren 7an, 14an, 21ean eta 28an egingo dira,  Príncipe zinemetan, 19:30ean.   ‘Buru osasunaren zaindariak’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako ekimen honen helburua da buruko osasun arazoen ezagutza zabaltzea, baita buru nahasmendua duten pertsonen gizarteratzea sustatzea ere.…

Agifesek familien laguntza-beharrak aztertuko ditu Donostian egingo den buru osasunari eskainitako jardunaldian

Jardunaldiaren izenburua: ‘Familia eta buru osasuna. Zer egin dezakegu?’ Data: Urriak 24, astelehena Lekua: Donostiako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan Ordua: 18:00h Hizlariak: Xabier Lertxundi, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko psikiatra Verónica Pazos, Agifeseko gizarte-langilea. Teresa Pérez Rubio, Agifeseko Zuzendaritza Batzordeko kidea…

Agifeseko erabiltzaileek Instagrameko kontua estreinatu dute

Hemendik aurrera, Agifesen programetan (CRPS, Zeuk Aukeratu, Aisialdia eta Denbora Librea) parte hartzen duten pertsonei buruzko informazio guztia jarraitu ahal izango dugu. @somos_agifes_gara profilaren bidez, egunez egun egiten dituzten jarduerak erakutsiko dituzte: tailerrak, erakusketak edo txangoak, besteak beste. Jarraitu kontua…

Phone
Email
Phone
Email