Berriak eta agenda
Buru Osasuna Euskadik osasun mentalari buruzko eztabaida publikotik erantzun zehatzetara igarotzea aldarrikatu du
Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, euskal federazioak arretarako baliabide gehiago jartzea, itxaron-zerrendak murriztea eta osasun-, gizarte- eta hezkuntza-arloen arteko koordinazioa hobetzea aldarrikatu du, gazteek beren bizi-proiektuak aukera-berdintasunean garatu ahal izan ditzaten.
Gehiago irakurri
Agifesek buruko osasun arazoa duten pertsonak babesteko neurri juridikoei buruzko hitzaldia emango du Zarautzen
Esther Ezponda abokatu eta Agifeseko zuzendaritza-batzordeko kideak 8/2021 (ekainak 2) legea azalduko du. Arau horren bidez, legeria zibila eta prozesala erreformatzen da, desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa gauzatzen laguntzeko.
Agifesek agorafobia landuko du Donostian, zineforum saio batean
Gipuzkoako elkarteak ‘Barruko dardara’ film laburraren proiekzioa eta horren inguruko solasaldia antolatu du. Maider Arruti da lanaren zuzendaria, ikus-entzunezko errealizazioko ikaslea eta Agifesen Zeuk Aukeratu programako kidea. Egitasmo horrek osasun mentaleko arazoak dituzten gazteei laguntzea du helburu.
Kursaalak ekarpen solidarioa egin dio Agifes elkarteari
Vicente Areta eta Agustín Eizagirre, Agifeseko presidentea eta presidenteordea hurrenez urrren, Kursaaleko arduradunekin bildu dira, dohaintza jasotzeko eta elkartean egiten dugun lana bertatik bertara azaltzeko.
Agifesek agorafobia landuko du Errenterian, zineforum saio batean
Gipuzkoako elkarteak ‘Barruko dardara’ film laburraren proiekzioa eta horren inguruko solasaldia antolatu du. Maider Arruti da lanaren zuzendaria, ikus-entzunezko errealizazioko ikaslea eta Agifesen Zeuk Aukeratu programako kidea. Egitasmo horrek osasun mentaleko arazoak dituzten gazteei laguntzea du helburu.
Agifesek mahai-ingurua antolatu du Donostian, komunikabideek buru osasuna nola jorratzen duten aztertzeko
Komunikabideek osasun mentalari ematen dioten tratamendua aztertzeko mahai-ingurua egingo du Agifesek urtarrilaren 27an Donostian. Kazetaritza eta Buru Osasuna Sarien harira antolatutako topaketan 2024an saritutako kazetariak eta Agifeseko profesionalak bilduko dira.
Biba Zuek!, Baipasa eta Noticias de Gipuzkoa, Agifesen 2024ko Kazetaritza eta Buru Osasuna Sarien irabazle
Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak eta haien senideak batzen dituen Gipuzkoako elkarteak Biba Zuek! (ETB1), Baipasa (Euskadi Irratia) eta Harri Fernández (Noticias de Gipuzkoa) saritu ditu.
Agifesek ‘Zinema eta Buru Osasuna’ zineforum zikloaren saio berria eskainiko du Irunen
Agifesek Zinema eta Buru Osasuna zineforum saioa eskainiko du datorren abenduaren 10ean, 19:00etan, Amaia kultur zentroan. Filma ‘Inocencia interrumpida’ izango da
Agifesek hitzaldia emango du Hondarribian nerabeekin eta gazteekin komunikazioa sustatzeko, buru osasuneko arazoak prebenitze aldera
Agifesek hitzaldia eskainiko du azaroaren 25ean Hondarribian, nerabeekin eta gazteekin komunikazioa sustatzeko, buru osasuneko arazoak prebenitze aldera.
Agifesek ‘Zinema eta Buru Osasuna’ zineforum zikloaren saio berria eskainiko du Donostian
Agifesek Zinema eta Buru Osasuna zineforum saioa eskainiko du datorren azaroaren 11n, 19:00etan, Principe Zinemetan.
Agifesek eta Avatik nortasunaren nahasmenduaren tratamenduan egindako aurrerapenak aztertuko dituzte Donostian
Agifesek antolatutako jardunaldian parte hartuko duten adituek nahasmendu horien tratamenduaren hiru zutabeak azpimarratuko dituzte, bereziki mugako nahasmenduari dagokionean: psikoterapia, ingurune soziofamiliarra eta integrazio psikosoziala. Hiru eremu horiei erantzutea funtsezkoa da kasu horiei heltzeko orduan.
Azken ikasturteko sentsibilizazio ekintzen balantze positiboa
Iazko irailaz geroztik, hainbat sentsibilizazio-ekintza egin ditugu osasun mentala eta buru nahasmenduak gizartean ikusarazi eta informazioa zabaltzeko.
Behobia-San Sebastian lasterketa, buru osasunaren alde
Aurten, Rural Kutxak eta Behobia-San Sebastian lasterketak indarrak batu dituzte osasun mentala ikusarazteko helburuarekin.
Agifesek eta Bideginek suizidioari buruzko hitzaldia emango dute, prebenitzen laguntzeko helburuarekin
Hitzaldiak suizidioaren inguruko mitoak apurtzeko balioko du, baita jarraibideak emateko ere sufrimendu psikikoa jasaten ari diren eta beren buruaz beste egiteari buruz pentsa dezaketen pertsonak inguruan dituztenei.
Topagune berria Irunen
Irun inguruan bizi bazara, asteartero zure zain egongo gara Palmera Monteron, 4. aretoan, 17:00etatik 18:00etara.
Agifesek ‘Zinema eta Buru Osasuna’ zineforum zikloaren saio bat eskainiko di Zumarragan
Ekitaldia maiatzaren 15ean izango da, Zelai Ariztin, 18:00etan. Proiekzioaren ondoren, filmaren mezuan sakontzeko solasaldia zuzenduko dute Agifeseko bi kidek.
Buru osasuneko arazoa duten pertsonentzako segurtasun juridikoko neurriak aztertuko ditu Agifesek Eibarren
Esther Ezponda, Agifeseko zuzendaritza-batzordeko kide eta abokatuak emango du hitzaldia, maiatzaren 8an, Eibarko Portalea Kultur Etxean, 18:00etan.
Gizarte esku-hartzearen hitzarmen berria sinatu dugu
Agifes, Hedatzen patronalaren presidente gisa, sindikatuekin zein administrazioekin negoziatzeaz arduratu da.
Buru osasuneko arazoek familiengan duten eragina aztertuko du Agifesek Irunen
Gipuzkoako elkarteko psikologo Iker Arrizabalagak orientabidea eskainiko die bertaratutakoei krisi egoerak kudeatzeko eta familiaren gainkarga arintzeko.
Agifesek ‘Zinema eta Buru Osasuna’ zineforum zikloaren saio bat eskainiko du Arrasaten
Ekitaldia apirilaren 16an izango da, Kulturaten, 18:00etan. Proiekzioaren ondoren, filmaren mezuan sakontzeko solasaldia zuzenduko dute agifeseko bi kidek.
Buru Osasuna Euskadik emakumeek jasaten dituzten diskriminazioak salatu ditu, eta buru nahasmendua dutenek bereziki pairatzen duten kaltea azpimarratu du
Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Buru Osasuna Euskadik, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eta senitartekoen euskal elkarteak biltzen dituen federazioak, buruko nahasmendua duten emakumeek aurrez aurre topatzen dituzten hesiak eraistearren lan egiteko beharra nabarmendu du.
Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Sarmientok osasun mentalaz hitz egin eta beren esperientzia pertsonala partekatuko dute
Agifesek topaketa bat burutuko du martxoaren 12an, 18:00etan, Reale Arenako auditorioan. Bertan, bi protagonistez aparte, Nekane Azuabarrena psikologoak parte hartuko du, eta Cristina Tapia kazetariak moderatzaile lanak egingo ditu.
Nerabeen eta gazteen buru osasuna zaintzeko Zeuk Aukeratu programa Donostian hedatuko da Udalaren eskutik
Agifesek Zeuk Aukeratu prebentzio-programa zabaltzen jarraituko du Donostiako Udalaren eskutik, gipuzkoar hiriburuko nerabeen eta gazteen buru osasuna zaintzeko.
2024ko Kazetaritza eta Buru Osasuna Sariak
Agifesek 2024ko ‘Kazetaritza eta Buru Osasuna’ Sariak antolatu ditu, Gipuzkoan hedapena duten komunikabideen lana saritzeko. Aurreko edizioetan bezala, egitasmo honen xedea buru osasunaren inguruan kazetaritza-lanak sustatzea eta saritzea da.
Agifesek ‘Zinema eta Buru Osasuna’ zineforum zikloaren saio bat eskainiko du Andoainen
Agifesek Zinema eta Buru Osasuna zineforum saioa eskainiko du datorren otsailaren 27an, 18:30ean, Andoaingo Bastero kulturgunean.
Agifesek 2023ko Kazetaritza eta Buru Osasuna Sariak eman ditu
Agifesek 2023ko ‘Kazetaritza eta Buru Osasuna Sariak’ banatu ditu. Ekimen honen helburua komunikazio arloko profesionalen lana aintzat hartzea da; hau da, buru osasuneko arazoei eta buru nahasmendua duten pertsonei buruzko informazioa arduraz landu, arreta sentsibilizazio sozialean jarri eta estigma ezabatzen laguntzen duten kazetarien lana nabarmentzea.
Suizidio errekor berria Espainian
Espainiako Suizidioaren Behatokiaren azken txostenak, 2022ko datuak biltzen dituenak, agerian utzi du buru osasunaren aldeko inbertsioak inoiz baino garrantzia gehiago dutela.
Senideentzako prestakuntza-tailerra eskainiko ditu Agifesek laster
Otsailaren 21ean, martxoaren 6an eta 20an izango da, Iker Arrizabalaga psikologoaren eskutik.
Gabonetako festa Bentaberriko zentroan
???? Gabonetako festa ospatu genuen atzo Bentaberriko zentroan. Jolasak, musika, sari-banaketa eta pintxoak izan genituen!
Buru osasuneko arazoak dituzten pertsonekin bizi diren Bidasoaldeko familien beharrak aztertuko ditu Agifesek
Buru Osasuna Euskadik aurkeztu berri duen azterlanaren ondorio nagusiak azalduko ditugu, osasun mentaleko arazoa duten pertsona zaintzearen ardurak familiengan duen eraginaren inguruan. Gainera, Bidasoaldeko familien beharrak aztertuko ditugu.
Buru Osasuna Euskadik indarkeria matxistak emakumeen osasun mentalean duten eraginaz ohartarazi du, eta, bereziki, buru nahasmendua duten andarzkoengan jarri du arreta
Osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeen % 26k sexu-bortxakeria pairatu dute haurtzaroan; andrazko guztien batez bestekoari dagokionez, % 3,5ean dago zifra.
