Negoziazioan urtebete baino gehiago eman ondoren, martxoaren 13an Gipuzkoako Gizarte Esku-hartzearen IV. Hitzarmena sinatu genuen, sektoreko langileen baldintzak hobetzeko. Agifes, Hedatzen patronalaren presidente gisa, sindikatuekin zein administrazioekin negoziatzeaz arduratu da.

Hedatzen Gipuzkoako ekimen eta esku-hartze sozialeko erakundeen elkartearen lehendakaritza du Agifesek 2021etik eta 2024ra arte. Elkarteak 19 erakunde biltzen ditu, eta gizarteratzearen eremuan espazio propio bat eraikitzea sustatzen du, gizarte-ekintzaren sektorearen barne. Gainera, sektorea garatzearen, duintzearen eta aitortzearen alde lan egiten du.