Berriak eta agenda

Eskubaloi inklusiboaren Taupada Ligan jokatuko du Bera Bera-Agifes taldeak

Emaitzen eta sailkapenen gainetik, proiektuak beste partida bat ere jokatu nahi du: desgaitasuna duten pertsonek kirolean eta komunitatean parte hartzeko aukerak zabaltzearena.

Agifesek 40 urte bete ditu etorkizunera begira, eta Gipuzkoako buru osasunaren arloko baliabideen lehen gida eta Etorkide programa aurkeztu ditu

Erakundeetako ordezkariek, profesionalek, senideek eta esperientzia propioa duten pertsonek erabakiak aurretiaz hartzeko eta laguntza-sare koordinatuagoak eraikitzeko beharra aztertu dute, pertsona bakoitzak bere behar eta lehentasunen araberako bizi-proiektua garatu ahal izan dezan.

Agifesek, bere 40. urteurrenean, buru osasunaren arloko baliabideak biltzen dituen Gipuzkoako lehen gida eta Etorkide programa aurkeztuko ditu

Topaketak Agifesen 40. urteurrena ospatzeko ere balioko du, eta erakundeetako ordezkariak, profesionalak, sektoreko eragileak, senideak eta esperientzia propioa duten pertsonak bilduko ditu, autonomiari, norbere erabakiak hartzeari eta bizitzan zehar behar diren laguntzei buruz hitz egiteko.

Agifesek suizidioa sufrimenduaren begiradatik ulertzeko hitzaldia eskainiko du Zumarragan

Iratxe Etxenike psikologoak suizidioaren inguruko ikuspegia aldatzea proposatuko du, fenomenoa buru osasuneko diagnostikoetara mugatu gabe, sufrimendua identifikatzeko eta horren aurrean nola jokatu hausnartzeko.

Agifesek elkar laguntzari eta buru osasunaren errekuperazioari buruzko hitzaldia eskainiko du Usurbilen

Berdinen arteko laguntzak buru osasunaren errekuperazio-prozesuetan duen balioa azaltzea izango da herritarrei zuzenduriko saio honen helburua.

Emakumezkoen Eskubaloiaren 2026ko Erreginaren Kopa, Agifesen alde

Aurtengo euro solidarioa (saldutako abonu bakoitzeko euro bat) Agifesentzat izan da, eta lortutako 4.872 euroek eragin zuzena izango dute gure elkarteak Gipuzkoan egiten duen lanean. Asteburuaren oso balorazio positiboa egiten dugu giro bikainagatik, gure postura gerturatu diren pertsona guztiengatik eta Bera Berako nesken garaipenagatik. Zorionak, txapeldunak!!!!

Zeuk Aukeratu: hezkuntzatik gazteen buru osasuna zaintzen

Helburua gazteei tresnak ematea da, beren emozioak ulertu, kudeatu eta laguntza eskatzeko gai izan daitezen. Irakasle eta gurasoek ere parte hartzen dute, prebentzioa guztion ardura baita.

Erreginaren Eskubaloi Kopak Agifesi emango dio euro solidarioarekin bildutako dirua

Aurtengo edizioko ekimen nabarmenen artean, antolatzaileek iragarri dute euro solidarioa —salduko den abonu bakoitzeko euro bat— Agifesi emango diola.

Ikastetxeetan buruko osasun arazoak prebenitzeko programa jarriko dute martxan Irunen

Agifesekin batera antolatu dute ekimena eta 800 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute

Buru osasunari arreta emateko espazio komunitarioa sortuko dugu Arrasaten

Buruzaintza Elkargunea diagnostikoa duten pertsonei eta haien familiei arreta zuzena emateko espazio irekia izango da. Horren helburua pertsonak lagunduta sentitzea da, bai Agifeseko profesionalen aldetik, bai komunitateko beste eragileen eskutik.

Kazetaritza eta Buru Osasuna Sariak 2026

Lehiaketa honen xedea buru osasunaren inguruko kazetaritza- eta dibulgazio-lanak sustatzea eta saritzea da.

elkar laguntzako taldea Agifes

Azkoitian buruko osasun arazoak dituzten pertsonentzako elkar laguntzako taldea sortzeko ekimena aurkeztuko dute

Hitzaldia martxoaren 24an izango da, 19:00etan Azkoitiko Elkargunean (Oteiza aretoa).

Agifesek mahai-ingurua antolatu du Donostian, komunikabideek buru osasuna nola jorratzen duten aztertzeko

Parte-hartzaileek buru osasunaren inguruko narratibaz hausnartuko dute, zehaztasun informatiboa eta estigmari aurre egiteko konpromisoa oinarritzat hartuz.

Premios Periodismo y Salud Mental 2025

Teknopolis (ETB 1), Cadena SER Euskadi eta El Diario Vasco komunikabideek jaso dituzte Agifesen 2025eko Kazetaritza eta Buru Osasuna Sariak

Agifesen sariek aintzat hartzen dute komunikazio arloko profesionalen zeregina; hau da, buruko osasun arazoei eta buru nahasmendua duten pertsonei buruzko informazioa arduraz landu, arreta sentsibilizazio sozialean jarri eta estigma ezabatzen laguntzen duten komunikatzaileen lana.

Indarkeria matxista digitalak emakumeen osasun mentalean duen eraginaz ohartarazi du Buru Osasuna Euskadik

Nazioarteko hainbat azterlanek emandako datua ikaragarria da: Internet erabiltzen duten emakumeen % 73k baino gehiagok indarkeria digitalen bat jasan du, hala nola sare sozialetako jazarpena edo irudi intimoak baimenik gabe zabaltzea.

‘Zinema eta Buru Osasuna’ Irunen, Agifesen eskutik: ‘Una mente maravillosa’ eta eskizofrenia

Filmaren proiekzioa abenduaren 11an izango da, Amaia kultur zentroan, 18:00etan. Proiekzioaren ondoren, filmaren mezuan sakontzeko solasaldia zuzenduko dute Agifeseko kideek.

Buru Osasuna Euskadik osasun mentaleko pertsonen zahartze goiztiarraz ohartarazi du, eta baliabide eta politika publiko egokituak eskatu ditu

Euskadiko federazioak azterlan berri bat aurkeztu du eta kolektibo horren osasunerako eta ongizaterako arriskuez mintzatu da; izan ere, zahartzaroan hainbat egoerari aurre egin behar die: narriadura fisiko eta kognitibo goiztiarrari, bakardadeari, prekarietate ekonomikoari eta laguntza faltari.

Agifesek buru osasuna sustatzeko eta arazoak prebenitzeko saioak eskainiko ditu Donostian eta Errenterian

Agifesek gazteei eta nerabeei zuzendutako Zeuk Aukeratu programa zabaltzen jarraitzen du.

Mikel Merinok elkar laguntzako agentearen onurak azaldu ditu Osasun Mentaleko Hiru Sareen I. Jardunaldian

Buru Osasuna Euskadi federazioaren barne gauden elkarteok Osakidetzak antolatutako Osasun Mentaleko Hiru Sareen I. Jardunaldian parte hartu genuen, urriaren 9an, Deustuko Unibertsitatean.

Buru Osasuna Euskadik politika publikoak eskatu ditu, osasun mentaleko arazoak dituzten nerabe, gazte eta adinekoen laguntza eta zaintza bermatzeko

Euskadiko federazioak prebentzioko eta arreta goiztiarreko neurriak eta osasun mentaleko arazoak dituzten adinekoentzako laguntza espezifikoak aldarrikatu ditu.

Mikel Sarmientok gizarte gizatiarragoa eta osasun mentalarekiko sentikorragoa aldarrikatu du Diputatuen Kongresuan

“Umore gehiago, maitasun gehiago eta, batez ere, askoz ulermen, enpatia eta sentsibilitate gehiago”. Mikel Sarmientok Diputatuen Kongresuan hitz egin zuen, Espainiko Osasun Mentalaren konfederazioaren eskutik.

Agifesek ‘Zinema eta Buru Osasuna’ zineforum-saioa eskainiko du Donostian, nahasmendu obsesibo-konpultsiboari eta antsietateari buruz

‘A real pain’ filmaren proiekzioa azaroaren 10ean izango da, Príncipe zinemetan, 19:00etatik aurrera. Ondoren, filmaren mezuan sakontzeko solasaldia zuzenduko dute Agifeseko kideek.

Agifesek buru osasunari eta zahartzeari buruzko jardunaldia egingo du Donostian

Jardunaldiak helburu izango du osasun mentaleko arazo larriek zahartze goiztiarrean duten eraginaz hausnartzea eta arreta-zerbitzuak errealitate horretara nola egokitu daitezkeen aztertzea.

Suizidioa prebenitzeko eta familiei babesa emateko hitzaldia eskainiko du Agifesek Hondarribian

Iratxe Etxenike psikologoak sufritzen ari diren pertsonengana gerturatu eta laguntzeko jarraibideak eskainiko ditu, baita prebentziorako gakoak eman ere.

Zuhaitz Gurrutxagak eta Agifesek nahasmendu obsesibo-konpultsiboa jorratu eta buru osasuna hobetzeko gakoak partekatuko dituzte

Gipuzkoako elkarteak doako hitzaldia antolatu du ekainaren 3rako Donostian, Realeko jokalari ohi eta umoristaren esperientzia bertatik bertara ezagutarazteko.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Egunaren ospakizunean izan ginen

areen Sareak antolatutako ekitaldian Lehendakariak, Eusko Jaurlaritzako, Legebiltzarreko, aldundietako eta udaletako ordezkariek eta Euskadi osoko gizarte-erakundeek parte hartu zuten, besteak beste Buru Osasuna Euskadi federazioko lau elkarteak (Avifes, Asafes, Asasam eta Agifes).

Agifesek ‘Zinema eta Buru Osasuna’ zineforum zikloaren saio bat eskainiko du Eibarren, nahasmendu obsesibo-konpultsiboari eta antsietateari buruz

Hurrengo ekitaldia maiatzaren 19an izango da, Coliseo antzokian, 18:00etan. Proiekzioaren ondoren, filmaren mezuan sakontzeko solasaldia zuzenduko dute Agifeseko kideek.

Sentsibilizazioa eta formakuntza

Agifesen urtean zehar hainbat ekintza antolatzen ditugu gure gizartea buru osasun arazoen inguruko gaietan formatu eta sentsibilizatzeko

Agifesek ‘Zinema eta Buru Osasuna’ zineforum zikloaren saio bat eskainiko du Ordizian, nahasmendu obsesibo-konpultsiboari eta antsietateari buruz

Hurrengo ekitaldia maiatzaren 14an izango da, Herri Antzokian, 18:00etan. Proiekzioaren ondoren, filmaren mezuan sakontzeko solasaldia zuzenduko dute Agifeseko kideek.

2025eko Kazetaritza eta Buru Osasuna Sariak

Agifesek deialdi berria antolatu du, buruko nahasmendua duten pertsonen kolektiboari buruzko informazioa ematen duten profesionalen lana saritzeko.

Phone
Email
Phone
Email