Berriak eta agenda
Buru Osasuna Euskadik osasun mentalari buruzko eztabaida publikotik erantzun zehatzetara igarotzea aldarrikatu du
Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, euskal federazioak arretarako baliabide gehiago jartzea, itxaron-zerrendak murriztea eta osasun-, gizarte- eta hezkuntza-arloen arteko koordinazioa hobetzea aldarrikatu du, gazteek beren bizi-proiektuak aukera-berdintasunean garatu ahal izan ditzaten.
Gehiago irakurri
Crowfunding kanpaina buru-osasunari bultzada emateko.
Markel Alberdi igerilari ohiak crowfunding kanpaina jarri du abian buru-osasunari bultzada emateko. Bertan, zurarekiko grina eta ingeniaritza-ikasketak nahasten ditu ‘The Line’ eraikitzeko. Horma-irudi hau igerilari profesional gisa bizi izan zuen esperientzian eta ikaskuntzan oinarritzen da. “Igerileku hondoko marra zuzenari jarraituz,…
Agifesek eta Bideginek suizidioari buruzko hitzaldia emango dute, taburik gabe prebenitzeko, esku hartzeko eta laguntzeko
Iosu Lasaren marrazkiak ikusgai, Tolosako 3 Tabernan
Agifeseko kide Iosu Lasak bere marrazkiak ikusgai jarri ditu Tolosako 3 Tabernan, irailaren 19ra arte. 20 urte zituenetik, bere pasio handiari heldu dio: paper zuri bati aurre egin eta irudimena askatu marrazki ikusgarriak sortzeko. Urte hauetan guztietan, Iosuk oso estilo…
Enplegu Zentro Berezi bilakatu da Karabeleko
Albiste bikaina! Enplegu Zentro Bereziaren kalifikazioa lortu berri du Karabelekok, eta horri esker, eragin soziala biderkatu eta buru nahasmendua duten pertsonen kolektiboari egindako ekarpena areagotuko du. Enplegu Zentro Berezia izateko langileen %70k desgaitasun-aitorpena izan behar du. Gainera, psikologo batek…
Prest duzue Agifesen aldizkariaren ale berria!
‘Ibiltzen’ aldizkariaren 41. zenbakian ‘Buru osasunaren zaindariak’ kanpaina berria aurkezten dizuegu, familien lana azpimarratzeko helburuarekin. Gainera, hurrengo hilabeteetan egingo ditugun ekintzak erakutsiko dizkizuegu, baita familiako kide bakoitzari laguntzeko eta bizikidetza hobetzeko eskaintzen ditugun zerbitzuak ere. Tutoretzapeko etxebizitzetan egiten ari garen…
Eibarko zentroko lagunak, birziklapenaren alde
Eibarko zentroko lagun talde batek Debabarrenako Mankomunitateak abiarazitako ‘Horian zer?’ kanpainan parte hartu dute aurten. Edukiontzi horira bota behar diren eta ez diren hondakinei buruz informatzeko helburua zuen ekimenak eta martxoaren amaieran egin zen. Agifeseko zortzi kidek egitasmoarekin bat egin eta laguntza eskaini zuten. Hain zuzen ere, Eibarko hiru gunetan eta hiru egunez jarraian informazioeskuorriak banatzen…
Buru osasun arazoei aurre egiteko garaian familiak duen paper garrantzitsuari buruzko hitzaldia antolatu du Agifesek Azpeitian
Iker Arrizabalaga Gipuzkoako elkarteko psikologoak horrelako arazoak kudeatzeko jarraibideak emango ditu, baita familientzako eskuragarri dauden baliabideak eta programak azaldu ere. Agifeseko bazkide batek parte hartuko du saioan, bere semeari errekuperatze-prozesuan nola lagundu dion azaltzeko. Izenburua: Familia eta buru osasuna. Familiak…
Agifesek buru osasunari buruzko argazki lehiaketa antolatu du
Agifesen hamargarren argazki lehiaketaren helburua da buru osasuneko arazoen inguruko irudimen soziala zabaltzea, kolektiboa estigmatizatzen duten estereotipoetatik ihes eginez. Ekimena ‘Buru osasunaren zaindariak’ sentsibilizazio kanpainaren baitan dago. Egitasmoak senide eta gertukoen papera azpimarratu nahi du. Agifesek, buru osasun arazoa duten pertsonen…
Familia eta buru osasunari buruzko hitzaldia Azpeitian
Izenburua: Familia eta buru osasuna Data: Ekainak 8, asteartea Lekua: Azpeitiako Basazabal jauregian Ordua: 18:00 Hizlaria: Iker Arrizabalaga, Agifeseko psikologoa Hizkuntza: Gaztelania Datorren ekainaren 8an, Azpeitiako Basazabal Jauregian, Iker Arrizabalaga Agifeseko psikologoak familiak buru osasuneko arazoak aurre egiteko prozesuan duen zereginari buruzko hitzaldia emango du. Agifesek antolatutako…
Agifesek ‘Buru osasunaren zaindariak’ kanpaina aurkeztu du, buru osasuneko arazoak dituzten pertsonen senideen papera azpimarratzeko
Agifesek ‘Buru osasunaren zaindariak’ kanpaina abiarazi du, buru osasuneko arazoak dituzten pertsonen senideen papera azpimarratzeko. Ekimen berriaren helburua da familiak eta gertukoek buru osasunaren zainketan duten garrantzia aitortzea; izan ere, “pertsonen ongizate psikikoaren funtsezko euskarri dira, eta are gehiago arazo…
Patologia dualaren inguruko hitzaldia antolatu du Agifesek Bergaran
Izenburua: Patologia duala. Oinarrizko kontzeptuak eta nola aurre egin Data: Maiatzak 26, asteazkena Lekua: Bergarako Irizar Jauregia Ordua: 18:30 Hizlaria: Roser Martínez, Osakidetzako psiquiatra Hizkuntza: Gaztelania *Eserleku mugatuak Datorren maiatzaren 26an, Bergarako Irizar Jauregian, Roser Martinez Osakidetzako psikiatrak patologia dualari…
Elkarrekiko laguntzari eta buru osasunari buruzko hitzaldia eskainiko du Agifesek Hernanin
Izenburua: ‘Elkarrekiko laguntza eta buru osasuna’ Data: Apirilak 20, asteartea Lekua: Hernaniko kultur etxea Ordua: 18:30 Hizlaria: Mikel Merino, Agifeseko elkarrekiko laguntza-programako agentea Hizkuntza: Gaztelania *Eserleku mugatuak Mikel Merinok, buru osasuneko arazoak dituzten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteko elkarrekiko laguntza-programako…
Zeuk Aukeratu: sentsibilizazio eta prebentzio saioak ikastetxeetan
Edurne Pasaban alpinistak, Markel Alberdi igerilariak, Javi Martín aurkezleak eta David Zurutuza, Carlos Martínez eta Xabi Prieto futbolariek Agifesekin bat egin dute ikastetxeetan buru osasunaren inguruan sentsibilizatzeko. Zeuk Aukeratu programaren bitartez zabaltzeko bideoak grabatu ditugu haiekin. Ikasturte honetan, Donostiako Zurriolan…
Buru nahasmendua duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko gakoak eskainiko ditu Agifesek Urretxun
Buru osasun arazoa duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteko gizarte-langile Veronica Pazosek buru nahasmendua duten pertsonen ongizatea hobetzeko jarraibideak eskainiko ditu Izenburua: Buru osasuna eta bizi kalitatea Data: Martxoak 22, astelehena Lekua: Urretxuko kultur etxea Ordua: 18:30 Hizlaria: Veronica…
Pandemiak emakumeen buru osasunean izan duen eraginaz ohartarazi du Fedeafesek, eta ondorioei aurre egiteko baliabide gehiago eskatu ditu
Pandemiak emakumeen buru osasunean izan duen eraginaz ohartarazi du Fedeafesek, buru nahasmendua duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak, eta ondorioei aurre egiteko baliabide gehiago eskatu ditu. Erakundeko presidente Mª Angeles Arbaizagoitiak aditzera eman du azken hilabeteetan “antsietate eta depresio…
EUSKADIKO HIRUGARREN GIZARTE-SEKTOREAREN ALDEKO ADIERAZPENA
Covid-19aren pandemia eragin handia izaten ari da osasunean, gizartean eta ekonomian, bereziki egoera ahulean dauden pertsonengan eta, orobat, haien eskubideak babesten eta defendatzen dituzten erakundeetan ere. Horregatik, pandemiaren eraginaren aurrean, Sareen Sareak Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektoreari laguntzeko manifestua onartu du,…
Baditugu 2020ko Kazetaritza eta Buru Osasuna Sarien irabazleak!
Agifesen sentsibilizazio batzordeak hautatu ditu jada 2020ko Kazetaritza eta Buru Osasuna Sarien irabazleak. Urte osoan, Gipuzkoan buru osasunaren inguruan argitaratu edo igorritako lanak aztertu ditugu. Esker ona adierazi nahi diegu gure kolektiboari arreta eskaini dioten komunikabide, kazetari eta teknikari guztiei,…
Fedeafesek antolatutako ‘Emakumeak eta buru osasuna urruntze sozialaren garaian’ solasaldian parte hartuko dute Espido Freirek, Margarita Sáenzek, María Isabel Garcíak eta Juanma Feitok
Buru osasuneko arazoa duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak (Fedeafes) solasaldia egingo du, abenduaren 17an, pandemiak eta urruntze sozialak emakumeen buru osasunean duen eragina aztertzeko. Aurten bizi dugun egoerak zenbateraino erasan gaituen adierazten duten datuak ez ditugu oraindik, baina…
Nahasmendu obsesibo-konpultsiboari buruzko solasaldia egingo du Agifesek Rosa Lafuente psikologoarekin eta Zuhaitz Gurrutxaga umoristarekin
Agifesek pandemiaren eta gizarte-isolamenduaren ondorioz sor daitezkeen buru osasuneko arazoez ohartarazi du
Urriaren 10ean ospatzen den Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, buru osasun arazoa duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteak bat egin du Fedeafesek abian jarritako kanpainarekin: ‘Ondoan gaituzu. Urruntze sozialak ez zaitzala isolatu’. Egitasmoaren xedea, ondoez psikikoa pairatzen ari diren…
Agifesek pandemiaren eta gizarte-isolamenduaren ondorioz sor daitezkeen buru osasuneko arazoez ohartarazi du
Agifesek pandemiaren eta gizarte isolamenduaren ondorioz sor daitezkeen buru osasuneko arazoez ohartarazi du. Gipuzkoako entitatearen ustez, funtsezkoa da egungo egoeraren ondorio psikologikoei aurre egitea, neurri higieniko-sanitarioek eta sozialek zein ziurgabetasun ekonomikoak eragin nabarmena baitute pertsonengan. Faktore horiek, hain zuzen, antsietate…
‘Zeuk Aukeratu’, haur eta nerabeak buru osasunaren inguruan sentsibilizatzeko programa
Urte hasieran proiektu berria abiarazi zuen Agifes elkarteak. Zeuk Aukeratu programa 10 eta 18 urte arteko haur eta nerabeei zuzendua dago eta buru osasuneko arazoak prebenitzea nahiz gaiaren inguruan sentsibilizatzea du helburu. Adin txikikoen osasun mentala garapen alderdiekin lotu ohi…
Prest duzue Agifesen aldizkariaren ale berria!
‘Ibiltzen’ aldizkariaren 39. zenbakian familientzako banakako eta taldeko laguntza-zerbitzuak eta ‘Hurbilduz’ programa aurkezten dizuegu: sufrimendu egoran daudenengana gerturatu eta laguntza emateko programa berria. Gainera, Agifesen erabiltzaile eta Karabelekoko langilea den Ixiar Iraolarekin finka agroekologikoan duen esperientziaz erea hitz egin dugu. Azkenik, urte…
Pandemia garaian suizidioa prebenitzeko esfortzu handiagoa eskatu die Fedeafesek erakundeei
Bi egunetik behin, pertsona batek bere buruaz beste egiten du Euskadin, eta COVID-19aren ondorioz heriotza-kopuruak gora egingo duenaren beldur da buruko osasun arazoa duten pertsona eta senide elkarteen euskal federazioa. Pandemia garaian suizidioa prebenitzeko esfortzu handiagoa eskatu die Fedeafesek erakundeei.…
Argazki lehiaketara aurkezteko azken egunak
Agifesen IX. Argazki Lehiaketara aurkezteko epea uztailaren 19an amaituko da. Aurtengo edizioan ere, depresioa da ardatz, eta parte-hartzaileak nahasmendu psikiko honen inguruko ikuspegi anitzak aurkeztera gonbidatuta daude. Izan ere, tristurarekin edota gogo faltarekin lotu ohi da depresioa askotan, baina errealitatea…
Alberto Contador fundazioak 18 bizikleta oparitu dizkio Agifesi
Agifesek 18 bizikleta jaso zituen urte hasieran Alberto Contador fundazioaren eskutik, ‘Bicis para la Vida by ŠKODA’ proiektuari esker. Material horren dohaintzarekin, txirrindularitzarekin loturiko jarduerak gauzatu ahal izango dituzte Agifeseko errahabilitazio zentroetako kideek. “Bidegorri sarea aprobetxatzea da gure helburua, hirian…
Nola egokitu dira errehabilitazio psikosozialeko zerbitzuak COVID-19 pandemiak sortutako egoera berrira
Errehabilitazio Psikosozialeko Elkarteen Espainiako Federazioak (FEARP) txosten bat argitaratu du bere zentroek COVID-19ren osasun-krisiari aurre egiteko zein neurri hartu dituzten azaldu eta etorkizunean deseskalatze-faseetara egokitzeko zer funtzionamendu-aldaketa ezarriko diren erakusteko. Txostenaren arabera, oro har, zerbitzuen arteko koordinazioa arina izan da,…
#125MilaEsker: Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatzeko kanpaina digitala
COVID-19ren pandemiaren ondorioz, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatzeko urteroko ekitaldia antolatu ezin denez, Sareen Sareak #125MilaEsker kanpaina digitala jarri du martxan. Ekimenaren helburu nagusia sektorea osatzen duten pertsona guztien lana ikusaraztea, nabarmentzea eta eskertzea izango da, sare sozialen bidez.…
COVID-19 dela-eta abiarazi dituzten gizarte-arloko laguntzei buruzko informazio webgune berria
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak, SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroarekin lankidetzan, webgune berria sortu du gizarte-esparruko hainbat prestazio ekonomiko eskuratzea errazteko, koronabirusaren pandemiak eragiten dituen ondorio negatiboak arintze aldera. Eskuragarri dauden laguntzak hainbat irizpideren arabera bilatzeko, eta horietako bakoitzaren ezaugarriei…
