Berriak eta agenda
Buru Osasuna Euskadik osasun mentalari buruzko eztabaida publikotik erantzun zehatzetara igarotzea aldarrikatu du
Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, euskal federazioak arretarako baliabide gehiago jartzea, itxaron-zerrendak murriztea eta osasun-, gizarte- eta hezkuntza-arloen arteko koordinazioa hobetzea aldarrikatu du, gazteek beren bizi-proiektuak aukera-berdintasunean garatu ahal izan ditzaten.
Gehiago irakurri
Eibarko Udalak eta Gurutze Gorriak indarrak batu dituzte behar bereziak dituzten pertsonak paseatzera atera daitezen laguntzeko
Bizitzen ari garen osasun-alarma dela eta hartu behar ditugun prebentzio-neurriak bereziki zailak dira behar bereziak dituzten pertsonentzat eta haien senideentzat. Egoera horren ondorioz, Eibarko Udalak ekimen bat bultzatu du pertsona horiei paseatzera ateratzeko aukera eskaintzeko Eibar-Ermuako Gurutze Gorriko boluntarioekin batera.…
Ariketa egitea eta elikadura zaintzea, konfinamenduari aurre egiteko gako nagusiak
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gida bat argitaratu du etxean konfinamendua eramateko gomendioekin. Ariketa fisikoa egitea edo elikadura-ohitura osasuntsuak mantentzea dira proposatzen dizkiguten aholkuetako batzuk. Gainera, horrelako autozainketak oso lagungarriak izango zaizkigu gure buru osasuna behar bezala mantentzeko. Koarentenan zehar fisikoki…
Aisialdi programako partaideek ‘Bizitza Naturala’ argazki-erakusketa aurkeztu dute
Joan den abuztutik, Aisialdi programak artearen eta argazkilaritzaren inguruko jarduera berri bat dauka. Horrek, gure erabiltzaileen sormena sustatzen du eta, horregatik, kideen artean argazki lehiaketa bat sortzea erabaki dugu. Lanari ekin genion eta lehenengo irudiak zein gai nagusiren inguruan egingo…
‘Hurbilduz’ programa aurkeztu du Agifesek, depresioa eta bestelako buru osasun arazoak dituzten pertsonak identifikatu eta artatzeko xede duen egitasmoa
Agifesek, buru osasun arazoa duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteak, ‘Hurbilduz’ programa aurkeztu zuen atzo, depresio-sintomak edo bestelako arazo psikikoak dituzten pertsonak artatzeko helburua duen egitasmoa. Koldo Mitxelenan burututako ekitaldian Agifeseko gerente Ruth Encinasek, Maider Gorostidi psikologoak eta Verónica Pazos…
Gizarteratzea sustatzen duten sukaldaritza-tailerrak
Agifesek Eibarren duen egoitza eta Azitain, Eibarko Lanbide Heziketako Udal Institutuak, elkarlanean ari dira sukaldaritza-tailerrak egiten, gure erabiltzaileen gizarteratzea sustatzeko eta gure lana ezagutarazteko. Urtarrilean hasi zen ekimena eta Aste Santura arte gauzatuko da. Hala, astero, gure erabiltzaileak Eibarko LHIra…
‘Hurbilduz’ programa aurkeztuko du Agifesek, depresioa eta osasun mentaleko bestelako arazoak dituzten pertsonak identifikatu eta artatzeko
‘Zinema eta Buru Osasuna’ zikloa: erabateko arrakasta, beste behin ere
Poz handia ematen digu urtez urte ikusteak zer nolako harrera bikaina duen ‘Zinema eta Buru Osasuna’ zineforum zikloak Donostian. Principe zineko aretoa bete dugu 2019ko azaroan burututako lau saioetan, eta eztabaida aberasgarriez gozatu dugu Karmen Klemente eta Pilar Herce psikologoen…
Ikasle eta erabiltzaileak, Karabelekon elkarlanean estigmari aurre egiteko
Ekimen eder batean parte hartu genuen iragan abenduan Karabelekon, Hernaniko Inmakulada Ikastetxearekin batera. Eskola horretako dozenaka ikasle gerturatu ziren etxaldera, bertan egiten dugun lana hurbilagotik ezagutzera eta buru osasun arazoa duten pertsonekin elkarlanean jardutera. Ikasleen eta Karabelekoko kideen arteko lau…
Prest duzue Agifesen aldizkariaren ale berria!
‘Ibiltzen’ aldizkariaren 37. zenbakian ‘Hurbildu’ aurkezten dizuegu: sufrimendu egoran daudenengana gerturatu eta laguntza emateko programa berria. Halaber, elkarteak depresioa edo buru osasuneko beste arazoak dituzten pertsonei laguntzeko burutuko dituen ekintzak ere azalduko dizkizuegu. Ildo beretik, buru-nahasmendua duten emakumeek jasaten duten…
Donostiako markesinak eta autobusetako pantailak hartu ditu depresioari buruzko kanpaniak
‘Zure harremanik zailena’ sentsibilizazio kanpaina kalera irten da berriro, sufrimendu psikikoa duten pertsonengana gerturatu asmoz. Gabonetan hasi eta urtarrilera bitartean gauzatu den ekintzak arrakasta handia izan du; izan ere, jende mordoak deitu du elkarteko egoitzara informazio edo laguntza eske. Donostiako…
Gabonetan depresioaren aurpegiak islatuko dira Donostian, Agifesek sustatutako kanpaina baten harira
Agifesen ‘Zure harremanik zailena’ kanpaina kalera aterako da berriro ere, depresioaren inguruan sentsibilizatu eta sufrimendu psikikoa jasaten ari diren pertsonak laguntza bilatzera bultzatzeko helburuarekin. Buru osasun arazoa duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteak hainbat ekintza jarri zituen martxan duela urtebete,…
Gabonetako festa, urteroko tradizioa!
Datorren ostiralean, abenduak 20, Gabonetako festa ospatuko dugu, urtero lez, Ibiltzen Bentaberri zentroan, 10:30etik aurrera. Agifeseko langile eta bazkideek bat egingo dute bertan, eta hainbat ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute. Agifeseko bazkide Encarnik emango dio hasiera festari txotxongiloei buruzko hitzaldi…
Buru osasun arazoen inguruko estigma, Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloko azken saioaren ardatz
Azaroaren 25ean, astelehenean, Agifesek antolatutako Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Zikloaren laugarren eta azken saioa egingo da Donostiako Principe zineman, 19:30etik aurrera. Ados Teatroa eta Acronica Producciones konpainiek ekoiztutako ‘Que nadie camine por mi mente con los pies sucios’ obra…
Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloak bakardadearen ondorioak aztertuko ditu ‘Lars y una chica de verdad’ filmaren bitartez
‘Lars y una chica de verdad‘ filma izango da Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zikloaren hirugarren saioaren ardatz, datorren azaroaren 18an, Donostiako Principe Zineman, 19:30ean. Gizon bakarti batek panpina batekin duen maitasun istorioa kontatzen du pelikulak. ‘Zure harremanik zailena‘ sentsibilizazio…
Jasan zuen depresioaren inguruko kontakizun hunkigarria eskaini zuen Edurne Pasabanek
Edurne Pasabanen mintzaldiak eta hainbat profesionalen zein sufrimendu psikikoa gertutik bizi duten pertsonen ekarpenak balio handia eman zieten urriaren 28an eta 30ean gauzatutako ‘Depresioa, suizidioa eta dolua’ jardunaldiei. Tolosako alpinistaren kontakizunak oso hunkituta utzi gintuen; izan ere, apaltasun eta eskuzabaltasun…
Sufrimendu psikikoa eta suizidioa jorratuko dira Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zineforumaren bigarren saioan
‘Las horas’ filma izango da Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zikloaren bigarren saioaren ardatz, datorren azaroaren 11n, Donostiako Principe Zineman, 19:30ean. Euren bizitzari zentzua ematen saiatzen diren garai ezberdinetako hiru emakumeren istorioa kontatzen du pelikulak, eta hirurek Virginia Woolf-en Mrs.…
Agifesek Zinema eta Buru Osasuna zineforum arrakastatsuaren edizio berria eskainiko du Donostian
Saioak doan izango dira, eta hilaren 4an, 11an, 18an eta 25ean egingo dira, Donostiako Principe zineman, 19:30ean ‘Zure harremanik zailena’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako ekimenaren helburua da buruko osasun arazoen, eta bereziki depresioaren, ezagutza zabaltzea Proiekzioen ondoren, filmaren mezuan sakontzeko…
Agifesek depresioarekin lotutako kontakizun lehiaketa jarri du martxan
Agifesen Kontakizun Laburren VIII. Lehiaketak depresioa du ardatz eta nahasmendua pairatzen dutenen sufrimendu psikikoa azaleratzea eta adieraztea du helburu Lehiaketa hau ‘Zure harremanik zailena’ sentsibilizazio kanpainaren baitan dago; egitasmoak depresioari buruz informatzea eta sentsibilizatzea du xede, nazioartean 322 milioi pertsonek…
Agifesek depresioarekin lotutako kontakizun lehiaketa jarri du martxan
Kontakizun Laburren VIII. Lehiaketa abiarazi dugu. Aurtengo edizioan, depresioa izango da aurkeztu beharreko idazlanen gai nagusia, nazioartean 322 milioi pertsonek eta Estatuko biztanleen %6,7k sufritzen duten buru nahasmendua. Ekimen honen helburua da depresioa pairatzen dutenen sufrimendu psikikoa azaleratzea eta adieraztea,…
Agifesek depresioa, suizidioa eta dolua jorratuko ditu Donostian burutuko dituen jardunaldietan
Bi egunean behin Euskadin, 2,5 orduro Estatuan eta 40 segundoro nazioartean pertsona batek bere buruaz beste egiten du. Datu kezkagarri horien aurrean, Agifesek suizidioaren gaiari heldu nahi izan dio depresioaren inguruko jardunaldien bigarren edizioaren. Urriaren 28an eta 30ean Donostiako udaletxean…
Agifesek ‘Que nadie camine por mi mente con los pies sucios’ antzezlanaren proiekzioa eta solasaldia antolatu du Donostian
Agifesek Buru Osasunaren Nazioarteko Eguneko ospakizunekin bat egingo du ‘Que nadie camine por mi mente con los pies sucios’ antzezlanaren proiekzioarekin eta solasaldiarekin. Ekitaldia datorren astelehenean burutuko da, urriaren 14an, Donostiako Koldo Mitxelena kulturuneko areto nagusian, 18:30ean, eta sarrera librea…
Buru Osasunaren Nazioarteko Egunak suizidioaren prebentzioa izango du ardatz
Buru nahasmendua duten pertsonen eskubideak aldarrikatzeko helburua duen Buru Osasunaren Nazioarteko Egunean, urriaren 10ean, suizidioaren prebentzioa eta dolua izango dira ardatz. ‘Bizitzarekin bat egin’ lelopean, errealitate horien inguruan sentsibilizatzeko ekintzak burutuko dira Gipuzkoan, Euskadin eta Estatu osoan, senideak eta buruko…
Aldizkariaren ale berria prest duzue!
Aldizkariaren ale berrian gure elkarteko errehabilitazio psikosozialerako zentroen funtzionamendu berria aurkezten dugu, baita Euskadiko gizarte eta osasun zerbitzuen analisia ere. Horrez gain, Agifeseko buru osasunaren inguruko prestakuntzaren berri ematen dugu eta Astigarragako pisu berriaren inguruko informazioa. Bestalde, urtean zehar egindako…
Aitor Juaristi: “Barruan gordetako sentimenduak azaleratzeko hasi nintzen idazten”
Agifesek Eibarren duen Errehabilitazio Psikosozialerako Zentroko erabiltzailea da Aitor Juaristi, eta ‘Poesía maldita en paredes pintadas’ izenburudun liburua argitaratu berri du. Bertan, bere esperientzia pertsonalean oinarritutako bizipenak kontatzen ditu, batzuk buru-nahasmenduarekin lotutakoak. Noiz hasi zinen idazten? Beasaingo Aita Menni Errehabilitazio…
Real Sociedad Fundazioaren laguntza jaso du Agifeseko futbol talde berriak
Aisialdia eta denbora libreko programaren baitan, pasa den irailean futbol taldea osatu genuen elkarteko bazkideekin. Jesuitinas ikastetxeak bere kirol gunean entrenatzeko aukera eman zigun astelehenetan, 17:30etatik 19:00etara, eta borondatezko entrenatzailea ere badugu, heziketa fisikoko irakaslea. Dozena erdi jokalarirekin hasi baginen…
Agifesek sufrimendu psikikoa eta suizidioa aztertuko ditu Arrasaten burutuko duen zineforumean
Agifesek zineforuma antolatu du sufrimendu psikikoa eta suizidioa aztertzeko. Saioa datorren irailaren 24an burutuko da, 18:00etan Arrasateko kultur etxeko Jokin Zaitegi aretoan, eta Errenteriako Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Zikloan ikusi ahal izan genuen ‘Gente Corriente’ izango da proiektatuko den…
2019ko udalekuak: Kantabria, Mallorca eta Tenerife
Urtero bezala, Agifeseko erabiltzaileek udalekuetako irteerez gozatzeko aukera izan dute 2019an zehar. Gainera, beste elkarte batzuetako kideekin euren esperientziak partekatu ahal izan dituzte Fedeafesen, Estatuko Buru Osasunaren aldeko Federazioaren eta Imsersoren elkarlanari esker. Oraingo honetan, diruz lagundutako bi bidaia antolatu…
Asteburuak lagun artean pasa nahi dituzu?
Pasa den maiatzean eta ekainean Agifeseko Lehen Pertsonan Batzordeak bi txango antolatu zituen: Donostiako hiru hondartzetatik paseoa eta udari ongietorria emateko piknika. Irteeren arrakasta ikusita, taldeak astebururo Donostian elkartzea erabaki du. Asteburuak lagunartean pasa nahi badituzu, anima zaitez! Agifeseko kideak…
Adin txikikoei, gazteei, emakumeei, adinduei eta landa-eremuetako herritarrei eskaintzen zaien osasun mentaleko arreta hobetzeko apustua egin du Fedeafesek
Fedeafesek gaur aurkeztu du, Gasteizen, EAEn buru nahasmendua duten pertsonen kolektiboari zuzendutako baliabide soziosanitarioen eskaintzari buruzko azterlana. Guztira, 3000 familia eta 9000 pertsona baino gehiago ordezkatzen dituen entitatearen presidente María Ángeles Arbaizagoitiak adierazi du ikerketa honek helburu duela administrazioen eta…
Hirukidek antolatu duen 21. Familien Jardunaldi Solidarioan parte hartuko du Agifesek
Agifesek, haurrentzako eskulan tailerrak eskainiko ditu goizeko 11:00etatik 14:00etara bitartean, Aisialdi eta Denbora libreko erabiltzaileen eskutik. Tailerrez gain, egunean zehar gaztelu puzgarriak, ohe elastikoak, ludoteka eta abar egongo dira festan. Aldi berean, Agifeseko sentsibilizazio-batzordeak informazio mahaia jarriko du elkarteak eskaintzen…
