Berriak eta agenda
Azkoitian buruko osasun arazoak dituzten pertsonentzako elkar laguntzako taldea sortzeko ekimena aurkeztuko dute
Hitzaldia martxoaren 24an izango da, 19:00etan Azkoitiko Elkargunean (Oteiza aretoa).
Gehiago irakurri
Buru Osasuna eta Zinema zineforum zikloa Bergaran
Donostian, Eibarren eta Zarautzen eskaini diren Zinema eta Buru Osasuna zineforum ziklo arrakastatsuen ostean, buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteak, Agifesek, ekimen berria antolatu du Bergaran. ‘Berdingabea zara‘ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako egitasmoaren helburua da buruko osasun arazoen…
Buru osasun arazoei aurre egiteko gakoak eskainiko ditu Agifesek Urretxun
Agifeseko psikologo Nerea Zubiaur-ek buru nahasmendua identifikatzeko eta kudeatzeko jarraibideak emango ditu apirilaren 16an, astelehenean, Urretxun. Saioa 18:30ean izango da, herriko kultur etxean. Psikologoak buru osasunak gure ongizatean duen garrantzia izango du hizpide, eta “nahasmenduren bat dagoela islatzen duten seinaleak…
Aldizkariaren ale berria prest duzue!
Irakurketaz goza dezazuela! PDFa deskargatu Aldizkaria online irakurri
‘Buru Osasuna: Enpleagarritasuna Erronka Nagusi’ jardunaldiaren ondorioak
Pasa den urtarrilaren 31an Agifesek antolaturiko jardunaldia burutu zen, instituzioek, enpresek eta elkarteek buru gaixotasuna duten pertsonen laneratzea bultzatzeko irtenbideak aztertzeko. Izan ere, buruko osasun arazoak dituzten pertsonek langabezia tasa handienetarikoa duen kolektiboa osatzen dute: %15k bakarrik du lana. Jardunaldiko ondorio nagusien artean,…
Buru Aske kontakizun laburren lehiaketako 2017ko irabazleak
Hementxe dituzue VI. Buru Aske Kontakizun Laburren Lehiaketako irabazleak! Beste behin ere, jasotako lanen kalitatearekin eta kantitatearekin txundituta gaude, eta parte-hartzaileei eskerrak eman nahi dizkiegu bidalitako idazlan bikainengatik. Gaztelaniaz eta euskaraz idatzitako 500 kontakizunetik gora irakurri ditugu, buru osasunaren inguruko ikuspegi…
Buru osasuna eta bizi-kalitatea hizpide izango ditu Agifesek Irunen
Agifeseko gizarte-langile Verónica Pazosek eta Agifeseko elkarrenganako laguntza programaren gidari Mikel Merinok buru nahasmendua duten pertsonen eta euren senideen bizi-kalitatea hobetzearen inguruan arituko dira otsailaren 28an, asteazkenean, Irunen. Saioa 18:30ean, Palmera Montero Auzo Etxean, izango da. Hasteko, Pazosek buru gaixotasunaren…
‘Buru osasunetik gizartean parte hartzeko espazio berriak’ jardunaldia eskainiko su ASVAR elkarteak
Errehabilitazio Psikosozialaren Euskal Elkarteak buru osasunean adituak eta buru gaixotasuna duten pertsonak bilduko ditu ‘Buru osasunetik gizartean parte hartzeko espazio berriak’ jardunaldian. Jardunaldia otsailaren 23ko goizean burutuko da Bilboko Bizkaia Aretoan eta parte hartzea doakoa izango da, baina izen-emate orria bete…
Agifesek DESCUBRE programan parte hartuko du eskoletan buru osasunaren inguruko informazioa emateko
Agifesek DESCUBRE programan parte hartuko du, Estatuko Buru Osasunaren Sare eta Konfederazioak bultzatutako buru osasuneren sentsibilizaziorako eta prebentziorako programa Bigarren hezkuntzako eskoletan burutuko den programa honek buru osasunaren garrantziaren nahiz buru gaixotasuna garatzeko arrisku faktoreen inguruko informazioa zabaltzea du helburu. Era berean,…
Cadena SER irratia Buru Osasuna eta Lanari buruzko jardunaldietan egon zen
Cadena SER irrati kateko La Ventana irratsaioko Koro Telleche kazetariak Agifeseko gerente Ruth Encinas eta elkarrenganako laguntza programako arduradun Mikel Merino elkarrizketatu zituen pasa den urtarrilaren 31n antolaturiko Lanaren eta Buru Osasunaren inguruko jardunaldian. Kolektiboaren laneratze datu txarren aurrean, %85 langabezian…
Instituzioek, enpresek eta elkarteek buru gaixotasuna duten pertsonen laneratzea bultzatzeko irtenbideak aztertu dituzte
Instituzioen, enpresen eta elkarteen esparruetako berrogeita hamar bat ordezkari bildu dira gaur Orona Ideon gure gizartearen erronka nagusienetako bati aurre egiteko: buru gaixotasuna duten pertsonen laneratzea. Izan ere, buruko osasun arazoak dituzten pertsonek langabezia tasa handienetarikoa duen kolektiboa osatzen dute,…
Universitat Oberta de Catalunyak Mikel Merino elkarrizketatu du
Universitat Oberta de Catalunyak Agifeseko profesional eta Gipuzkoako lehen elkarrenganako laguntza programaren eragile Mikel Merino elkarrizketatu du buru gaixotasunak artatzeko modu berrien eta estigmaren zein autoestigmaren inguruan. Granadan eta Valladoliden burutzen den eta gure elkartean martxan jarri dugun proiektu berritzaile…
Magia, musika eta luncha izango ditugu aurtengo Gabonetako Festan
Datorren ostegunean, abenduak 21, Agifesek tradizio bilakatu den Gabonetako Festa ospatuko du San Tomas eguna aprobetxatuz. Ibiltzen Bentaberri zentroan bilduko gara, goizeko 11:00etatik aurrera, erabiltzaile eta langileen artean jarduerez betetako goiz ederra pasatzeko. 11:15ean hasiko da Txan magoaren ikuskizun dibertigarria,…
Aldizkariaren ale berria prest duzue!
Aldizkariaren 32. alean bi elkarrizketa sakon eskaintzen dizkizuegu: Agifeseko Mikel Merinori egindakoa eta elkarteko gizarte langile den Veronica Pazosi tutoretzapeko pisuen inguruan egindakoa. Gainera, kolektiboaren laneratzea sustatzea helburu duen Mihi Berdearen inguruko informazioa ematen dugu, baita bazkideen gogobetetasun-inkestaren emaitzak eskaini…
Karabeleko eta Ahmer aurreiritziak baztertzeko elkartu dira
Oso bazkari berezia izan genuen Agifeseko eta Karabelekoko kideok azaroaren 16an, ‘Bizilagunak’ ekimenaren harira. Hernaniko AMHER elkarte multikulturalak antolatutako proiektu horrek helburu du bertako pertsona edo familiak atzerritarrekin mahai baten inguruan biltzea eta aurreiritziak alde batera uztea. Baztertze sozialeko egoeran edo arriskuan dauden bi kolektiboren arteko…
Maider Gorostidi, Agifeseko psikologoa: «Depresioa duen senideari nola lagundu? Babesa emanez, baina baita distantzia mantenduz ere»
Depresioaren inguruko informazioa eta gaixotasun hau gainditzeko aholkuak jaso genituen urriaren 18an, Hondarribian, Maider Gorostidi psikologoaren eskutik. Agifeseko langileak depresioa gaitz serioa dela defendatu zuen, nahiz eta maiz egunerokotasunean arintasunez erabili ‘depre’ hitza. Hala ere, argi utzi zuen konponbidea eta tratamendua duen arazoa dela, eta depresioa gainditzeko hainbat modu daudela. …
Rosa Lafuente, psikologoa: «Nahasmendu obsesibo-konpultsiboaren kasuan, hitz egitean soilik oinarritutako terapia ez da nahikoa izaten»
TOC nahasmenduan aditua den Rosa Lafuente psikologoak buru gaixotasun honen inguruko hitzaldia eskaini zuen pasa den irailaren 13an Ordiziako Barrena kultur etxean. Etengabeko zalantzaren nahasmendua edo nahasmendu isila deituraz ezagutzen den gaitz honen lehenengo sintomak hasten direnetik zazpi edo hamar urtera diagnostikatzen dela azaldu zuen hizlariak, eta nahasmendua duen pertsonarengan eragiten…
Mihi Berdea jaio da, baratzean eta jatetxeetan zapore berriak sartu eta buru gaixotasuna duten pertsonak laneratzeko xedea duen proiektua
Ia bi urteko lan-prozesu baten ondoren, gastronomia, agronomia eta gizarte arloetan erreferentziazkoak diren hainbat eragilek jatetxeetan eta baratzean berrikuntza eta zapore berriak barneratzeko helburua duen proiektu berritzailea aurkeztu dute gaur Basque Culinary Centerren. Gastronomia Jasangarriaren VI. Jardunaldian plazaratu dituzte buruko…
Buru osasuneko instituzio batetik ihesaldia eta umorea, Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloaren azken filman
Azaroaren 27an, astelehena, Agifesek antolatutako Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Zikloaren azken filma proiektatuko da Donostian, 19:30ean Príncipe zineman. Iaz hogeita hamar bat sari jaso zituen italiar zinemako ‘Locas de alegría’ film arrakastatsuak itxiko du aurtengo zinema zikloa. Komedia honek…
Krisian dagoen gizon baten irudipenak Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloan
Azaroaren 20an, astelehenean, Agifesek antolatutako Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Zikloaren hirugarren filma proiektatuko da Donostian, 19:30ean Príncipe zineman. Ken Loach zinemagile britainiarrak zuzenduriko ‘Buscando a Eric’ komediak protagonistaren krisia kontatzen du, bikote-harremanean dituen arazoen eta seme-alabekin dituen liskarren ondorioz…
Onda Vasca irratiko Garagune saioak gure gizarte langile Verónica Pazos elkarrizketatu du
Verónica Pazos, Agifeseko gizarte langilea, Onda Vasca irratiko Garagune saioan egon zen elkarteak buruko gaixotasuna duten pertsonei eta euren senideei eskiantzen dien zerbitzu eta programei buruz hizketan. Agifeseko erabiltzaileen artean eskizofrenia duen 45 urte inguruko gizona dela elkarteko profil ohikoena…
Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloak nerabeen depresioa aztertuko du
Azaroaren 13an, astelehenean, Agifesek antolatutako Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Zikloaren bigarren filma proiektatuko da Donostian, 19:30ean Príncipe zineman. Nerabeen depresioa aztertzen duen ‘Una historia casi divertida’ komedia estatubatuar original eta dibertigarrian 16 urteko Craig gaztetxoaren istorioa kontatzen da. Protagonistak…
EITB-ko Ur Handitan saioa buru gaixotasuna duten pertsonen errealitatera gerturatu da
EiTBko Ur Handitan programak, gaurkotasuneko gaiak sakonki jorratzen dituen saioak, ‘Klak: buru gaixotasunak’ izeneko programa igorri du aste honetan. Agifeseko erabiltzaile Luisa Etxeberria eta Karabeleko etxaldeko langile Eneko Arakama izan dira buru nahasmendua duten pertsonak ezagutzeko burututako saioaren protagoniostetako bi. Buru gaixotasunekin…
Agifesek depresioari aurre egiteko hitzaldia antolatu du Hondarribian
Maider Gorostidi Agifeseko psikologoak depresioari buruzko hitzaldia eskainiko du urriaren 18an, asteazkenean, Hondarribian. Agifesek antolatutako solasaldi honetan, depresioaren sintomak azaldu eta nahasmenduari aurre egiteko gakoak aurkeztuko ditu, Hondarribiko kultur etxean, 18:30ean. Psikologoak depresioa zer den deskribatuko du eta tristeziarekiko desberdintasunak…
Agifesek buru osasunaren inguruko VI. Kontakizun Laburren Lehiaketa antolatu du
Agifesek ‘Burua Aske’ VI. Kontakizun Laburren Lehiaketa jarri du martxan. Ekimen horrek buru osasunarekin erlazionatutako istorioak biltzea du helburu, baita gaia ikuspuntu baikorretik erakustea nahiz buru gaixotasuna duten pertsonei eragiten dieten mito eta aurreiritziak gainditzen laguntzea ere. ‘Berdingabea zara’ sentsibilizazio…
Agifesek buru gaixotasuna duten pertsonen laneratzea sustatzeko neurriak eskatu ditu
Agifesek buruko nahasmendua duten pertsonak laneratzea sustatzeko neurriak aldarrikatu zituen atzo Buru Osasunaren Nazioarteko Egunerako antolatutako ekitaldian. Gipuzkoar elkarteko hainbat ordezkarik Fedeafesek Eusko Legebiltzarrean antolatutako ekitaldi instituzionalean ere parte hartu zuten kolektibo honen “lan-aukerak handitzeko beharra” aldarrikatzeko. Izan ere, buru gaixotasuna…
Buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen kolektiboa Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko bilduko da Donostian
Agifes, buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkartea, bihar, urriaren 10ean, ospatuko den Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekitaldietara batuko da aurten ere. Oraingoan, Gipuzkoako hainbat buru osasun erakunde eta zentro Donostiako Boulevardean elkartuko dira 11:30etik 13:00era Agifesek…
Donostiak buru osasunaren alde korrika egingo du igande honetan
Buru gaixotasuna duten pertsonen eta haien senideen aldeko kirol festa egingo da Donostian datorren asteburuan. Agifes elkarteak ‘5 MILIA Buru Osasunaren Alde’ Lasterketa Solidarioa antolatu du seigarren urtez jarraian, eta datorren igandean, irailak 24, egingo da. Ehunka korrikalari biltzen dituen…
Leorpe txakur-katu egoitzak ateak zabalduko dizkio Agifesi
Elkarteko erabiltzaile batekin lanean hasiko da Donostian kokatutako Leorpe txakur-katu egoitza. Leorpek ostatu eta arreta zerbitzu bikaina ematen die euren etxeko-animalia zaintzeko arazoak dituzten pertsonei eguneko egonaldiak, bainuak, animalia jaso eta bueltatzeko zerbitzua, tratamenduak, albaitaria eta hotela eskainiz, besteak beste.…
Traumak buru osasunean duen eraginari buruzko hitzaldia eskainiko du Agifesek Tolosan
Agifes elkarteko psikologo Pablo Mondragón esperientzia traumatikoez mintzatuko da datorren irailaren 14an, osteguna, Tolosan; eta bizipen horiek buru osasunean duten eragina jorratuko du. Hitzaldia kultur etxean izango da 18:30ean. Traumaren ezaugarriak azalduko ditu psikologoak eta esperientzia traumatiko ohikoenak jarriko ditu…
