Berriak eta agenda
Azkoitian buruko osasun arazoak dituzten pertsonentzako elkar laguntzako taldea sortzeko ekimena aurkeztuko dute
Hitzaldia martxoaren 24an izango da, 19:00etan Azkoitiko Elkargunean (Oteiza aretoa).
Gehiago irakurri
Buruko osasun arazoak dituzten pertsonak laneratzeko apustua egiten du Karabelekok
Eneko eta Josemi, Agifes elkarteko kideak, Karabeleko etxaldean lanean jardun dute bi hilabetez, Sartu federazioak bultzatutako ikastaro teorikoa egin eta praktikak etxaldean bertan burutu ondoren. Buru gaixotasuna duten pertsonen laneratzea bultzatzeko programa horretan hasi aurretik ere Karabelekoko erabiltzaile ziren,…
«13 urte pasa nituen nahasmendu bipolarra onartu arte»
Gogorra da buru gaixotasuna onartzea. Agifeseko erabiltzaile den Mikel Merinori 13 urte kosta zitzaion jendearekin bere buru nahasmenduari buruz hitz egitea. Hala ere, behin hitz egiteko erabakia hartuta, bere arazo eta beldurren inguruan aritzea oso lagungarria egin zitzaiola dio Mikelek. Hasieran,…
Gabonetako festa eta postalen lehiaketako sari-banaketa, hilaren 16an
Agifeseko eta buru osasunarekin loturiko beste zentro eta elkarte batzuetako kideek bat egingo dute Gabonetako festa tradizionala ospatzeko, abenduaren 16an 11etan Donostiako Ibiltzen Bentaberri zentroan. Gure elkarteko zentro eta zerbitzu ezberdinetako kideek Gabonetako kantak eta ikuskizunak eskainiko dituzte.…
Ehunka lagun Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren inguruan
500 korrikalari baino gehiago, 100dik gora haur, dozenaka boluntario, ehunka ikusle eta kolaboratzaile ugari izan genituen 5 MILIA Buru Osasunaren Alde lasterketa solidarioan. Urriaren 2an Donostian burutako festan elkartasun giroa izan zen nagusi, eta egiaztatu ahal izan genuen gure…
Agifesek ‘Te lo Mereces’ saria jaso du gizarteak buru nahasmendua duten pertsonekiko ikuspegia eraldatzeagatik
Albert Jovell Sarien II. Foroan sentsibilizazio edota prebentzio ekimen onenaren kategorian eskuratutako golardoaren ondoren, Agifesek sari berria jaso du. La Barandilla kolektiboaren ‘Escaleras de la Dependencia’ saioak ‘Te lo mereces’ saria eman dio gipuzkoar elkarteko Sentsibilizazio Batzordeko arduradun María Gómez de…
Nerbio-krisialdia eta psikosia Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloaren azken filman
Azaroaren 28an, astelehena, Agifesek antolatutako Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Zikloaren azken filma proiektatuko da Donostian, 19:30ean Príncipe zineman. John Cusack eta Paul Dano aktoreak protagonista dituen ‘Love & Mercy’ pelikula estatubatuarraren inguruko saio horretan, Beach Boys musika-taldeko arima…
Zineforum zikloak hurbileko pertsona baten heriotzak eragindako depresio larria aztertuko du
Azaroaren 21ean, astelehena, Agifesek antolatutako Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Zikloaren hirugarren filma proiektatuko da Donostian, 19:30ean Príncipe zineman. Philip Seymour Hoffman eta Kathy Bates aktoreak protagonista dituen ‘Con amor, Liza’ pelikula estatubatuarrarren inguruko saio horretan, emaztearen suizidioaren eraginez…
Zineforum zikloak buru gaixotasuna duten pertsonen familia eta maitasun harremanak aztertuko ditu
Azaroaren 14an, astelehena, Agifesek antolatutako Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Zikloaren bigarren filma proiektatuko da Donostian, 19:30ean Príncipe zineman. Johnny Depp eta Mary Stuart Masterson aktoreak protagonista dituen ‘Benny & Joon (El amor de los inocentes)’ pelikula estatubatuarrarren inguruko…
Buru gaixotasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko gakoak emango ditu Agifesek Irunen
Agifeseko gizarte-langile Verónica Pazosek buru nahasmendua duten pertsonen eta euren senideen bizi-kalitatea hobetzearen inguruan arituko da azaroaren 10ean, ostegunean, Irunen. Saioa 18:30ean, Urdanibia plazako gizarte-ongizateko eraikinean, izango da. Hasteko, Pazosek buru gaixotasunaren eta bizi-kalitateaz ulertzen dugunaren azalpena eskainiko du.…
Agifesek Zinema eta Buru Osasuna II. zineforum zikloa eskainiko du Donostian
Donostian eta Eibarren eskaini ziren Zinema eta Buru Osasuna zineforum ziklo arrakastatsuen ostean, ekimen berria antolatu dugu Gipuzkoako hiriburuko Principe zineman. ‘Mintzatuz osatu’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako egitasmoaren helburua da buruko osasun arazoak dituzten pertsonekiko enpatia eta gizarte-babesa sustatzea. …
Buru gaixotasuna duten emakumeen ahalduntzea bultzatzeko hitzaldia emango du Agifesek Lasarte-Orian
Agifeseko psikologo Marisa Romanek buru nahasmendua duten emakumeen ahalduntzearen inguruan arituko da urriaren 25ean, asteartean, Lasarte-Orian. Izan ere, emakume hauek gizartearen eta euren familiaren gehiegizko babesa eta estigmatizazioa pairatu ohi dute. Saioa 18:30ean, Manuel Lekuona kultur etxean, izango da. …
Elkartasunez beteriko 5 MILIA
600 korrikalari baino gehiago, ehunka ikusle; ehundik gora enpresa, entitate eta pertsona laguntzaile… 2016ko 5 MILIA Buru Osasunaren Alde lasterketak arrakasta handia izan du. Umore ona eta haur, gazte nahiz helduentzako giro paregabea izan ziren nagusi. Eskerri asko denei eta…
Gabonetako postalen lehiaketa abian da!
Gabonak gerturatzen ari direla eta, abian jarri dugu Agifesen XII. postalen lehiaketa. Ekimenean parte hartzera eta zure gaitasun artistikoak erakustera gonbidatzen zaitugu. Teknika librea da. Azaroaren 23ra arte luzatuko da lanak entregatzeko epea. Anima zaitezte! Lehiaketaren baldintzak kontsultatu
Buru nahasmendua duten nerabeekin sor daitezkeen arazoak kudeatzen ikasteko hitzaldia antolatu du Agifesek
Haur eta gazteen psikiatrian aditua den Maite Piñeirok nerabezaroaren berezitasunak aztertuko ditu urriaren 18an, asteartean, Donostian. Izan ere, momentu bereziki zaurgarri horretan buru osasun arazoak sor daitezke, eta egoera horiek zailtasunak eta gatazkak eragin ditzakete, Piñeirok hitzaldian azalduko duen moduan.…
Agifesek film laburren zikloa proiektatuko du Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko
Agifes elkartea urriaren 10ean egingo den Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren ospakizunera batuko da. Antolatu diren ekitaldien artean, film laburren zikloa eskainiko da datorren astelehenean 18:30ean Donostiako Aquariumean. Proeiktatuko diren laburmetraiak Asaenesen Buru Osasuna eta Film Laburren Jaialdian parte hartu zuten…
Ekitaldiz beteriko hilabetea Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko
Jardueraz jositako urria izango dugu aurten! 5 MILIA Buru Osasunaren Alde lasterketa solidarioak hasiera eman dio Agifesek urriaren 10ean Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu duen programari. “Zu bezalakoa naiz oraindik ez badakizu ere” lelopean, estatuko 300 elkarte ospakizunera…
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak 16 proposamen azaldu dizkie Euskadiko alderdi politikoei
Sareen Sareak, Euskadiko ekimen sozialeko 3.500 erakundek osatzen duten sareak, hauteskunde autonomikoei begira, berdintasunezkoagoa eta barneratzaileagoa den gizarte-eredurantz aurrera egiteko 16 proposamen azaldu dizkie Euskadiko alderdi politikoei. Hemen dituzue Euskadiko biztanleriaren ongizatearekiko interesa eta, bereziki, egoera ahulenean daudenekiko konpromezua isladatzen…
Martxan dago jada buru osasunaren inguruko V. Kontakizun Laburren Lehiaketa
‘Burua Aske’ V. Kontakizun Laburren Lehiaketa jarri dugu martxan. Ekimen horrek buru osasunarekin erlazionatutako istorioak biltzea du helburu, eta baita buru gaixotasuna duten pertsonei eragiten dieten mito eta aurreiritziak gainditzen laguntzea ere. Gaixotasun mentalen ikuspegi soziala normalizatzea xede…
Agifeseko erabiltzaileek euren eguneroko ekintzen berri emateko blogak sortu dituzte
Agifeseko erabiltzaileak Interneten jarduera nabarmena izaten ari dira azkenaldian. Elkarteko zerbitzu desberdinetan parte hartzen duten kideek bi blog sortu dituzte aurtengo udaberrian eta, orduz geroztik, astero-astero elikatzen dituzte, elkartean gauzatzen dituzten ekintzen berri emateko. Karabelekon diharduten Agifeseko erabiltzaileek, astean zehar…
«Garrantzitsua da senidearen balioa eta bertuteak azpimarratzea, eta sermoirik ez botatzea»
Buru gaixotasuna duten pertsonen anaia-arrebei zuzendutako taldeetako baten partaide da Jeronimo Iztueta, beste dozena bat pertsonarekin batera. Donostiako Agifeseko egoitzan biltzen dira hamabost egunetik behin elkarri entzun eta bata bestearen esperientzia partekatzeko, elkarteko psikologo baten laguntzaz. Noiz hasi zinen Agifesen…
Karabeleko: jasangarritasuna izkina guztietan
Nekazaritza ekologikoaren inguruko esperimentazio-lana burutzea, barazki barietateen dibertsitatea sustatzea eta buru gaixotasuna duten pertsonen aisia, gizarteratzea eta laneratzea bultzatzea. Horiek dira Karabeleko etxaldearen helburuak; ingurumenarekiko eta gizartearekiko jasangarritasuna bermatzea, alegia. Agifesek, Kimu Batek eta Blaseneak garatutako proiektuak Agifesen 39 erabiltzaile…
Agifesek depresioari aurre egiteko hitzaldia antolatu du Oñatin
Psikologoak depresioa zer den deskribatuko du eta tristeziarekiko desberdintasunak bereiziko ditu. Gorostidik azpimarratu du depresioa edozeinek izan dezakeela. “Horri aurre egiteko, ezinbestekoa da beldurrik eta lotsarik ez izatea; hitz egin eta laguntza eskatu behar da, tratatu gabe denboran zehar uzten…
“Karabelekon lan egitea konpromisoa eta erantzukizuna eskatzen dituen esperientzia positiboa da”
Agifeseko erabiltzaile bezala Karabeleko etxalde agroekologikoan aritu ostean, Eneko eta Josemi baratze esperimentaleko lantaldeko kide izatera pasa dira, etxaldeak Sartu elkartearekin sortutako prestakuntza programari esker. Nola iritsi zineten programara? Eneko. Agifesen bitartez ezagutu dut Karabeleko, gipuzkoar elkarteko zerbitzuen erabiltzailea bainaiz. Lanean hasi…
Agifesen ‘Mintzatuz osatu’ kanpaina garaile izan da Albert Jovell Sarietako sentsibilizazio kategorian
Agifesek landutako buru osasunaren aldeko ‘Mintzatuz osatu‘ kanpainak lehen saria eskuratu du Albert Jovell Sarien II. Foroan, sentsibilizazio edota prebentzio ekimen onenaren kategorian. Epaimahaiaren esanetan, “sentsibilizazio kanpaina berritzailea” aurkeztu du Agifesek. Ekimen honek “buruko osasun arazoak partekatzearen garrantzia…
Agifesek estresa murrizten laguntzen duen Mindfulness teknikaren inguruko hitzaldia eskainiko du Tolosan
Psikologoa “arreta osoa” izenez ere ezagutzen den Mindfulnessaren jatorriaren eta esanahiaren inguruan arituko da. Bere hitzetan, teknika horrek “gorputza eta burua konektatzen laguntzen digu” eta, modu horretan, gorputzeko tentsioak hauteman eta kontrola ditzakegu, baita estres eta antsietate egoerak kudeatzen…
Agifesek nahasmendu obsesibo konpultsiboan sakontzeko hitzaldia antolatu du
Lafuenteren helburua “gizarteak nahasmenduari buruz duen ikuspegi murritza” zabaltzea da, munduko biztanleriaren %2k gaixotasun hori duela kontuan hartuta. Horretarako, garbitasun eta ordenarekin erlazionaturiko patologia ezagunez aparte, Lafuentek beste nahasmendu ezezagunagoak ere aztertuko ditu, ‘amodioen TOC’ edo ‘TOC homosexuala’ deiturikoak…
‘Shine’ filmak itxiko du Eibarko ‘Zinema eta Buru Osasuna’ zineforum zikloa eskizofreniaren inguruko hausnarketarekin
‘Mintzatuz osatu’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako egitasmoaren helburua da buruko osasun arazoak dituzten pertsonekiko enpatia eta gizarte-babesa sustatzea. Maiatzaren 9an hasi zen zineforum zikloak azkeneko saioa izango du hilaren 30ean, Eibarko Coliseo antzokiko 1. aretoan, 19.30ean. Sarrera doan da,…
Agifesek indar eta oreka emozionalaren inguruko hitzaldia emango du Hernanin
Ohiturak aldatzeak sufrimendua nola saihestu dezakeen azalduko du Azuabarrenak osteguneko hitzaldian. Izan ere, urteen poderioz pilatzen ditugun eta sufrimendua sorrarazten diguten frustrazioek “ezinegon emozionala eta nahasmendu psikikoak eragin ditzakete”. Egoera honen aurrean, denborarekin gorde ditugun “pentsamendu, konbentzionalismo eta sinesmen irrazionalak”…
