Gaur goizean, Agifeseko erabiltzaile, senide eta langileak Ibiltzen Bentaberriko errehabilitazio zentro psikosozialean elkartu dira Gabonetako festa dibertigarria ospatzeko. 

Txiste lehiaketa eta “mannequin challenge” delakoa, kanta bat entzun bitartean geldirik eta “izoztua” geratzean oinarritutako modako jokoa, izan dira goizeko jarduera erakargarrienak. Horrez gain, zentro ezberdinetako erabiltzaileek Agifeseko lehen erabiltzaile den Pello Pikabearen aitak idatzitako bertsoak kantatu dituzte. Bestalde, Matia Fundazioko Care Iza eskulan taldeak Gabonetako postalen lehiaketako lehen saria jaso du. Eta festari bukaera emateko, lunch gozoa dastatzeko aukera izan dute bertaratuek, San Tomasen ohikoa den txistorra eta guzti. 

San Tomas eta Gabon zoriontsuak izan ditzazuen opa dizuegu!