Agiri honek www.agifes.org webguneko informazio eta zerbitzuak eskaintzeko baldintzak arautzen ditu.
www.agifes.org webgunea Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkarteak (AGIFES) sortu du eta, beraz, elkartearen jabetza da. Agifesek, Morlans 3 behea, 20009 K.P Donostia-San Sebastian helbidean du bere egoitza eta G 20124749 I.F.K. dauka.
Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkarteak (hemendik aurrera AGIFES), webguneko erabiltzaileei jakinarazi nahi die ondorengo legeek ezarritako baldintza guztiak betetzen dituztela: uztailaren 11ko Informazio eta Merkataritza Elektronikoko Gizarte Zerbitzuen 34/2002 Legea, abenduaren 28ko Informazio Gizartearen Sustapenerako Neurrien 56/2007 legea eta abenduaren 13ko Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako 15/1999 Estatuko Lege Organikoa, baita honen garapenerako araudia ere (abenduaren 21eko RD 1720/2007-aren bitartez onartzen den Lege Organikoaren araudiaren garapena Izaera Pertsonaleko Datu Babesaren 15/1999 Legeari dagokionez).
Webgunearen zerbitzuak erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak bertako lege oharrak ezagutu eta onartzen dituela eta bertako materialaren erabileraren gaineko baldintza eta zehaztapenak onartzen dituela. Horregatik, Agifesek zerbitzuak erabili aurretik dokumentu hau irakurtzea gomendatzen du.
Webguneko sarbide eta erabileraren doako izaera: Agifesek eskainitako zerbitzuek doako izaera dute erabiltzaileentzat. Webgune honetako sarbide eta erabilera erabiltzaile bakoitzaren ardura da. Zenbait zerbitzuez gozatu ahal izateko erabiltzaileak izen-eman behar du , baina horretarako datu pertsonalak helarazteko baimena eman beharko du www.agifes.org/LOPD atalean jasota dauden pribatutasun baldintzen arabera.
AGIFESek, bere zerbitzuak hobetzeko, aurretik esan gabe aldatu ahal izango ditu bere webguneko zehaztasunak eta irudiak, bai eta bestelako informazioa ere. Erabiltzaileek webgunearen bitartez izango dute aldaketa hauen berri.
Adin txikikoak: webgune honetako zerbitzuak erabili ahal izateko adin txikikoek gurasoen, zaintzaileen edota legezko ordezkarien baimena beharko dute eta hauek izango dira bertan egin ditzaketen ekintza guztien erantzuleak.
Webgune honetako testuak, irudiak, animazioak, diseinua, egitura, datu baseak eta gainerako edukiak AGIFESen jabetzakoak dira. Agifesi dagozkio, soilik, eduki hauekiko hedapen, erreprodukzio, komunikazio publiko edota aldaketak egiteko ahalmena.
Agifesek ez du ziurtatzen webgunerako sarbidean arazo edota okerrik ez egotea, ezta bere edukietan ere edota hauek eguneratuak egotea. Agifesek, sor daitezken oker edo arazo hauen berri izan bezain laster saiatuko da konponbidea ematen.
Agifesek ez ditu bere gain hartuko segurtasun arazoak edota erabiltzailearen sistema informatikoan (hardware eta softwarean) edota bertan jasoak dauden dokumentu eta fitxategietan sor daitezkeen kalteak, arrazoi hauen ondorio badira:
Erabiltzailearen webguneko zerbitzu eta edukiak bisitatzeko erabili duen ordenagailuak birusik badu.
Nabigatzailearen funtzionamendu okerragatik
Edota aurrekoen bertsio zaharkituak erabiltzeagatik.
Zerbitzuen helburuak
www.agifes.org webguneak informazioa eta parte hartzeko ekimenak eskaintzen ditu giza helburu eta Agifesen oinarrian dauden helburuak betetzeko.
Zenbait zerbitzuk erabiltzaileari lehiaketetan parte hartzeko aukera ematen diete eta horietan parte hartzeko baldintzak zehaztuta daude webgunean bertan.
Webgunearen erabilera zuzena egiteko betebeharra
Erabiltzaileek webgunearen erabilera zuzena egingo dutelako konpromisoa hartu behar dute eta ezingo dute legez kanpoko ekintzetarako erabili. Ondorioz ezingo da:
Izaera xenofobo, arrazista, pornografiko, terrorismoaren aldeko edota giza eskubideen aurkako edozein eduki txertatu edota zabaldu.
Konstituzioan edo nazioarteko itunetan jasotako oinarrizko eskubide eta askatasun publikoen aurkako edozein informazio edo eduki transmititu edo hedatu.
UBIQUADS edo hirugarrenekiko jabetza intelektualaren eskubideei buruzko alderdiak, markak, patenteak eta copyrightak urratu horiek transmitituz edota hedatuz.
Komunikazioen sekretu edota datu pertsonalen inguruko legedia urratu edozein motatako informazio edota edukia transmitituz eta hedatuz.
Webgunearen ardura duenaren sistema fisiko edo logikoak, edota beren hornitzaileen sistemetan kalteak eragin.
Sarean birus informatikoak sartu eta hedatu, sistema fisiko eta logikoetan aurreko kalteak eraginda.
Ohorea, pertsona banakoaren intimitatea edota familiar eta pertsonen irudia, jabetza eskubideak urratu, eduki edota informazioa hedatuz, jasoaz eta hirugarrengoei informazio hori eskuragarri jarriaz.
Bidegabeko lehiarik edota legez kanpoko publizitaterik egitea eduki eta informazioen hedapen, transmisioaren…bitartez.
Agifes kaltetu sinesgarritasun, zehaztasun, edukien egunerokotasun eta egokitasun faltagatik, edozein legezko erreklamazioen aurrean.
Erabiltzaileen erregistroa
Webgune honetarako sarbidea eta bertako nabigazioa askea da eta ez da beharrezkoa erregistraturik egotea. Baina, zenbait zerbitzutan parte hartzeko beharrezkoa da izaera pertsonaleko datuak ematea. Datu horiek datu pertsonalen babeserako politika errespetatuz erabiliko dira: www.agifes.org/LOPD
Adin txikikoek parte hartu ahal izateko legezko tutoreen edota gurasoen baimena izan beharko dute.
Erabiltzaileak emandako edukien gaineko jabetza intelektuala
Zenbait zerbitzutan erabiltzaileak edukiak eta informazioa parteka ditzake, ondorioz, ekarpen horiek hirugarrengoen jabetza intelektualaren, irudi eta intimitatean eragina izan dezakete.
Zentzu berean, erabiltzaileak webgunearen bitartez hedatu dituen edukiak originalak, indibidualak eta taldekakoak direla bermatu behar du, eta berak sortuak edota beste batzuen laguntzarekin eginak izan behar dute. Edozein kasutan, Agifesek ekarpen horiek webgunean txertatu, eta hauek hedatu eta erabiltzeko eskumen eta baimena du, legediaren aurka doazen kopiak edo erreprodukzioak ez badira, behinik behin.
Halaber, erabiltzaileak webguneko arduradunari bermatu behar dio egindako ekarpenek hirugarrengo batzuen eskubide, irudi eta intimitatea urratzen ez dutela. Eta edozein kasutan, ekarpena egin duenaren baimena du Agifesek horiek zabaldu eta hedatzeko.
Lizentzia. Erabiltzaileek egindako ekarpenek lotura izan dezakete jabetza intelektualeko eskubideekin, horregatik, webguneko arduradunari baimena ematen eta doako lizentzia aitortzen diote, mundu mailan hedatu ahal izateko babes-denboraldian gehienez. Honen pean publikoki komunikatu, erreproduzitu, banatu, hedatu eta edukiak aldatu ahal izango ditu Agifesek bertako zerbitzuak hobetzeko eta baldintza tekniko hobeak izateko, bai webgunean bertan baita Agifesek erabilitako komunikazio kanaletan ere, hala nola sare sozialetan (Twitter, Facebook, Youtube etab.) eta informaziozko buletinetan.
Hirugarrengo batzuei dagozkien ekarpenak egitean, erabiltzaileak horien baimena izan beharko du eta autorearen izena zehaztu beharko du.
Agifesek edozein erregistro ezeztatzeko baimena du, horiek hirugarrengoen jabetza intelektualaren inguruko eskubideak, edota irudi eta intimitatea urratzen badituzte. Agifesek eduki horiek kenduko ditu zehaztutako araudiaren aurkakoak direlako.
Erantzukizunik gabe. Edozein kasutan, erabiltzaileak Agifes erantzukizunik gabe mantenduko du edozein arazo, edota ohar hauen urratzeari dagokionean.
Cookiak eta estekak
Agifesek erabiltzaileari jakinarazi nahi dio webguneak “cookiak” erabiltzen dituela, horiek erabiltzailearen ordenagailuan jasotzen diren informazio fitxategiak dira webgunearen gaineko nabigazioa errazten dutenak. (Adib. Behin eta berriz erabiltzaile eta pasahitza txertatzen ez aritu beharra). Inongo kasutan cookiek ez dute izaera pertsonala duten datuen jasotze edota aldaketarik eragingo. Halere, erabiltzaileak nabigatzailea moldatu dezake fitxategi hauek ordenagailuan gorde ez daitezen.
Webgunera esteka duten eduki eta zerbitzuak: Webgunerako sarbide zerbitzuek estekak (HIPERLINKAK), direktorioak edota bilatzaileak izan ditzakete eta horien bitartez erabiltzailea beste orrialde edota webgune batzuetara pasa daiteke. Kasu horietan, Agifes zerbitzu mailegatzailea litzateke uztailaren 11eko Informazio eta Merkataritza Elektronikoko Gizarte Zerbitzuen 32/2002 Legearen 17. Artikuluaren arabera. Ondorioz, Agifesek webgunean txertatutako esteketan jasoa dagoen informazio, eduki eta zerbitzuen erantzule izango da soilik. Edozein kasutan, erabiltzaileak estekaren batean legez kanpoko edukiak daudela uste badu Agifesekin kontaktuak jar daiteke, baina horrek ez du Agifes esteka hori kentzera derrigortzen.
Agifesek ez du kanpo esteken gaineko ardurarik bereganatuko, ez baitute horien gaineko kontrolik. Beraz, erabiltzeak onartzen du webgune horien gaineko nabigazioaren ardura.
Halaber, Agifesek ez du webguneko edukien esteken gaineko ardurarik hartzen, kanpoko estekak badira, eta ez du bermatzen esteka horietan birusik ez egotea, ez eta sistemetan (hardware eta software) edota bertako dokumentu eta fitxategietan kalterik ez eragitea ere.
Iraupena eta amaiera.
Webguneko zerbitzuek, printzipioz, zehaztugabeko iraupena dute. Baina Agifesek edozein momentutan zerbitzua bukatutzat emateko edota bertan behera uzteko ahalmena du. Kasu horretan Agifesek zerbitzua eskaintzez utzi baino 30 egun lehenago erabiltzaileei gertatuko denaren berri eman behar die.
Aplikagarria den legedia eta jurisdikzioa
Agiri honen baitan jaso ez dena espainiar legediaren arabera interpretatu eta zuzenduko da. Webgunearen gaineko erabileran edota sarbidean arazorik balego, Agifes eta erabiltzailea, Donostiako (Espainia) Auzitegi eta Epaimahaien pean jartzen dira.
Newsletterra
Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako 15/1999 Lege Organikoaren arabera, nik bidalitako datuak AGIFESen jabetzakoa den fitxategi batean gorde daitezen onartzen dut. Datu horiek elkarteak zure email helbidearekin boletinak bidaltzeko erabiliko dira, eta zure datuak ez dizkiegu hirugarrenei lagako zure baimenik gabe. Jasotako datuen aurka egiteko, horiek kontsultatzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta horien gaineko baimena bertan behera uzteko eskubidea daukazu AGIFESen egoitza sozialera zuzenduz (Morlans pasealekua 3, behea. 20009, Donostia) edo agifes@agifes.org helbidera emaila bidaliz.
Posta elektronikoak
Datu Pertsonalen Babesa: Buru Osasun Arazoak duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkarteak (AGIFES) bidalitako mezu elektronikoei aplikatu beharreko datuen babesari eta kondifentzialtasunari buruzko politika.
Tratamenduaren Erantzulea: Buru Osasun Arazoak duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartea, aurrerantzean “AGIFES”.
IFZ: G20124749
Helbidea: Morlans pasealekua, 3, behea
Hiria: 20009 Donostia (Gipuzkoa)
Telefono zenbakia: 943 474 337
Webgunea: www.agifes.org
Helbide elektronikoa: agifes@agifes.org
Komunikazio honen edukia eta dokumentazio erantsia konfidentziala da eta zehaztutako hartzaileak bakarrik jaso beharko luke. Indarrean dagoen legeriak debekatu egiten du bertan eskainitako informazioa baimenik gabe erabiltzea. Komunikazioa zuri iritsi bazaizu, baina zu ez bazara hartzailea, mesedez, guri jakinarazi, eta jasotako informazioa ez inori jakinarazi eta suntsitu. Barkatu okerreko email hau jasotzeak eragindako eragozpenak. Zure datuak AGIFES elkartearen tratamendu-sistemetan sartuta daude. Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamenduari aurka egitea, tratamendua mugatzea eta datuen portabilitatea eska dezakezu. Era berean, edonoiz egin dezakezu gai honi buruzko bestelako edozein eskaera. Horretarako, enpresara jo dezakezu. Informazioa posta elektronikoz jaso nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu bide beretik.