Berriak eta agenda
Azkoitian buruko osasun arazoak dituzten pertsonentzako elkar laguntzako taldea sortzeko ekimena aurkeztuko dute
Hitzaldia martxoaren 24an izango da, 19:00etan Azkoitiko Elkargunean (Oteiza aretoa).
Gehiago irakurri
Itsasne Gallastegui: «Garrantzitsua da gure emozioak ez epaitzea eta boikotatzea, baita sentimenduen beldur ez izatea ere»
Agifeseko psikologo Itsasne Gallasteguik adimen emozionalaren inguruko hitzaldia eskaini zuen pasa den ekainaren 29an Eibarko Ibiltzen errehabilitazio psikosozialerako zentroan. Azken urteotan guztion ahotan dabilen jakintzagai honek mendeetako historia duela nabarmendu zuen Gallasteguik, eta 80. hamarkadan psikologoek adimen emozionalaren kontzeptua asmatu aurretik, Aristotelesek adimen mota hau ongi deskribatu zuela aipatu zuen: «Edozein pertsona…
Luisa Etxeberria: “Egun bakoitza erronka berria da niretzat”
Luisa Etxeberriak bere etxeko eta bihotzeko ateak zabaldu dizkigu. Buru osasunaz, bere zaletasunez eta bizitzan dituen laguntzez mintzatu zaigu. Bokazio handiko erizaina da, eta sufritzen duenari laguntzeko joera du. Gaixoekin konektatzea eta haiei entzutea atsegin du, eta opari asko jasotzen ditu bere jarreraren truke. Hamabostero Agifeseko laguntza taldera doa…
Buru osasun eta adimen desgaitasun arloetako euskal erakundeen topaketa ospatuko dugu Chillida Lekun
Larunbat honetan, hilak 9, buru osasun eta adimen desgaitasun arloetako euskal erakundeen topaketa ospatuko dugu Chillida Lekun, Aita Menni ospitalearen eskutik. Goizeko egitaraua profesional eta erabiltzaileei zuzendua egongo da: BISITA GIDATUAK 11:00 – Chillida Lekun bisita gidatua 13:00 – Chillida…
Agifesek nahasmendu obsesibo-konpultsiboan sakontzeko hitzaldia antolatu du
Nahasmendu obsesibo-konpultsiboan aditua den Rosa Lafuente psikologo klinikoak patologia horren nondik norakoak azalduko ditu, benetako kasuetan oinarrituz, irailaren 13an, asteazkenean, Ordiziako Barrena kultur etxean,18:30ean. Lafuenteren helburua gizarteak nahasmenduari buruz duen ikuspegi murritza zabaltzea da, munduko biztanleriaren %2k gaixotasun hori duela…
Irakurgai dago Agifesen 31. aldizkaria!
31. aldizkarian 5 MILIA Buru Osasunaren alde lasterketan parte hartzera gonbidatzen zaitugu; Laguntza psikohezitzailerako programaren eta buru gaixotasuna duten pertsonentzako tailerren berri ematen dizuegu ere; Gainera, ‘Berdingabea zara’ kanpaina berria aurkezten dugu, baita kanpainaren protagonistak ere, eta Itsasne Gallasteguik Eibarren…
Agifesek adimen emozionala izango du hizpide Eibarren
Itsasne Gallastegui Agifeseko psikologoak adimen emozionalari buruzko hitzaldia eskainiko du datorren ostegunean, ekainak 29, Eibarren. Saioan, eguneroko esperientziei aurre egiten ikasteko emozioak ezagutzearen eta erregulatzearen beharraz arituko da psikologoa. Hitzaldia Eibarko Ibiltzen errehabilitazio psikosozialerako zentroan izango da, 18:30etik aurrera. Gallasteguik…
Geure buru osasunari buruzko seigarren argazki lehiaketa martxan da!
Agifesek ‘Buru Osasuna Fokatu’ VI. Argazki Lehiaketa’ antolatu du, buru osasunaren eta gaixotasun mentala duten pertsonen eta hauen senideen ikuspegi baikor eta berriak sustatzeko helburuarekin. ‘Berdingabea zara’ sentsibilizazio kanpainaren barne dago lehiaketa. Egitasmo horrekin, buruko osasun arazoa duten pertsonen gizarteratzea…
Fedeafesen ikerketa baten arabera, buru gaixotasuna duten emakumeen %75k indarkeria jasan du familiartean edo bikote-harremanean
Buru gaixotasuna duten emakumeen %75k indarkeria jasan du noizbait familiartean edo bikote-harremanean. Horrela dio Fedeafesek, buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak, aurkeztutako ikerlanak. Lan horren arabera, nahasmendu psikiko larria duten emakumeen %40 izan da bortxakeria sexualaren biktima.…
Berdingabea zara! zozketa martxan da
Agifesek bizitzari ukitu berezia ematen dioten pertsonak omentzeko ekimena jarri du martxan. Omenaldi txikia egitea merezi duen pertsonari buruzko testua bidaliz, hainbat zozketatan sartuko dira parte-hartzaileak. Agian pertsonaren izaera izango da nabarmentzekoa, edo bizitza ikusteko duen modua, bere gaitasunak, pertsonekin…
Ehundik gora persona buru osasunaren aldeko lehen Zumbathon saioan
Ehundik gora pertsona elkartu ziren ekainaren 3an buru osasunaren aldeko lehen Zumbathon saioan, Donostiako Pio Baroja kiroldegian. Amara Wellness zentroak eskaini zuen master class solidario hau, irabazi-asmorik gabe, eta primeran pasa genuen erritmo latinoak eta ariketa aerobikoak uztartzen dituen kirol…
Agifesek eta Amara Wellnessek buru osasunaren aldeko Zumbathon saioa antolatu dute
Aurten, lehen aldiz, Agifesek eta Amara Wellnessek Zumbathon saioa egingo dute, buru osasunaren aldeko master class solidarioa. Bertan, dantza latinoen eta ariketa aerobikoen artean dagoen zumba izeneko kirola praktikatuko dute ekimenean izena ematen dutenek. Topaketa ekainaren 3an, larunbatean, izango da…
‘Shine’ filmak itxiko du Zarauzko ‘Zinema eta Buru Osasuna’ zineforum zikloa eskizofreniaren inguruko hausnarketarekin
Agifesek antolatutako Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Zikloaren azken saioa datorren asteartean, maiatzaren 30ean, proiektatuko da Zarautzen. Eskizofreniaren inguruko gogoeta egiten duen ‘Shine’ filma ikusteko aukera izango da bertan, David Helfgott pianista eta haur prodijioaren bizitzan oinarritutako istorioa. Pelikula australiarraren…
Nahasmendu obsesibo-konpultsiboari aurre egiteko ikastaroa antolatu du Agifesek
Nahasmendu obsesibo-konpultsiboan aditua den Rosa Lafuente psikologoak tailerra eskainiko du maiatzaren 31n, ekainaren 7an eta 14an Donostiako Ibiltzen Bentaberri zentroan, 18:30etik aurrera. Agifesek antolaturiko saioen helburua da nahasmendu obsesibo-konpultsiboaren ezagutzan sakontzea eta berau kudeatzen ikastea. Zortzi ordu iraungo dituen tailerrak bi…
Nahasmendu bipolarra eta obsesibo-konpultsiboa Zarauzko Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloan
Maiatzaren 23an, asteartean, Agifesek antolatutako Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Zikloaren hirugarren filma proiektatuko da Zarautzen, 19:00etan Modelo zinema aretoan. Jennifer Lawrence eta Bradley Cooper aktoreak protagonista dituen eta David O. Russellek zuzendutako ‘El lado bueno de las cosas’ pelikulak…
Nerbio-krisialdia eta psikosia aztergai Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloan
Maiatzaren 16an, asteartean, Agifesek antolatutako Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Zikloaren bigarren filma proiektatuko da Zarautzen, 19:00etan Modelo zinema aretoan. John Cusack eta Paul Dano aktoreak protagonista dituen ‘Love & Mercy’ pelikula estatubatuarraren inguruko saio horretan, Beach Boys musika-taldeko arima…
Agifesek buru gaixotasuna duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko kanpaina aurkeztu du
Agifesek, buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteak, buru osasun arazoa duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko kanpaina jarri du martxan. ‘Berdingabea zara’ izenburupean, kolektibo honi ateak irekitzen dizkion pertsona orori eskerrak eman nahi dizkio Agifesek, baita konpromiso sozial…
Agifesek indar eta oreka emozionalaren inguruko hitzaldia emango du Errenterian
Nekane Azuabarrena Agifeseko psikologoak ‘Bizitza ez sufritzeko artea’ izenburudun hitzaldia eskainiko du maiatzaren 17an, Errenteriko Erregina aretoan, 18:30ean. eta eraldaketa pertsonala eta egonkortasun emozionala lortzeko jarraibideak emango ditu. Ohiturak aldatzeak sufrimendua nola saihestu dezakeen azalduko du Azuabarrenak asteazkeneko hitzaldian. Izan…
Zarautzen antolatu du Agifesek Zinema eta Buru Osasuna zineforum ziklo berria
Azken bi urteetan Donostian eta Eibarren eskaini den Zinema eta Buru Osasuna zineforum ziklo arrakastatsuen ostean, Agifesek ekimen berria antolatu du Zarautzen. Egitasmoaren helburua da buruko osasun arazoak dituzten pertsonekiko enpatia eta gizarte-babesa sustatzea. Zineforumaren lau saioak maiatzaren 9an,…
Buru osasunaren inguruko formakuntza ikasgeletan
Agifesen lanean ari gara buru osasunaren ezagutza gazteei helarazteko. Ildo horretatik, Verónica Pazos gizarte-langilea Tolosako Inmaculada lanbide ikastolan eta Andoaingo institutuan izan da buruko nahasmenduen inguruko hitzaldiak ematen eta buru osasunaren oinarriak azaltzen. Mendekotasunegoeran dauden pertsonentzako arretateknikari izango dira…
Maite Mendiguren, Karabelekoko erabiltzailea: «Naturan egotea terapeutikoa da»
Karabelekora etorri aurretik Agifesen zentro batean egon zinen. Nola iritsi zinen elkartera? Agifesera duela sei urte iritsi nintzen Donostiako psikiatrikotik Ibiltzen Bentaberri zentrora bideratu nindutenean. 24 urterekin eskizofreniarekin gaixotu nintzen eta, ondorioz, depresio sakonean ere erori nintzen. Urte asko eman…
Agifesek buruko osasun arazoen aurrean komunikazio familiarra nola hobetu aztertuko du Azpeitian
Iker Arrizabalaga Agifeseko psikologoak buru gaixotasuna dagoen kasuetan familia barruko harremanak hobetzen ikasteko hitzaldia eskainiko du datorren asteazkenean, martxoak 29, Azpeitian. Senideei nahiz buru nahasmendua duten pertsonei zuzendutako saio praktikoan, komunikazioa indartzeko, gogo-aldarte egoera ezberdinak kudeatzeko eta gatazkak gainditzeko…
Buruko osasun arazoa duten emakumeei eragiten dien “diskriminazio bikoitzari aurre egiteko neurriak” eskatu ditu Fedeafesek
Fedeafesek, buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko Federazioak, adierazi bezala, beharrezkoa da genero-ikuspegia barneratzea buruko osasun arazoak dituzten emakumeekiko esku-hartzean. Mª Ángeles Arbaizagoitia presidentearen hitzetan, “emakume hauen parte-hartzea bultzatu behar da euren gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko oinarrizkoak…
Buru osasuna eta bizi kalitateari buruzko hitzaldia emango du Agifesek Arrasaten
Agifeseko gizarte-langile Verónica Pazosek buru nahasmendua duten pertsonen eta euren senideen bizi-kalitatea hobetzearen inguruan arituko da otsailaren 27an, astelehenean, Arrasaten. Saioa 18:30ean, kultur etxeko areto nagusian, izango da. Hasteko, Pazosek buru gaixotasunaren eta bizi-kalitateaz ulertzen dugunaren azalpena eskainiko…
Buru osasunaren arloko aurretiazko borondateei buruzko jardunaldia egingo du ASVAR elkarteak
Otsailaren 9an, buru osasunaren arloko adituak eta gaixotasun mentala duten pertsonak elkartuko ditu errehabilitazio psikosozialaren euskal elkarteak erabakien aurretiazko plangintzari buruz gogoeta egiteko, pazienteen lehentasunak eta borondateak bermatzeko helburuarekin. Buru osasunaren arloko adituak eta nahasmendu psikikoa duten pertsonak…
Buru Aske kontakizun laburren lehiaketako 2016ko irabazleak
Hementxe dituzue V. Buru Aske Kontakizun Laburren Lehiaketako irabazleak! Beste behin ere, jasotako lanen kalitatearekin eta kantitatearekin txundituta gaude, eta parte-hartzaileei eskerrak eman nahi dizkiegu bidalitako idazlan bikainengatik. Gaztelaniaz eta euskaraz idatzitako 500 kontakizunetik gora irakurri ditugu, buru osasunaren inguruko ikuspegi…
Agifesek Gabonetako festa tradizionala ospatu du konpainia ezin hobean
Gaur goizean, Agifeseko erabiltzaile, senide eta langileak Ibiltzen Bentaberriko errehabilitazio zentro psikosozialean elkartu dira Gabonetako festa dibertigarria ospatzeko. Txiste lehiaketa eta “mannequin challenge” delakoa, kanta bat entzun bitartean geldirik eta “izoztua” geratzean oinarritutako modako jokoa, izan dira goizeko jarduera erakargarrienak. Horrez gain, zentro…
Errehabilitazio psikosozialerako Eibarko zentroaren inaugurazio ekitaldia egin du Agifesek
Errehabilitazio psikosozialerako Eibarko zentroaren inaugurazio ekitaldia egin du Agifesek gaur, abenduaren 15, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eibarko Udaleko ordezkarien parte hartzearekin. Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Arretako zerbitzuburu Ander Zapiainek Agifesen “proiektu eredugarria” nabarmendu du, baita euskal elkartearen eta Gipuzkoako Aldundiaren elkar-lan erraza…
ASVARek kartel lehiaketa antolatu du otsailean egingo dituen jardunaldiak iragartzeko
ASVAR, Birgaiketa Psikosozialaren Euskal Elkartea, otsailean Donostian egingo duen XVII. jardunaldi teknikoa antolatzen ari da. Elkarteak desgaitasuna duten pertsonen eskubideak sinatu direla 10 urte bete direnean, buru gaixotasun larria duten pertsonek euren bizitzan eta osasunean eragiten duten erabakietan duten parte…
Kazetaritza eta Buru Osasuna Sariak 2016: Irabazleak
Kazetaritza eta Buru Osasuna Sarien irabazleak aukeratu ditugu jada! Zorionak saria eskuratu duten kazetaritza-lanei eta komunikabideei! Telebista kategoria: ETB 2n arratsaldetan igortzen duten ‘Ahora’ gaurkotasun saioa Prentsa idatzia: Azaroaren 10ean El Diario Vasco egunkarian Agifeseko erabiltzaile María Díaz de Ceriori egindako elkarrizketa zabala, Macarena Tejada kazetariak idatzia Irratia kategoria: Euskadi Irratiko Faktoria saioak,…
