Agifesek bizitzari ukitu berezia ematen dioten pertsonak omentzeko ekimena jarri du martxan. Omenaldi txikia egitea merezi duen pertsonari buruzko testua bidaliz, hainbat zozketatan sartuko dira parte-hartzaileak. Agian pertsonaren izaera izango da nabarmentzekoa, edo bizitza ikusteko duen modua, bere gaitasunak, pertsonekin erlazionatzeko modua, edo buru osasunarekin duen konpromisoa. 

Dena dela, parte-hartzaileek zozketa ederretan hartuko dute parte: bazkari edo afariak Donostiako Gandarias eta Lete jatetxeetan, edo egonaldiak Espainiako landetxeetan. 

Informazio gehiago

Zozketen oinarriak