Aurten, lehen aldiz, Agifesek eta Amara Wellnessek Zumbathon saioa egingo dute, buru osasunaren aldeko master class solidarioa. Bertan, dantza latinoen eta ariketa aerobikoen artean dagoen zumba izeneko kirola praktikatuko dute ekimenean izena ematen dutenek. Topaketa ekainaren 3an, larunbatean, izango da…
Agifesek eta Amara Wellnessek buru osasunaren aldeko Zumbathon saioa antolatu dute
Aurten, lehen aldiz, Agifesek eta Amara Wellnessek Zumbathon saioa egingo dute, buru osasunaren aldeko master class solidarioa. Bertan, dantza latinoen eta ariketa aerobikoen artean dagoen zumba izeneko kirola praktikatuko dute ekimenean izena ematen dutenek. Topaketa ekainaren 3an, larunbatean, izango da Donostiako Pío Baroja kiroldegian 17:00etatik 19:00etara. 5 MILIA Buru Osasunaren alde lasterketa solidarioan Agifesekin elkarlanean aritu ziren Amara Wellness fitness zentroko profesionalek zuzenduko dute zumba saioa.
Edozein adin, sexu eta egoera fisikoa duten parte-hartzaileengana zuzendutako egitasmoak 200 pertsona biltzea espero du, eta saioan lortutako etekinak gure elkartera bideratuko dira. 12 urtetik beherako ume eta gaztetxoek doan parte hartuko dute, heldu baten laguntzarekin. Helduen sarrerak berriz, 10 eurokoak izango dira aurretik Amara Wellness zentroan erosiz gero, edo 12 eurokoak kiroldegiko leihatilan erosten badira ekimenaren egunean bertan.
