Berriak eta agenda
Ikastetxeetan buruko osasun arazoak prebenitzeko programa jarriko dute martxan Irunen
Agifesekin batera antolatu dute ekimena eta 800 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute
Gehiago irakurri
Agifesek nahasmendu obsesibo konpultsiboan sakontzeko hitzaldia antolatu du
Lafuenteren helburua “gizarteak nahasmenduari buruz duen ikuspegi murritza” zabaltzea da, munduko biztanleriaren %2k gaixotasun hori duela kontuan hartuta. Horretarako, garbitasun eta ordenarekin erlazionaturiko patologia ezagunez aparte, Lafuentek beste nahasmendu ezezagunagoak ere aztertuko ditu, ‘amodioen TOC’ edo ‘TOC homosexuala’ deiturikoak…
‘Shine’ filmak itxiko du Eibarko ‘Zinema eta Buru Osasuna’ zineforum zikloa eskizofreniaren inguruko hausnarketarekin
‘Mintzatuz osatu’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako egitasmoaren helburua da buruko osasun arazoak dituzten pertsonekiko enpatia eta gizarte-babesa sustatzea. Maiatzaren 9an hasi zen zineforum zikloak azkeneko saioa izango du hilaren 30ean, Eibarko Coliseo antzokiko 1. aretoan, 19.30ean. Sarrera doan da,…
Agifesek indar eta oreka emozionalaren inguruko hitzaldia emango du Hernanin
Ohiturak aldatzeak sufrimendua nola saihestu dezakeen azalduko du Azuabarrenak osteguneko hitzaldian. Izan ere, urteen poderioz pilatzen ditugun eta sufrimendua sorrarazten diguten frustrazioek “ezinegon emozionala eta nahasmendu psikikoak eragin ditzakete”. Egoera honen aurrean, denborarekin gorde ditugun “pentsamendu, konbentzionalismo eta sinesmen irrazionalak”…
Eibarko ‘Zinema eta Buru Osasuna’ zineforum zikloaren hirugarren saioak eskizofrenia eta estigma soziala landuko ditu
‘Mintzatuz osatu’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako egitasmoaren helburua da buruko osasun arazoak dituzten pertsonekiko enpatia eta gizarte-babesa sustatzea. Maiatzaren 9an hasi zen zineforum zikloak azkeneko saioa izango du hilaren 30ean, Eibarko Coliseo zinemako 1. aretoan, 19.30ean. Sarrera doan da,…
Agifesek fobia soziala eta bestelako buru nahasmenduak aztertuko ditu Eibarko ‘Zinema eta Buru Osasuna’ zineforum zikloan
‘Mintzatuz osatu‘ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako egitasmoaren helburua da buruko osasun arazoak dituzten pertsonekiko enpatia eta gizarte-babesa sustatzea. Maiatzaren 9an hasi zen zineforum zikloak beste bi saio izango ditu hilaren 23an eta 30ean, Eibarko Coliseo zinemako 1. aretoan, 19.30ean.…
Agifesen Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Zikloa Eibarrera iritsiko da
Donostian ikusle ugari bildu zituzten lau filmeetatik, hiruk errepikatuko dute. Maiatzaren 9an emango zaio hasiera zikloari ‘El lado bueno de las cosas’ proposamen berriarekin. David O. Russell zuzendariaren komedia dramatiko honek Oscar sarietarako zortzi nominazio jaso zituen eta nahasmendu bipolarra eta…
Agifesek 30. urteurrena ospatu du Subijana epaileak eta Setien gotzain emerituak buru osasunaren alde egindako ekarpena sarituz
Buruko osasun arazoa duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako Elkarteak (Agifes) 30. urteurrena ospatu du gaur Donostian, eta omenaldia egin die elkarteari bultzada eman dioten pertsonei; besteak beste, Iñaki Subijana Gipuzkoako Auzitegi Probintzialeko presidenteari, Jose María Setien Donostiako gotzain…
Agifesek 30 urte bete ditu buru osasun arazoak dituzten pertsonekin lanean
Data: apirilak 29, ostirala Lekua: Andia aretoa (Kutxa), Donostia Ordua: 11:00 Hitza hartuko dute: • Aitziber San Román, Donostiako Udaleko Gizarte Ekintza saileko zinegotzi ordezkaria • Vicente Areta, Agifeseko presidentea Omenduak: • Iñaki Subijana, Gipuzkoako Auzitegi Probintzialeko…
Antsietatearen eta emozioen kudeaketaren inguruko hitzaldia Urretxun
Saioa Otegi Agifeseko psikologoak antsietatearen inguruko hitzaldia eskainiko du apirilaren 19an Urretxun, eta egoera horretara iristea ekiditeko aholkuak eskainiko ditu. Otegik, antsietate maila desberdinak azalduko ditu eta egoera zailetan emozioak kudeatzen ikasteko jarraibideak emango ditu. Psikoterapia humanistan aditua…
Nola egin aurre antsietateari
Saioa Otegik bi bide nagusi ikusten ditu antsietateari aurre egiteko lagungarri: erlaxazioa eta pentsamendua aldatzeko teknikak. Pertsonak egonkortasuna lor-tze aldera, onuragarria da konfiantzazko giroan gertatzen zaiona kontatzea, kirola egitea eta bizitza osasuntsua eramatea. Horrekin guztiarekin, “barne-egitura sendoagoak sortzen dira”,…
Agifesek 2016eko ‘Kazetaritza eta Buru Osasuna’ Lehiaketa antolatu du
Agifesek 2016eko ‘Kazetaritza eta Buru Osasuna‘ Lehiaketa antolatu du, Gipuzkoan hedapena duten komunikabideen lana saritzeko. ‘Mintzatuz osatu’ kanpainaren baitan dagoen egitasmo honen xedea da buru gaixotasunaren tratamendu egokia eta arduratsua egiten duten kazetaritza-lanak aintzat hartu eta saritzea; 2016an argitaratu edo…
Agifesek buru osasunari buruzko bosgarren argazki lehiaketa antolatu du
Agifesek ‘Buru Osasuna Fokatu’ V. Argazki Lehiaketa’ antolatu du, buru osasunaren eta gaixotasun mentala duten pertsonen eta hauen senideen ikuspegi baikor eta berriak sustatzeko helburuarekin. Gure gizartean buruko osasun arazoen inguruan dagoen tabua apurtzea eta osasun mentalaz mintzatzeko beharra…
Buru gaixotasuna duten emakumeen jabetzea aldarrikatzen du Fedeafesek, “diskriminazio bikoitza” jasaten baitute
Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak (Fedeafes) “eritasun psikikoa duten emakumeek diskriminazio bikoitza” jasaten dutela ikusarazi nahi du; batetik, “patologia horien inguruko estigma sozialarengatik eta, bestetik, euren generoagatik” adierazi du Mª Ángeles Arbaizagoitia Fedeafeseko presidenteak. Azken…
Agifesek buru gaixotasuna duten pertsonekin komunikazioa hobetzeko hitzaldia eskainiko du Donostian
Komunikazioa, Arrizabalagaren hitzetan, “ezinbesteko tresna da pertsonen arteko harremanak hobetzeko”. Horregatik, solasaldian abilidade horiek garatzeko estrategiak azalduko ditu, bereziki, buru gaixotasunak eraginda okerrera egin duten harreman egoerei aurre egiteko.
Agifesek tailer psikohezigarria eskainiko du familientzat
Prestakuntza Maider Gorostidi psikologoak eskainiko du eta hamabost egunean behin egingo da. Helburua buru gaixotasuna duten pertsonen senitartekoei informazioa eta formakuntza eskaintzea izango da. Horrela, elkarteko senideek laguntza-taldeetan parte hartu aurretik prestakuntza jaso ahalko dute. Tailerra martxoaren 15ean, apirilaren 12an eta…
ASVARren XVI. Jardunaldia Buru Osasunari eta zahartzaroari buruz izango da
Aurten, Birgaiketa Psikosozialaren Euskal Elkarteak, ASVARrek, antolatutako ASVAR XVI. Jardunaldia otsailaren 24an izango da. Oraingo honetan jorratuko diren gaiak Buru Osasuna eta zahartzaroa izango dira. Bienvenido Presillak, ASVARreko presidenteak, eta Alfredo Martínezek, Nafarroako Buru Osasuneko zuzendariak jardunaldiari hasiera emango…
Kontakizun laburren lehiaketako 2015eko irabazleak
Hainbeste talenturekin, ez da erraza izan saridunak aukeratzea. Halere, asko pentsatu eta gero, hementxe duzue irabazleen zerrenda: 1. SARIA: Laura Cabedo Cabo -“La caverna de Platón” (400 euro + diploma) 2. SARIA: Ziortza Moya Milo – “Punto y…
Aisialdi eta denbora libreko ekintzez gozatu dute Agifeseko erabiltzaileek Bidasoaldean
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irungo zein Hondarribiko udalek emandako diru-laguntzari esker, irteera eta ekintza ugari burutu dituzte 20 lagun baino gehiagok iraila eta abendua bitartean 2015 azken lauhilabetekoan, iraila eta abendua bitartean, Aisialdi eta Denbora Libreko (OTL) programa burutu…
Buru gaixotasunaren inguruko egi eta uste okerrak
Buru osasunaren inguruan dauden estigma eta aurreiritziak mito eta uste okerretan oinarritzen dira, eta horiek, maiz, “buru gaixotasuna duten pertsonen errekuperazioa oztopatzen” dute, Agifeseko gizarte-langilea den Verónica Pazosek urriaren 25ean Hondarribian eskaini zuen hitzaldian azaldu zuenez. Zentzu horretan, nahasmenduen inguruko…
Ausolanek 4.000 euroko dohaintza egin dio Agifesi
Dohaintza egiteko ekitaldia abenduaren 17n burutu zen Agifesen egoitzan, eta bertan izan ziren Jose Mª Irazusta, elkarteko presidenteordea, eta Ausolaneko ordezkariak, Miren Jauregi eta Carlos Ortega. Enpresa honek zenbait urte daramatza gure elkarteari ekarpenak egiten eta, beraz, gure esker ona publikoki…
Hitzaldia Zumarragan: antsietateari aurre egiteko jarraibideak
Iraunkorra den estresaz edo antsietateaz ohartarazteko seinaleak antzematen erakutsiko du Gallasteguik. Horri esker, egoera kontrolatzen ikastea da helburua, okerrera egin ez dezan.
Fedeafesek buru gaixotasuna duten emakumeek jasaten duten genero-indarkeria aintzat hartzeko beharraz ohartarazi du
Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak kolektibo honen behar espezifikoei egokitzeko eskatu die zerbitzu publikoei Fedeafesek eginiko ikerketa batek agerian utzi du bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeria jasateko arriskua bikoiztu edota hirukoiztu egiten dela biktimak buru…
Jaialdi solidarioa larunbatean Tabakaleran, tailer, ikuskizun eta jokoekin!
Ekitaldiaren helburua gure lana erakutsi eta gizartearengana hurbiltzea da; bertan izango gara 10:30etik 20:00etara. Anima zaitezte!
Nahasmendu eskizofrenikoa jorratzen duen ‘Shine’ filmak zineforum zikloa itxiko du
Filmaren istorioa David Helfgott haur prodijioaren bizitzan oinarritzen da. ‘Shine’ filmak Davidek izan duen bizitza zaila aztertzen du, aita zorrotzegi baten menpe bizitako haurtzarotik heldutasunean pairatutako krisi nerbiosoa gertatu arte. David Londreseko Royal College of Music musika eskola ospetsuan…
Nahasmendu obsesibo-konpultsiboa landuko dugu ‘Mejor…Imposible’ filmaren inguruko zineforum saioan
Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloaren hirugarren saioa azaroaren 16an izango da, ‘Mejor…Imposible‘ film ezagunaren inguruan. Ikusleek pelikulaz eta horren inguruko solasaldiaz gozatzeko aukera izango dute, Carmen Clemente psikologoaren eskutik. Ekitaldia doan izango da, 19:30ean Donostiako Principe zineman. …
Hitzaldia Donostian: ‘Estresa, antsietatea eta depresioa. XXI. mendeko epidemiak’
Hitzaldia buru osasuneko erizaina den Borja Gilek, Donostiako Psikiatria Ospitaleko Ángel Ruiz de Pellónek, eta Agifeseko psikologoa den Yolanda Agifesek eskainiko dute. Bukatzean hizketaldia egingo dute, bertaratzen direnek zalantzak galdetzeko aukera izan dezaten.
